Skip to main content

Erronka Garbia eta Ekitaldia Jasangarria

OINARRIZKO KONTZEPTUAK

Ingurumenarekiko jasangarria den ekitaldia, Erronka Garbia Ekitaldia

erronka garbia

Ingurumenaren aldeko Nazio Batuen programarekin bat etorriz, ekitaldi jasangarria hauxe da: “ingurumen inpaktu posibleak gutxitzeko moduan eta komunitate anfitrioiarentzat eta eraginpeko guztientzat legatu onuragarria uzteko moduan diseinatzen, antolatzen eta garatzen den ekitaldia da”.

Ekitaldi horien diseinuan eta antolamenduan ingurumen neurriak ezartzen direla ziurtatzeko, Ihobek Erronka Garbia izeneko metodologia garatu du. Prozedura horri esker, ekitaldiak antolatzen direnean ingurumenarekin lotuta sortzen diren inpaktu negatiboak arintzen dira.

Metodologia hori aplikatzearen, eta geroago Erronka Garbia-Evento Ambientalmente Sostenible ziurtagiri gisa aitortzearen helburua da ekitaldia antolatzen duten alderdi guztiak kontzientziatzea jende askoko ekitaldiekin lotuta sortzen diren inpaktu negatiboak arintzeko beharrari buruz.

Ingurumen-alderdiak

Erronka Garbia metodologia 6 jarduera-ardatzetan aplikatzen da, ekitaldiaren fase bakoitzean sortzen diren ingurumen-inpaktuak minimizatzeko.

Horrez gain, Erronka Garbiak komunikazioa eta ingurumen sentsibilizazioa jasotzen ditu gainerakoekiko zeharkako ardatz bezala.

Ardatzak honako hauek dira:
  • Ura 
  • Mugikortasuna 
  • Energia 
  • Hondakinak 
  • Instalazioak 
  • Erosketak 
Ekitaldiekin lotutako ingurumen inpaktu posible eta aurkakoak ebaluatu eta kontrolatzeko betekizunak eta zuzentarauak Erronka Garbia – Eventos Ambientalmente Sostenibles Arauan jasota daude.

Erronka Garbia – Eventos ziurtagiriaren zuzentarauek eta betekizunek ekitaldi bat ingurumenarekiko jasangarria izan dadin, bere zikloaren askotariko etapetan bete behar diren alderdiak jorratzen dituzte.

Betekizun horiek bateragarriak dira kudeaketa sistema baten definizioan eskatu daitezkeenekin; horiek, halaber, ingurumen alderdietan soilik oinarrituta (ISO 14001 nazioarteko arauak deskribatzen duena bezala) edo jasangarritasunaren alderdi guztietan oinarrituta egon ahalko dira (ISO 20121 nazioarteko arauarena bezala).

Erronka Garbia ekitaldi baten betekizunak bere fase guztietan gauzatzen dira:
  • Diseinua eta plangintza
  • Antolaketa
  • Gauzatzea eta jarraipena
  • Desmuntatzea eta itxiera

Erronka Garbia – Eventos markarekin ekitaldi bat ziurtatzeko beharrezkoa da hasieratik eta bukaeraraino ziurtagiri prozesua osatzea:
  1. Eskaera entregatzea: Erakundeak bete eta Ihobera bidali beharko du (erronkagarbia@ihobe.eus). Eskaera onestean, behin-behinean Erronka Garbia – Eventos marka ekitaldiaren aurreko jakinarazpenetan erabiltzeko eskubidea jasotzen da.

  2. Ingurumen Jasangarritasuneko Plana entregatzea: Erakundeak bete eta Ihobera bidali beharko du (erronkagarbia@ihobe.eus). Plana onestean, ekitaldian marka erabiltzeko eskubidea eta Erronka garbia kalkulagailua erabiltzeko sarbidea eskuratuko dira.

  3. Ekitaldiaren ingurumen auditoretza: Ekitaldia gauzatzen denean, Ihobek ziurtatuko du erakundeak planeko jarduketak eta neurriak gauzatzen dituela aurrez aurreko auditoretza baten bidez.

  4. Ingurumen inpaktuaren ebaluazioa: ekitaldiaren ostean, erakundeak ekitaldiaren ingurumen inpaktua kalkulatu beharko du Erronka Garbia kalkulagailuarekin.

  5. Ekitaldiaren Ingurumen Deklarazioa entregatzea: Azkenik, erakundeak azken txosten bat bete eta Ihobera bidali beharko du (erronkagarbia@ihobe.eus). Txosten horretan jasoko dira ekitaldiaren alderdi orokorrak eta kalkulagailuaren inpaktuaren emaitzak.

  6. Azken mugarri hori onetsi eta gero, Ihobek ekitaldiari Erronka Garbia – Evento Ambientalmente Sostenible ziurtagiria emango dio.

Ihoben entregatu behar diren agiri guztiak hurrengo atalean deskargatu daitezke.

ZIURTATZEKO PROZESUA

Eskaera

Erronka Garbia - Eventos ziurtagiria jaso nahi duten erakundeek “Eskaera inprimakia” bete beharko dute. Eskaera horretan definituko dira ekitaldiaren oinarrizko ezaugarriak eta ziurtagiriaren irismena, eta erakundeak lortu nahi dituen ingurumen helburuak eta xedeak ezarriko dira.

GARRANTZITSUA: Ekitaldia erregistratu eta ziurtapen prozesua hasteko, ekitaldiaren irudia atxiki beharko da (kartela, aurreko edizioetako argazkia, logoa, erakundeak nahiago duena). Ez da eskaera izapidetuko irudia jasotzen ez bada.

Eskaera eta ekitaldiaren irudia erronkagarbia@ihobe.eus helbide elektronikora bidali beharko dira gutxienez ekitaldia egin baino 3 hilabete aurretik (gomendatutako epea).

Ihobek eskaera onesten duenean, ekitaldi horretarako behin-behinean Erronka Garbia - Eventos marka erabiltzeko eskubidea jasoko da.

Ingurumen jasangarritasuneko plana

 

"Ingurumen Jasangarritasuneko Plana" bete behar du ekitaldia antolatzen duen erakundeak, bere antolamendu fasean. Bertan jasotzen dira ekitaldia gauzatzen denean ingurumen irizpideak betetzeko garatuko diren konpromiso eta jarduketak. Ingurumen jasangarritasuneko planak, beste batzuen artean, eginkizun hauek betetzen ditu:
  • Ingurumen helburuak eta xedeak betetzeko garatu behar diren jarduketak finkatzen ditu .

  • Ekitaldian gertatuko diren ingurumen alderdiak neurtu eta ebaluatzeko metodoa ezartzen du eta horiek jasotzeko bitartekoak identifikatzen ditu.

  • Alderdi interesdun bakoitzarekin gauzatuko diren komunikazio metodoak eta bideak definitzen ditu, ingurumen sentsibilizazioko helburuak lortze aldera.

Ihobek onesten duenean, ekitaldia gauzatzen denean Erronka Garbia - Eventos marka erabiltzeko eskubidea jasoko da.
Plana erronkagarbia@ihobe.eus helbide elektronikora bidali beharko da gutxienez ekitaldia egin baino 2 hilabete aurretik (gomendatutako epea).

Ekitaldia gauzatzen denean, Ihobe sozietate publikoak ziurtatuko du erakundeak planeko jarduketak eta neurriak gauzatzen dituela aurrez aurreko auditoretza baten bidez.

_______________
OHARRA - Ekitaldiaren erakunde antolatzaileak Ingurumen Jasangarritasuneko Plana entregatu eta Ihobek onesten duenean, Ihobek ekitaldiaren antolatzaileei “Erronka Garbia kalkulagailua” tresna erabiltzeko baimena emango die, bere ingurumen inpaktuak kalkulatu ditzaten.

Ekitaldiaren ingurumen deklarazioa

 

Ekitaldiaren Ingurumen Deklarazioa” ingurumen txosten bat da eta ekitaldiaren antolatzaileak idazten du ziurtapenen prozesuko azken pauso gisa, ekitaldia egin eta gero eta inpaktuaren kalkuluak gauzatuta. Deklarazioak gutxienez hauei lotutako informazioa izango du:
  • Ekitaldiaren ingurumen helburuak eta xedeak.
  • Erronka Garbia kalkulagailuan ateratako ingurumen inpaktuko emaitzak (karbono aztarna eta ingurumenekoa eta hidrikoa).
  • Ekitaldian sortutako ingurumen alderdi nagusiak.
  • Egindako komunikazio eta sentsibilizazio ekintzak.

Deklarazioa betetzeko, erakundeak Ihobek emandako txantiloiak edo bere propioak erabili ahal izango ditu, betiere goiko gutxieneko edukia betetzen bada.

Ihobek onetsi eta gero, agiri hori “Ziurtatutako Ekitaldiak” atalean argitaratuko da, ingurumen informazioaren arloko gardentasun ariketa gisa.

Azken mugarri hori onetsi eta gero, Ihobek ekitaldiari Erronka Garbia – Evento Ambientalmente Sostenible ziurtagiria emango dio.

Deklarazioa erronkagarbia@ihobe.eus helbide elektronikora bidali beharko da ekitaldia egin eta gehienez ere 2 hilabete ondoren (gomendatutako epea).
 
Erronka Garbia eskatzeko formularioa
Ingurumen Jasangarritasunarako Plana
Ekitaldiaren Ingurumen-Adierazpena

ZIURTATUTAKO EKITALDIAK

Ziurtapen prozesua bukatu duten eta Ihobek sinatutako Erronka Garbia – Evento Ambientalmente Sostenible ziurtagiri ofiziala jaso duten ekitaldien zerrenda. Ziurtapenaren azken pausoa izango da Ekitaldien Ingurumen Deklarazioa idatzi eta entregatzea. Bertan jasoko dira ekitaldiaren ezaugarri orokorrak, ezarritako ingurumen hobekuntzarako neurriak, ingurumen inpaktuko emaitzak (karbono aztarna, aztarna hidrikoa eta ingurumenekoa) eta komunikazio eta sentsibilizazio neurriak. Deklarazio horiek ondoren kontsultatu ahal izango dira, ziurtatutako ekitaldi bakoitzaren post-ean.
BOGA BOGA 2025
  • Nazioartekoa
2025eko irailaren 12a
San Sebastian - (Gipuzkoa)
2025eko abuztuaren 17a
Bilbao (Bizkaia)
BILBAO BBK LIVE 2025.
  • Nazioartekoa
2025eko uztailaren 10a
Bilbao (Bizkaia)
2025eko ekainaren 30a
Bilbao (Bizkaia)

Ikusi ekitaldi guztiak

OHIKO GALDERAK

Entregatutako mugarri bakoitzarekin, Ihobek ekitaldiaren antolakuntzari ebazpen bat bidaliko dio, esanez ea Ihobek mugarria onetsi duen ala ez, eta ea zerbait zuzendu/aldatu behar den.

Azken ziurtapen bezala, Ihobek Ekitaldiaren Ingurumen Deklarazioa baliozkotzen duenean, Erronka Garbia – Eventos ziurtagiri ofiziala emango du. Ihobeko zuzendaritzak sinatuta egongo da eta ekitaldiaren izena eta erregistro zenbakia adieraziko dira eta ekitaldiaren antolakuntzari bidaliko dio erronkagarbia@ihobe.eus helbide elektronikotik.

Ekitaldi jasangarri bat da ingurumenarekiko inpaktu negatibo posibleak gutxitzeko moduan diseinatu, antolatu eta gauzatu den ekitaldia. Ingurumenarekiko jasangarria den ekitaldi bat Ekitaldi berdea izan daiteke baita ere. (Erronka Garbia - Eventos Araua). Horretaz gain, Erronka Garbia metodologiak ere jasotzen du ingurumenarekiko jasangarria den ekitaldi batek bere antolamendu, gauzatze eta desmuntatzean lan egiten duten alderdi guztiak sentsibilizatzen dituela.

Bakarrik publikoa izango da Ekitaldiaren Ingurumen Deklarazioa. Jendaurrean jarriko da eta sozietateak ere eskuragarri izango du. Ekitaldi bakoitzaren postean jasoko da, zehazki Ihoberen webguneko Erronka Garbia – Eventos Sostenibles ataleko “Ziurtatutako Ekitaldiak” sekzioan, eta aurreko guztia, ingurumen arloko hedapen eta gardentasun ondorioetarako.

Ekitaldiaren egunean aurrez aurreko auditoretza egiten da, eta bertan egiaztatzen da planeko ingurumen hobekuntzarako neurri guztiak zuzen ezarri direla.

Erronka Garbia – Eventos ziurtagiria eskuratzeko beharrezkoa da JARDUTEA-NEURTZEA-KOMUNIKATZEA metodologiari jarraitzea.
Horretarako, ziurtagiriaren mugarri guztiak bete eta ziurtapen prozesuko pauso guztiak osatu behar dira:

  1. Eskaera entregatzea
  2. Ingurumen Jasangarritasuneko Plana entregatzea
  3. Ekitaldiaren ingurumen auditoretza
  4. Ingurumen inpaktuaren ebaluazioa
  5. Ekitaldiaren Ingurumen Deklarazioa entregatzea

 

Ekitaldi baten ziurtapen prozesua osatzeko eta Erronka Garbia – Evento Ambientalmente Sostenible ziurtagiria eskuratzeko, ekitaldiaren antolakuntzak Ihoben mugarriak aurkeztu beharko ditu helbide elektroniko honetan: erronkagarbia@ihobe.eus.

Ekitaldiaren aurretik:

  1. Eskaera: Ziurtagiriari atxikitzeko txostena. Bertan zehaztuko dira ekitaldiaren ezaugarriak eta bere ingurumen alderdi eta helburuak azalduko dira orokorrean. Ihobek baliozkotu eta gero, behin-behineko Erronka Garbia – Eventos marka ematen da, eta horrek eskubidea ematen du berau erabiltzeko ekitaldia promozionatzeko materialean. Eskaera konfidentziala izango da.

  2. Ingurumen jasangarritasuneko plana: Helburu bakoitzaren jarduketa neurriak, datuak monitorizatzeko adierazleak eta komunikazio eta sentsibilizazio programa finkatzen ditu. Ihobek onesten duenean, ekitaldia gauzatzen denean Erronka Garbia - Eventos marka erabiltzeko eskubidea jasoko da. Plana konfidentziala izango da.

Ekitaldiaren ondoren:

  1. Ekitaldiaren ingurumen deklarazioa: Azken txosten horretan jasoko dira gauzatutako ingurumen neurri guztiak eta beraien ingurumen inpaktuaren emaitzak eta ikusteko materiala. Aurrekoa betetzeko, lehenik eta behin Ingurumen Inpaktuaren Kalkulagailua bete beharko da. Tresna horren bidez kalkulatuko dira ekitaldiaren inpaktuak, eta Ihobek ekitaldiaren antolakuntzari eskuragarri jarriko dio plana bete eta onesten denean. Aurreko bi mugarrietan ez bezala, Ekitaldiaren Ingurumen Deklarazioa publikoa izango da eta bere edukia eskuragarri egongo da ekitaldi bakoitzaren postean, zehazki, Ihoberen webguneko Erronka Garbia – Eventos Sostenibles ataleko “Ziurtatutako Ekitaldiak” sekzioan.

 

Bai, 3 dokumentu mugarrien txantiloiak publikoak dira eta eskuragarri daude Ihoberen webguneko Erronka Garbia – Evento Ambientalmente Sostenible ataleko “Ziurtagirien Mugarriak” atalean.

Ingurumen inpaktuak kalkulatzeko “Erronka Garbia Kalkulagailua” ez da publikoa, eta bakarrik eskuragarri egongo da Ingurumen Jasangarritasunerako Plana entregatua eta Ihobek onetsita duten ekitaldientzat.

Bai, Erronka Garbia metodologia 2014tik mota eta tamaina guztietako ekitaldiei aplikatu zaie emaitza bikainekin: herriko jaiak, ikus-entzunezko jaialdiak, erakusketak, bilerak eta enpresa publiko zein pribatuen osoko bilkurak, kirol ekitaldiak, tokiko azokak eta azoka profesionalak eta abar.

Urte hauetan guztietan, metodologia hobetzen joan da, eta gaur egun, mota guztietako ekitaldiak ziurtatzeko balio du.

Gainera, metodologia aldatu da ekitaldiak egiten diren eta ingurumen jasangarritasuneko irizpideak dituzten esparruak eta egoitzak aitortzeko, eta horretarako, Ihobek Erronka Garbia – Recintos ziurtagiria du (ikus bere atal propioa).

Ez. Erronka Garbia – Eventos ziurtagiriak bakar-bakarrik EAEn egiten diren ekitaldietarako balio du.

Ez. Erronka Garbia – Eventos markaren ziurtapen prozesu osoa eta ematea guztiz doakoak dira. Hala eta guztiz ere, dokumentazioa prestatzeko denbora ziurtagiriaren enpresa eskatzailearen kontura izango da.

 

Gainera, ziurtapen prozesuan dauden ekitaldiek prozesu osoan zehar doako laguntza teknikoa jaso ahalko dute erronkagarbia@ihobe.eus helbide elektronikoan, bertan, ziurtagiriarekin lotutako zalantza guztiak argitzeko.

Erronka Garbia metodologiak hiru ardatz nagusi ditu:

  • JARDUTEA: Ekitaldi baten ingurumen inpaktuak identifikatzea horiek gutxitzeko irtenbideak bilatzeko, eta hobekuntza neurriak ezartzea.

  • NEURTZEA: Adierazleak ezartzea ekitaldia gauzatzearren sortzen diren ingurumen inpaktuak ebaluatzeko. Horretarako, ekitaldiaren kontsumoei buruzko datuak jaso beharko dira.

  • KOMUNIKATZEA: Ekitaldiaren antolamendu eta gauzatzean interesa duten eta bertan parte hartzen duten alderdi guztiak barnean sartu eta sentsibilizatzea.

 

 

  • Eskaera: gutxienez ekitaldia baino 3 hilabete aurretik

  • Ingurumen Jasangarritasuneko Plana: gutxienez ekitaldia baino 2 hilabete aurretik

  • Ekitaldiaren Ingurumen Deklarazioa: ekitaldia egin eta gehienez ere 2 geroago

Epe horiek bete egin beharko lirateke ziurtapen prozesua zuzena izan dadin, baina gutxi gorabeherakoak dira eta aldatu egin ahalko dira ekitaldiaren ezaugarrien arabera, eta betiere, aldaketa zuzen justifikatuta badago.