Ingurumen-erronka premiazkoena
Klima-aldaketa planetako nazio guztiek aurrez aurre dituzten ingurumen-erronka premiazkoenetako bat da. NBEren Klima-aldaketari buruzko Gobernuarteko Taldeak (IPCC) adierazi duenez, XX. mendearen erdiaz geroztik atmosferan gertatutako berokuntza globala gizakion jardunak eragindakoa da.
Azken 150 urteetan, munduko tenperatura 0,8 ºC inguru igo da, eta aurreikusita dago igotzen jarraituko duela. Klimaren aldaketa horiek zuzeneko ondorioak izaten ari dira sektore batzuetan, hala nola nekazaritzan, basogintzan, energiaren ekoizpenean, turismoan eta –oro har- azpiegituretan.
Gaur egun, Europako Hegoaldea da klima-aldaketaren zuzeneko ondorioak gehien pairatzen dituzten eskualdeetako bat. Ondorio horien artean, besteak beste, tenperaturaren igoerak, uholdeak eta lehorteak daude.
Euskal Autonomia Erkidegoan, berotegi-efektuko gasen isuriek (BEG isuriak), klima-aldaketaren eragileak direnak, % 1eko gorakada izan zuten 2015. urtean, aurreko urtearekin alderatuta. 2005. urteari dagokionez, isuriek % 24 egin dute behera, eta KLIMA2050 Klima-aldaketaren Euskadiko Estrategiaren helburuak lortzeko zehaztutako ibilbidetik baino pixka bat beherago daude. Estrategia horretan, hain zuzen ere, % 40ko murrizketa ezarri da 2030. urterako.
Klima-aldaketari Egokitzeko KLIMATEK Proiektuak
Eusko Jaurlaritzak, Ingurumen sailaren bitartez, diru-laguntzak eskaintzen ditu klima-aldaketari egokitzera zuzendutako berrikuntza- eta demostrazio-proiektuak garatzeko, “KLIMATEK I+B+G” laguntzen deialdiaren bidez.
Laguntza horiek zuzentzen dira bai Teknologiaren Euskal Sareko eragiletzat hartzen diren pertsona juridikoei eta bai industriaren, merkataritzaren edo zerbitzuen arloko jarduerak gauzatzen dituzten erakunde pribatuei.
Deskargatu
Laguntzetarako deialdi bakoitzean aurkezten diren proposamenek erraz erreplikatu daitezkeen metodologiak eta aplikazio pilotuak definitu behar dituzte, Euskadiko eragile guztiek egunerokoan erabil ditzaketen mapak edo beste produktu batzuk sortu behar dituzte, edo saiakuntza-bankuak identifikatzea eta aukeratzea ahalbidetu behar dute, klima-aldaketaren efektuak epe ertainera monitorizatzeko eta, horren bidez, jarduteko neurri, irizpide eta baldintzak definitzeko.
Proposamenak baloratzerakoan, honako hau hartzen da kontuan: klima-aldaketari egokitzearen ikuspuntutik berritzaileak izatea; lan-metodologia; baliabideen egokitasuna; emaitza ukigarri, praktiko eta erreplikagarrietara orientatuta egotea; eta proiektuaren garrantzia KLIMA 2050 Klima-aldaketaren Euskadiko Estrategiaren helburuei begira.
Zer dira
Hiri-babesleku klimatikoak gune publiko nahiz pribatu irisgarriak dira, bero-boladetan gune termiko seguru eta atseginak eskaintzeko egokitutakoak. Helburua da herritarrak oro har eta kolektibo zaurgarriak zehazki (adinekoak, haurrak, etxegabeak, etab.) babestea muturreko beroaren eraginetatik.
Gune horiek bi motatakoak izan daitezke: barrukoak (hozte-sistema duten merkataritza-guneak, zentro zibikoak, liburutegiak, etab.) eta kanpokoak (gerizpean dauden parkeak, landareak edo iturriak dituzten plazak, etab.).
Klima-aldaketara egokitzeko prebentzio-neurria da, zeinari esker herritarrek lasaigarri termikoa izan baitezakete udalerriko toki estrategikoetan, baliabide gehiago edo esku-hartze garestien beharrik gabe.

Zergatik dira beharrezkoak
Klima-aldaketaren ondorioz, handitu da bero-boladen maiztasuna, iraupena eta intentsitatea. Horrelako egoerek ez dituzte eragin berak sortzen herritar guztiengan, zaurgarrienek (adinekoek, haurrek, gaixotasun kronikoak dituztenek, energia-pobretasuneko egoeran daudenek, etab.) gehienbat pairatzen baitituzte ondorioak.
Hiriak egokitzeko estrategietan sartzen dira babesleku klimatikoak, klima-ekitatea bermatzeko eta hiri-erresilientzia bermatzeko helburuarekin.
Aurkitu zure babesleku klimatikoa
Babesleku klimatikoen kokapenari buruz gehiago jakiteko, azken eguneratzeak eta informazio berriena ezagutzeko, bisitatu esteka hauek:

2024ko otsailaz geroztik, Euskadik Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren Euskal Legea du. Lege horri esker, Euskadi parekatuta egongo da 2050. urterako neutraltasuna, erresilientzia eta bidezko trantsizioa lortzea xedetzat dutelako haiei atxikitzeko asmoa duen araudi, politika eta plan guztiekin.
Trantsizio Energetikoari eta Klima Aldaketari buruzko 1/2024 Legearen xedea da Euskadin neutraltasun klimatikoa lortzeko esparru juridiko egonkorra ezartzea, beranduen 2050. urtean (konpromiso hori Pariseko Akordiotik dator), eta klima-aldaketari lotuta lurraldeak duen erresilientzia handitzea, ekitatea eta elkartasuna bermatuko dituen trantsizio bidezko eta jasangarri baten bidez, gizartearen, ekonomiaren eta ingurumenaren ikuspegitik.

Eusko Jaurlaritzak, sozietate publiko honen bidez, klima-tresna eta -zerbitzuak prestatu ditu administrazio publikoei, enpresei eta herritarrei klima-aldaketak eragindako inpaktuetara egokitzen laguntzeko, bai eta isuriak murrizten eta xurgapenak handitzen ere (arintzea).
Ihobek bitartekoak eta tresnak landu izan ditu bere historian zehar, batzuetan enpresei zuzenduak (adibidez, karbono-aztarna), edo udalerriei (adibidez, udal-inbentarioak edo klima- eta energia-planak egiteko gida), eta beste batzuetan publiko anitz edo espezializatuagoari (adibidez, klima-agertokiak). Gainera, aukera ematen dute zenbait zeregin egiteko: diagnostikoak (berotegi-efektuko edo arriskuko gas-isurienak), ekintzak (planak lantzea)...
Atal honetan, klima-aldaketarekin lotutako bitartekoen kita bistara daiteke: kartografia informazioa antolatzeko eta aurkezteko baliabide gisa erabiltzen duten klima-arakatzaileak; arintzearen eta egokitzapenaren arloko tokiko plangintza-tresnak; isuriak murrizteko eta/edo konpentsatzeko kalkulagailuak, etab.
Horiek guztiak, helburuaren (arintzea edo egokitzapena) eta xede-publikoaren (herritarrak, administrazio publikoak eta enpresak) arabera sailkatuta.
Herritarren CO2 kalkulagailua:

Herritarrentzako CO2 baliokidearen kalkulagailuak aukera ematen du pertsona bakoitzak egunero sortzen dituen berotegi-efektuko gasen kantitatea kalkulatzeko, eta, gainera, erabiltzaileak batezbestekoaren gainetik edo azpitik ote dagoen jakin ahal izango du, baita bere aztarna murrizteko zer egin dezakeen ere, ohiturak birbideratzen eta berotegi-efektuko gasen isuriak murrizten laguntzen duten keinuekin batera.
52 keinu klima-aldaketaren aurrean

Herritarren parte-hartzea funtsezkoa da klima-aldaketara egokitzeko eta hura arintzeko. Horretarako, ‘52 keinu klima-aldaketaren alde’ tresnak aukera ematen du pertsona bakoitzak klima-aldaketarekin duen konpromisoa kalkulatzeko bere eguneroko ekintzetan oinarrituta. Tresna hori osatzeko, ohiturak birbideratzeko eta berotegi-efektuko gasen isuriak murrizteko balio duten 52 keinu biltzen ditu.
Erakundeetan berotegi-efektuko gasen inbentarioak garatzeko UNE-ISO 14064-1:2006 araua aplikatzeko
Emisioak murrizteko lehen urratsa neurketak egitea da, hau da, emisioen inbentarioa egitea; neurketa hori ezinbestekoa da, halaber, aurrerapenen jarraipena egiteko. ISO 14064-1:2006 araua da tresnarik egokiena erakundeek beren emisioen inbentarioak egin eta haien berri emateko, alegia, karbono-aztarna korporatiboa kalkulatzeko. Hala, erakundeek lagundu egin dezakete klima-aldaketa arintzen, guztiok baikara horren arduradun.
Euskadiko berotegi-efektuko gasen Inbentarioa
Euskadiko berotegi-efektuko gasen inbentarioa eragiketa estatistiko bat da, lurralde historikoaren arabera berotegi-efektuko gasen isurien bilakaera ikusteko eta Euskadik ezarritako nazioarteko murrizketa-helburuei egiten dien ekarpena ezagutzeko aukera ematen diguna. 1990ean, Euskadik 20,8 milioi tona CO2 baliokide isuri zituen; 25,5 milioi tona 2005ean; eta 18,6 milioi tona 2019an. 2005. urtearekin alderatuta, isuriak % 27 murriztu dira; 1990. urtearekin alderatuta, berriz, % 11 murriztu dira . BEG isuriak, CO2 baliokidetan neurtuta, % 2 murriztu dira 2019an 2018. urtearekin alderatuta, eta, balio absolutuetan, 18,6 milioi tonatan kokatu dira. Azken urteko isuriak sektore ia guztietako isurien beherakada orokorrak baldintzatu ditu, nekazaritza-sektorean hazkunde txiki bat izan ezik.
- Euskadiko Berotegi-efektuko Gasen Inbentarioa 2019. Txosten Osoa.pdf(Euskara)
- Inventario_gases_gipuzkoa_EUS.pdf(Euskara)
- Euskal Autonomia Erkidegoko BEGen Isurketen Inbentarioa 2019. Laburpen Exekutiboa.pdf(Euskara)
- Inventario_gases_bizkaia_EUS.pdf(Euskara)
- Inventario_gases_araba_EUS.pdf(Euskara)
Karbono-aztarna erakundeeta

Erakundeetzako karbono-aztarnaren kalkulagailua (gasteleraz), nazioarteko UNE EN ISO 14064-1 arauan oinarrituta, ingurumen-aztarna kalkulatu aurreko urratsa da. Tresna horrekin lortutako informazioa baliozkoa da Espainiako Gobernuaren Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren “Karbono-aztarnaren, konpentsazioaren eta karbono dioxidoa xurgatzeko proiektuen Erregistroa”n borondatez sartzeko. 2023ko martxotik, Climate & Circularity Calculator tresna dago eskuragarri, karbono-aztarna, ingurumen-aztarna eta ekonomia zirkularraren adierazleak antolakuntza-ikuspegiarekin kalkulatzeko aukera ematen duen lehena, baita karbono-aztarna eta bizi-ziklo sinplifikatuaren analisia ere, produktuen eta zerbitzuen ikuspegi batekin. Hori guztia modu integratuan, abiapuntuko informazio berarekin.
UDALSAREA 2030KO KIDEENTZAKO TRESNA ESKLISIBOAK
- Udalaren karbono-aztarna kalkulatzeko tresnak udalen instalazioekin eta udalek eskainitako zerbitzuekin lotutako isuriak kalkulatzeko balio du.
- Eskualdeko erakundearen karbono-aztarna kalkulatzeko tresnak erakundeen instalazioekin eta erakundeek eskainitako zerbitzuekin lotutako isuriak kalkulatzeko balio du.
- Berotegi-efektuko gas-isurien udal-inbentarioaren tresnak aukera ematen du inbentario hori egiteko klima-aldaketan eragin handiena duten alderdiei buruzko politikak egokitzeko eta hobetzeko, hala nola mugikortasuna, hirigintza-plangintza, udal energia-kontsumoa, hondakinen kudeaketa edo energia-hornidura.
- Berotegi-efektuko gasen isurien eskualdeko inbentarioaren tresnak aurreko tresnaren erabilera bera du; kasu honetan, eskualdeko erakundeentzat.
Euskal Autonomia Erkidegoko CO2 xurgapenen ex ante kalkulagailua
Euskal Autonomia Erkidegoko CO2 xurgapenen ex ante kalkulagailua, NEIKER-Tecnaliarekin lankidetzan egina, kudeaketa-tresna bat da, EAEko hainbat erabileratako (basoak, belarki-laboreak, labore iraunkorrak eta larreak) karbono dioxidoaren xurgapenen estimazioa modu errazean kalkulatzen duena, karbono-baliabideak egokiago kudeatzea ahalbidetuz, bereziki karbono-hustulekuak.
Klimaren eta energiaren tokiko planak
Udalsarea 2030ek gida bat argitaratu du euskal udalerrietarako tokiko klima- eta energia-planak egitea errazteko; klima-aldaketa arintzeko eta hari egokitzeko tokiko plangintza-tresna berria da, LIFE IP Urban Klima 2050 proiektuaren esparruan, toki-administrazioetarako tresnak eta prestakuntza sortzeko ekintza-multzoaren baitan. Euskadiko klima eta energiaren tokiko planak egiteko Gidak esparru metodologiko argia eskaintzen die euskal udalei, klima-aldaketaren aurkako tokiko borrokari aurre egiteko eskura dauden baliabideak eta tresnak nabarmenduz, indarreko nahiz etorkizuneko arau-esparruaren arabera. Gainera, Gidak klimaren eta energiaren tokiko planak egitea errazten die edozein udalerri edo eskualderi, haren abiapuntua eta egokitzapenaren eta arintzearen arloan egindako aurrerapenak edozein direla ere. Era berean, Alkateen Klima eta Energia Itunari atxikitako udalerriek metodologia horretan oinarritu ahal izango dute, eta metodologia horrek gidatuko ditu munduko ekimen horren baitako plangintza-eskakizunak betetzen eta horren berri ematen.
ERREMINTA-GIDA. Toki-administrazioentzako laguntza energia eta klimaren arloko trantsiziorako
Gida hau udalei, administrazio-batzarrei, mankomunitateei, kuadrillei, gara pen-agentziei eta beste toki-erakunde batzuei zuzenduta dago eta helburu hauek dauzka:
- Euskadiko toki-administrazioei energia eta klimaren arloko trantsizioarekin lotutako jardueretan laguntzeko proiektu bat diseinatzea, abiaraztea eta egikaritzea, gaitasunen sorketan, euskarri teknikoan, laguntzetan eta aitorpenean oinarrituta dagoena eta eremu horretan eskuragarri dauden baliabideen erabilera maximizatzen lagun duko duten tresnak eta zerbitzuak emango dituena.
- Euskadiko udalerri eta eskualdeetarako ibilbide-orri bat ezartzea, energia eta klimaren arloko politikak aplikatzea errazteko eta toki-erakundeek arlo horretan duten konpromisoa eta lidergoa agerian uzteko.
Euskadiko Hirigintzaren Plangintzari buruzko eskuliburua Klima-aldaketa arintzeko eta Klima-aldaketara egokitzeko
Klima-aldaketa arintzeko eta klima-aldaketara egokitzeko Euskadiko Hirigintza Plangintzaren Eskuliburuak klima-aldaketara egokitzeko eta arintzeko irizpideak definitzeko balio du, udal-plangintzatik abiatuta, Euskadiko klimak etorkizunean izango dituen bilakaera-ereduen eta horrek lurraldean izan ditzakeen ondorioen azterketan oinarrituta, oinarrizko hiru inpaktu kontuan hartuta: ibai uraldiak sortutako uholdeak, itsasoaren mailaren igoerak eragindako uholdeak eta higadura, eta hirietako bero-uhartea.
- Kalteberatasuna, arriskua eta egokitzapena Euskadiko kostaldean: Kostaegoki
Kostaegoki gidetako helburua, alde batetik, itsas mailaren igoerak eta olatuen eraginak eragindako kostaldeko arriskua identifikatzea da, hainbat hartzaileren gainean: biztanleria, bizitegi- eta industria-lurzoruak, hondartzak, kapital-stocka eta ingurune naturala. Bestetik, uholde eta higadura arriskuek eragin ditzaketen elementuen egokitzapenerako orientazio multzo bat proposatzea da, IPCCk proposatutako hiru talde handien arabera (neurri fisiko edo egiturazkoak, neurri sozialak eta neurri instituzionalak), bai eta euren tipologiaren arabera ere: babesa, egokitzapena eta prozesua.
Bestalde, Kostaegoki bistaratzaileak, Euskal Kostalderako espezifikoki, itsas mailaren igoerak eta olatuen eraginak sortzen duten uholde-arriskua erakusten du, klima-aldaketak hartzaile ezberdinetan —hondartzak, azpiegiturak, kaltetutako biztanleria edo jarduera ekonomikoak— izan dezakeen inpaktua ezagutzeko aukera emanez. Kartografia Geoeuskadin ere eskuragarri dago.
- Udalerrien kalteberatasuna eta arriskua
“Klima-aldaketaren aurrean udalerrien kalteberatasun- eta arrisku-indizeak” tresnak aukera ematen du klima-aldaketaren inpaktuak, kalteberatasuna, arriskuak edo egokitzapen-neurriak ezagutzeko Euskadin, arreta jarriz zein udalerrik eta zein neurritan izan ditzaketen eraginak egungo mehatxu klimatiko nagusien aurrean. Tresnak udalerri mailan edo udalerrien arteko mailan klima-arriskua lehenesteko aukera ematen du, 4 inpaktu-kateen arabera: kostaldeko uholdeak, ibai-uholdeak, bero-boladak eta lehortea. Kartografia Geoeuskadin ere eskuragarri dago.
Horretarako, klima-aldaketaren arriskuen azterketa bat egin da EAEko 251 udalerrientzat, honako kontzeptuen arabera:
- Mehatxu klimatikoa.
- Mehatxuarekiko esposizioa.
- Aztertutako ingurunearen kalteberatasuna, zeinak sentikortasuna eta egokitzeko gaitasuna barne hartzen dituen.
- Arriskua, mehatxuaren, esposizioaren eta kalteberatasunaren emaitza gisa.
- Klimaren eszenatokiak bistaratzeko tresna
Tresnak erabiltzaileen profiletara egokitzen da: ikuspegi erraz batetik edo serie sinpleen deskargatik hasita, ezagutza gutxiago duten pertsonentzat, datu-fitxategi egunerokoak hainbat formatutan deskargatzeko aukera emanez, gai honetan ezagutza-maila aurreratua duten pertsonentzat.
Bideo-tutoriala: Nola erabili Ihobe-ren klima-aldaketa eszenatokiak bistaratzeko tresna
- Soluzio naturalak
Naturak konponbide egokiak diseinatzen inspiratu eta lagundu dezake, ekosistemen eta haiek gizarteari ematen dizkioten zerbitzuen propietate batzuk zuzenean erabiliz eta/edo egokituz. Naturan Oinarritutako Konponbide edo Konponbide Natural horiek helburu bat baino gehiagotarako alternatibak eskaintzen dituzte, eta jasangarriak, errentagarriak, erabilera anitzekoak eta malguak izaten dira. Naturarekin lan eginez edo naturari pertsonen zerbitzura lan eginaraziz, gizarte erresilienteago baterantz aurrera egiten da, baliabideekin efizienteagorantz, lehiakorragorantz eta berdeagorantz.
Alde batetik, ‘Irtenbide Naturalak’ Euskal Autonomia Erkidegoko tokiko eremuan klima-aldaketara egokitzeko gidak sekuentzia metodologiko argia, koherentea eta erraz erreplikagarria eskaintzen die toki-administrazioei, Naturan Oinarritutako Konponbideak –lehendik daudenak nahiz potentzialak– identifikatzeko eta mapatzeko aukera izan dezaten, egokitzapenaren bidean lagunduz. Bestalde, Irtenbide naturalak. EAEko praktika onen sorta katalogoak Euskadiko Naturan Oinarritutako Konponbideak ezartzeko esperientziak ezagutarazten ditu.
Bestetik, ‘Naturan Oinarritutako Irtenbideak Euskadin. 20 kasu arrakastatsu klima-aldaketara egokitzeko NOK aplikatuz Ihobek argitaratutako aurreko giden esparru metodologikoa eguneratzen du.Dokumentu honek mehatxu eta onura berriak gehitzen dizkio NOKen azterketari, eta naturan oinarritutako konponbideen esku-hartzeen katalogo bat biltzen du, klima-egokitzapenerako. Horien barruan daude esku-hartzeen azalpen teknikoa, ikasitakoa, oztopoak, arrakasta-faktoreak eta informazio praktikoa, naturan oinarritutako soluzioen inplementazioa Euskadiko udalerri guztietara hedatzeko inspirazio-iturri izango delakoan.
Deskargatzeko:
- Naturan Oinarritutako Konponbideak Euskadin.20 arrakasta-kasu klima aldaketara egokitzeko NOK erabilita(Euskara)
- 1- NOKen bidezko birgaitze integrala Oñatiko Natur Eskolan(Euskara)
- 2- Donostiako Enertic eraikina irizpide bioklimatikoekin eta efizienteki eraikitzea(Euskara)
- 3- Urduñako udal-eskola publikoko patioa bernaturalizatzea(Euskara)
- 4- Gasteizko Txagorritxu haurreskolako jolastokia berdetzea(Euskara)
- 5- Adunan NOKen bidez beroari aurre egiteko aukera-espazio bat berroneratzea(Euskara)
- 6- Hiri-lurzoru erabili gabeak belardi emankor bihurtzea Sestaon, nekazaritza eta abeltzaintza birsortzailearen bidez(Euskara)
- 7- Drainatze Jasangarriko Sistema Hiritarrak Donostiako Artaleku plazaren urbanizazioan(Euskara)
- 8- Estalki berdea eta Drainatze Jasangarriko Sistema Hiritarra Legazpiko haurrentzako Laubide parkean(Euskara)
- 9- Aparkaleku iragazkorrak Muxikako Ibarruri auzoan(Euskara)
- 10- Urtubiagako industria-aurria zaharberritzea, Eako erabilera anitzeko gunean eta urtaroaren araberako aparkaleku berdean(Euskara)
- 11- Jundizko parkea: Gasteizko Jundiz industrialdearen inguruko lurzorua eta paisaia lehengoratzeko korridore berdea(Euskara)
- 12- Oiartzun ibaiaren bernaturalizazioa, Errenterian autobideak estaltzen duen hiriko tarte batean(Euskara)
- 13- Hiriko trafiko arteria bat igarobide berde bihurtzea, Bilboko Maria Diaz Haroko kaleko erosotasun termikoa hobetzeko(Euskara)
- 14- Uholdeen aurkako ibai-parkea Donostiako Txomin-Enea auzoan(Euskara)
- 15- Fitoarazketa sistema hondakin urak tratatzeko Errigoitiko landa inguruan(Euskara)
- 16- Ibarrangeluko Merru auzoko gainazalpeko fluxu-hezegunea(Euskara)
- 17- Bertako espezieekin basoberritzea lurraldearen zaintza mekanismoen bidez Bakion(Euskara)
- 18- Donostiako Oberan mendia bertako espezieekin basoberritzea(Euskara)
- 19- Bertako espezieekin basoberritzea, Orendainen karbono-hustuleku gaitasuna hobetzeko(Euskara)
- 20- Kostaldeko espazio naturala berreskuratzea klima irizpideekin Bermeoko Tonpoi itsaslabarretan(Euskara)
- Erakundeentzako KAra ekokitzeko tresna
"Erakundeentzako klima-aldaketara egokitzeko planak prestatzeko gida"-ren helburua erakundeei laguntza ematea da, haien klima-arriskuak aztertzeko eta klima-aldaketak dakartzan inpaktu negatiboen ondorioak murrizten lagunduko duten egokitzapen-neurriak lehenesteko.
Klima-aldaketaren eragin askok dagoeneko eragina dute erakundeetan, eta gero eta esperientzia gehiago pilatzen ari da egokitzapen-praktiketan. Hala ere, kasu gehienetan, klima-aldaketara egokitzea oraindik ez dago erakundeen jardueretan integratuta. Arrakasta duten erakundeak etengabe aldatzen ari den merkatu-ingurunera hobekien egokitzen direnak dira, aldaketa horiek ekonomikoak, sozialak edo ingurumenekoak izan.
- Klimaren eta energiaren tokiko planak
Udalsarea 2030-ek gida bat argitaratu du Euskadiko udalerrientzako tokiko klima eta energia planak prestatzeko lana errazteko. Plan honek klima-aldaketaren arloko arintze eta egokitzapen-neurriak tokiko mailan planifikatzeko tresna berria eskaintzen du. LIFE Ip Urban Klima 2050 proiektuaren barruan kokatzen da, administrazio lokalentzako tresnak eta prestakuntza sortzeko ekintzen taldearen baitan. Euskadiko Tokiko Klima eta Energia Planak prestatzeko Gidak udalei metodologia argia eskaintzen die, tokiko klima-aldaketaren aurkako borrokan eskuragarri dauden baliabideak eta tresnak azpimarratuz, egungo eta etorkizuneko arau-esparruaren arabera.
Gidak tokiko klima eta energia planak prestatzea errazten du, edozein udalerri edo eskualderentzat, haien abiapuntua edo egokitzapen eta arintze arloan egindako aurrerapenak edozein izanda ere. Halaber, Klima eta Energiaren Alkateen Itunari atxikitako udalerriek metodologia hau erabil dezakete, ekimen global horren plangintza eta txosten-betebeharrak betetzeko bidean lagungarri izan dadin.
- Euskadin aplikatu daitezkeen tokiko egokitzapen-neurrien praktika onak
Dokumentu honek klima-aldaketara egokitzeko dagoeneko martxan dauden praktika onak jasotzen ditu, Europako, Espainiako eta Euskadiko hainbat udalerritan. Praktika hauek erakusten dute nola egokitu daitezkeen modu arrakastatsuan giza sistemak eta komunitateak klima-aldaketak eragindako inpaktuetara. Dokumentu honen helburua esperientzia horiek Euskadiko udalerriekin partekatzea da, klima-aldaketara egokitzeko lan egiten dutenentzat erreferentziazko informazioa eskura jartzeko eta komunitate iraunkorrago eta erresilienteagoak garatzeko bidean inspirazio-iturri izateko.
- Euskadiko klima aldaketaren egoeretan muturreko prezipitazio gertaerei lotutako
Dokumentu honek euri-jasak (egun berean gertatzen diren euri-intentsitate handiko ekaitzak) aztertzen ditu egungo egoeran eta klima-aldaketaren eszenatokietan (RCP 8,5 eszenategia eta 2041-2070 aldia), baita horiek uholde plubialean duten eragina ere. Euri-jasak eta uholde plubialak bereziki garrantzitsuak dira saneamendu-sareen diseinuan, eta hainbat azpiegituretan inpaktuak sortzen dituzte.
Mapa kartografikoa Geoeuskadi bisorean eskuragarri dago. Proiektu honi lotutako ziurgabetasunak direla eta, ikusgaitasuna 1:25.000 eskala baino handiagora mugatu da.
- ERREMINTA-GIDA. Toki-administrazioentzako laguntza energia eta klimaren arloko trantsiziorako
Gida hau udalei, administrazio batzarrei, mankomunitateei, eskualdeei, garapen-agentziei eta beste tokiko erakundeei zuzenduta dago, eta honako helburu hauek ditu:
- Euskadiko tokiko administrazioei laguntzeko proiektu bat diseinatzea, abiaraztea eta kudeatzea, trantsizio energetiko eta klimatikoari lotutako jardueretan. Proiektu horrek gaitasunak sortzea, laguntza teknikoa, diru-laguntzak eta aintzatespena izango ditu ardatz, eta baliabide horien erabilera maximizatzen lagunduko duten tresnak eta zerbitzuak eskainiko ditu.
- Euskadiko udalerriek eta eskualdeek energia- eta klima-politikak hartzea erraztuko duen ibilbide-orria ezartzea, eta tokiko erakundeen konpromisoa eta lidergoa ikusgai jartzea
- Urbanizazio Plangintzaren Eskuliburuaren Euskadin Klima Aldaketari Aurre egiteko eta Egokitzeko
Euskadin Klima Aldaketari Aurre egiteko eta Egokitzeko Urbanizazio Plangintzaren Eskuliburuak udal plangintzatik abiatuta, klima aldaketari egokitzeko eta mitigaratzeko irizpideak definitzeko balioko du. Honek Euskadiko klimaren etorkizuneko bilakaera ereduen analisia eta horrek lurraldean izango dituen eraginak hartuko ditu kontuan, hiru oinarrizko inpaktu hauetan arreta jarriz: ibai uholdeengatik sortutako inundazioa, itsasmailaren igoeragatik sortutako inundazioa eta higadura, eta hiriko bero uhartea.
Natura-ondarearen klima-ekintzarako tresnen helburua da klima-ikuspegia (arinketa, egokitzapena) natura-ondarearen plangintzan eta kudeaketan txertatzen laguntzea eta klima-ekintza sustatzea, Euskadiko natura-ondarea kontserbatzeko legearen, klima-aldaketari buruzko estatuko legearen edo klima-aldaketari buruzko Euskadiko lege-aurreproiektuaren eskakizunak betetzen lagunduz. Eremu babestuak kudeatzeko dokumentuetan klima-aldaketaren integrazioaren diagnostikoa egiteko aukera ematen duten tresnak aurkeztu dira, eta horiek beste plangintza sektorial mota bat berrikusteko ere erabil daitezke. Gainerako tresnak, emaitzak eta kartografia ekosistemen eta espezieen egokitzapena erraztera bideratuta daude, eta kudeaketako administrazio-maila guztietan erabil daitezke, bai eremu babestuetan, bai hiri-eremuetan eta hiri-inguruetan.
- Euskadiko anfibio-espezieak klima-aldaketara egokitzeko neurriak
Natura 2000 Sareko kasu praktikoa
Txostenaren helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Natura 2000 Sareko espazioen Funtsezko Elementuak diren anfibio espezieentzat klima aldaketara egokitzeko neurriak bilatzea, biltzea, hautatzea eta kritikoki aztertzea.
Informazio hori gomendioak egiteko edo erresilientzia sustatzen duten kudeaketa jarduerak sustatzeko erabiliko da, haien klima arriskua murriztu ahal izateko.
- Euskadiko intsektu polinizatzaileak klima-aldaketara egokitzeko neurriak
Natura 2000 Sareko tximeleten kasu praktikoa
Txostenaren helburua da intsektu polinizatzaileentzat klima aldaketara egokitzeko neurriak identifikatzea, haien erresilientzia sustatzeko eta kontserbazio egoera hobea izateko. Horrez gain, azterketa zehatzagoa egin da, arreta Euskal Autonomia Erkidegoko Natura 2000 Sarean jarrita. Hala, klimaren ikuspegitik eguneko intsektu polinizatzaileen espezieentzat (adibidez, tximeletentzat) garatu beharko liratekeen neurriak zehazten dira, Habitat Zuzentarauak babesten dituen espezieak baitira.
- Euskadiko lehorreko habitaten klima-arriskuaren analisia. Emaitzak
Helburua da lehorreko 40 habitaten klima arriskuaren azterketatik lortutako emaitzak laburtzea: Batasunaren Intereseko 27 Habitat (horietatik 7 lehentasunezkoak dira), Habitaten eta Hegaztien Europako Zuzentarauen arabera, eta Erkidegoko Intereseko 13 Habitat, EUNIS sailkapenaren arabera. Informazio kartografiko espezifikoa laburbiltzen eta osatzen duten hiru emaitza mota ematen dira: lehena, Euskadiko 40 habitatetarako klima arriskuaren indizearen osagai guztien batez besteko balio haztatuak jasotzen dituzten taulak, eskualde mailan kudeaketa lehentasunak ezartzeko aukera ematen dutenak; bigarrena, Natura 2000 Sareko 27 espazioetarako (gehienbat lehorreko 40 habitat horiek osatzen dute) batez besteko balio haztatuak jasotzen dituzten taulak, espazio mailan eta erkidego ikuspegiarekin kudeaketa lehentasunak ezartzen laguntzen dutenak; eta hirugarrena, Natura 2000 Sarea osatzen duten 55 KBE, HBBE eta KBE/HBBE eremuetako bakoitzean lurreko habitat bakoitzerako batez besteko balio haztatuak jasotzen dituzten taulak, eremu babestuen mailan kudeatzen laguntzeko.
- Nola sartu klima-aldaketa Euskadiko naturagune babestuen plangintzan eta kudeaketan
Dokumentuaren helburua da eremu babestuetan ekintza klimatikoa erraztea, ikuspegi klimatikoa integratzeko aukera ematen duen metodologia baten bidez. Metodologia 4 Fasek eta 44 irizpidek ditu, klima aldaketa Natura 2000 eremu baten Kudeaketa Planean txertatzeko egin beharreko urratsak ezartzen dituztenak. Tresna horrek autodiagnostikorako eta klima aldaketa kudeaketa dokumentuetan sistematikoki sartzeko gida gisa balio du. Horretarako, arinketa eta egokitzapena sustatzeko erabil daitezkeen gomendioak eta erreferentzia espezifikoak sartu dira eremu babestuen plangintzan. Kasu praktiko bat erabili da, tresna horren potentziala eta lor daitezkeen emaitzen tipologia adibideekin irudikatzeko.
- Natura 2000 Sarearen Kudeaketa Plan bat klima aldaketaren ikuspegitik aztertzeko autoebaluazio-formularioa: 44 irizpideren bidez Natura 2000 Sarearen kudeaketa dokumentu batean ikuspegi klimatikoa sartzea ebaluatzeko txantiloia. Deskargatu
- EAEko Natura 2000 Sarearen Kudeaketa plan bat klima-aldaketaren ikuspegitik egokitzeko analisirako egiaztapen-zerrenda: Natura 2000 Sarearen kudeaketa dokumentu batean ikuspegi klimatikoa txertatzeko gomendio eta erreferentziak eta 44 irizpide jasotzen dituen egiaztapenen zerrenda. Deskargatu
- Klima-aldaketaren aldagaia Natura 2000 Sarearen kudeaketa-dokumentuetan integrazioaren adibidea
Gasteizko Mendi Garaiak (ES2110015) Kontserbazio Bereziko Eremuaren (KBE) kasu praktikoa
Dokumentuaren helburua da adibide edo kasu praktiko teoriko batekin erakustea nola ikuspegi klimatikoa txertatzeko tresna Natura 2000 Sarearen kudeaketa dokumentu batean aplika daitekeen, eta lor daitezkeen emaitzak ikusaraztea. Horretarako, Euskadiko eremu babestu baten kudeaketa dokumentu guztien (Standard Data Form, II. Eranskina eta III. Eranskina dituzten dekretuak) idazketa aldatu da, aldaketen kontrolarekin, eta arinketa eta egokitzapena txertatuta lor daitekeena agerian uzteko.
- Euskal Autonomia Erkidegoaren analisi bioklimatikoa klima-aldaketaren agertokietan
Dokumentuaren helburua da, batetik, analisi bioklimatikoaren potentziala aurkeztea, klima aldaketako agertokien esparruan etorkizunari begira proiektatutako tenperatura eta prezipitazio aldaketak ekologikoki interpretatzeko, eta, bestetik, natura ondarearen ekintza klimatikorako duen ahalmena. Horrez gain, Agertokiak I proiektuko (Ihobe, 2017) RCP 8.5 klima agertokia erabiliz eta indize bioklimatikoek denbora tarte desberdinetan (1971-2000, 2011-2040, 2041-2070 eta 2071-2100) Euskadin izan duten aldakuntza aztertuz egindako analisi bioklimatikoaren emaitzak aurkezten dira.
- EAE-ren sailkapen bioklimatikorako tresna. Erabilera-gida
Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) sailkapen bioklimatikoa kalkulatzeko diseinatutako tresna erabiltzeko eskuliburua. Tresna ArcMap programarekin diseinatuta dago, hau da, prozesamendu geoespazialerako ESRIk duen ArcGIS programa multzoaren osagai nagusiarekin, eta beharrezkoa da Advanced lizentzia izatea programa exekutatu ahal izateko. Aplikazio horrek unitate bioklimatikoen kalkulua ahalbidetzen du, edozein klima agertokitarako eta denbora horizontetarako. Rivas-Martinezen sailkapen bioklimatikoan (Rivas-Martinez, 2004) oinarrituta dago diseinatuta, eta soilik makrobioklima Epelerako eta Mediterraneorako, horiek dira-eta EAEn daudenak. Hala ere, tresna honek munduko edozein eskualdetako datu klimatikoak prozesatu ditzake bi makrobioklima horien barruan.
resna honen emaitza makrobioklimen, bioklimen, pisu bioklimatikoen (onbrotipoak eta termotipoak) eta isobioklimen mapa geoerreferentziatu batzuk dira, tif eta shape formatuetan. Laster egongo da eskuragarri online sarbidea, baina formulario honen bidez eska ditzakezu
- Natura 2000 Sarearen kudeaketa planak klimaren ikuspegitik aztertzeko tresna
Gasteizko Mendi Garaiak KBEaren kasu praktikoa (ES2110015) Natura 2000 Sarearen Kudeaketa Plan bateko klimaren ikuspegiaren azterketa erraztera bideratuta dago dokumentua. Horretarako, arintzearen eta egokitzearen ikuspegiari egiten zaion ekarpena aztertzea ahalbidetzen duen metodologia garatu da, 12 irizpideren bidez (6 arintze irizpide eta 6 egokitzapen irizpide). Tresna horrek autodiagnostikoa eta kudeaketa dokumentuetan klima aldaketa sistematikoki txertatzeko gida bat izateko balio du, eta kudeaketa planetan klima ikuspegia diagnostikatzeko tresnaren edukien osagarria ere bada. Metodologia bat aplikatzeko 2 kasu praktiko aurkezten dira: Natura 2000 eremu baten Kudeaketa Plan baten azterketa eta espezie talde baten ikuspegitik egindako azterketa sektoriala.
Dokumentuarekin batera, honako eranskin hauek daude:
- Natura 2000 Sarearen Kudeaketa Plan bateko klimaren ikuspegia aztertzeko taula: 12 irizpideren bidez (arintzeari buruzko 6 irizpide eta egokitzapenari buruzko 6 irizpide) Natura 2000 Sarearen kudeaketa dokumentu batean klimaren ikuspegia zenbateraino sartu den ebaluatzeko txantiloia. Deskargatu
- Natura 2000 Sarearen Kudeaketa Plan bateko klimaren ikuspegia aztertzeko egiaztapenen zerrenda: Natura 2000 Sarearen kudeaketa dokumentu batean klimaren ikuspegia aztertzeko irizpideak eta gomendioak jasotzen dituen egiaztapenen zerrenda. Deskargatu
- EAEko lehorreko habitaten klima-arriskua kalkulatzeko metodologia
Argitalpen honen helburua da EAEko lehorreko habitaten klima-arriskuaren Indizea kalkulatzeko garatutako metodologia xehetasunez jasotzea, prozesu osoan egindako urratsak eta erabilitako irizpideak zehaztuz, beste testuinguru geografiko eta lurralde-eskala batzuetan erreplikatu eta/edo egokitu ahal izan dadin.
Bere berrikuntza nagusia izan da lehorreko habitat horien datu geoespazialetan oinarritutako metodologia kuantitatibo baten garapena, KLIMATEKen I+G proiektu honen esparruan: “Natura 2000 Sareak klima-aldaketaren aurrean duen urrakortasuna eta horri zuzendutako egokitzapena,EAEn”. Metodologia hau erabiltzearen bidez lortutako emaitzek ahalbidetu dute eskualde eskalako diagnostiko bat egitea, eta, hortaz, klima-aldaketaren aurrean urrakortasun eta esposizio handiena duten lehorreko habitatak identifikatzea, argitalpen honetan aurkezten den bezala: “Euskadiko lehorreko habitaten klima-arriskuaren analisia. Emaitzak” (Ihobe, 2021).
- Babesleku klimatikoak EAEn dauden Europar Batasunaren eta eskualdearen intereseko habitatentzat
Aurretiazko analisia lehorreko habitatentzat
Dokumentuak natura ondarearen kontserbazioan babesleku klimatikoaren kontzeptua lantzeko aurretiaz egindako azterketa baten emaitza erakusten du. Horretarako, Europar Batasunaren eta Eskualdearen intereseko 8 lurreko habitat erabili dira, Natura 2000 Sareak etorkizunean, klima aldaketaren testuinguruan, babesleku klimatikoak hartzeko duen ahalmena ebaluatzeko.
Ihobe sozietate publikoak plataforma berritzaile bat garatu du, Euskal Autonomia Erkidegoan ezarritako naturan oinarritutako konponbide arrakastatsu (NOK) guztiak biltzen dituena. Tresna hori funtsezkoa da NOKen aplikazio-eskalak eta aplikatzen diren inguruneren-hobekuntzan dituzten eragin positiboak ezagutzeko.
Plataformak esku hartze arrakastatsuen katalogo zehatza eskaintzen du, NOKek klima aldaketara egokitzen, ekosistemak leheneratzen eta biodibertsitatea hobetzen nola lagun dezaketen erakusten duen ikuspegi integrala emanez. Arrakasta kasu bakoitzak azalpen tekniko bat, ikasitakoak, aurkitutako oztopoak eta ekimen horien arrakasta ekarri duten funtsezko faktoreak biltzen ditu.
Gainera, Ihoberen plataformak etorkizuneko proiektuak jasoko ditu, eta inspirazio iturri gisa ez ezik, tokiko eta eskualdeko erabakiak hartzeko gida praktiko gisa ere balio du. Informazio zehatza eta adibide zehatzak ematean, Ihobek irtenbide horiek beste udalerri batzuetan errepikatzen laguntzen du, lankidetza eta ikaskuntza jarraitzeko sare bat sustatuz.
Aztertu plataforma eta ikusi naturan oinarritutako soluzioak nola ari diren Euskal Herria eraldatzen, guztiontzat erresilienteagoak eta jasangarriagoak diren inguruuneak sortuz.
KLIMA2050 Klima-aldaketaren Euskadiko Estrategia
Euskadiko klima-aldaketaren aurkako ekintzak bi ardatz nagusi jorratzen ditu: klima-aldaketa moteltzea eta klima-aldaketari egokitzea. KLIMA2050 Klima-aldaketaren Euskadiko Estrategiak ikuspegi orokor batez planteatzen du klima-aldaketaren ingurumen-erronka; horren arabera, politika sektorial guztiek klima-aldaketaren aldagaia integratu behar dute. Ikuspegi integral horrek esan nahi du Eusko Jaurlaritzako sailek aurreikusten dituzten jardunbideak toki eta eskualde mailan gauzatuko direla, jarduera-sektore guztietan. Estrategiaren baitan aurreikusitako jarduera guztiak bat datoz Europar Batasuna alor horretan egiten ari den ahaleginekin eta planteatuta dituen horizonteekin.
Estrategiak 9 helmuga ezarri ditu, eta horien artean honako hauek nabarmentzen dira:
- Karbono gutxiko energia-eredu baten alde egitea
- Emisiorik gabeko garraio baterantz aurrera egitea
- Lurraldearen eta natura-ingurunearen eraginkortasuna eta erresilientzia areagotzea
- Berrikuntza bultzatzea
- Hobekuntza eta ezagutzaren transferentzia bultzatzea
Helmuga horiek betetzeari begira, 24 jarduera-lerro abiatu dira guztira, besteak beste sektore hauetan: industria, garraioa, energia eta hondakinak.
Estrategia honen aplikazioak lortuko du Euskadik % 80 murriztea bere berotegi-efektuko gasen emisioak 2050 urterako, 2005 urteko emisioak erreferentziatzat hartuta. Gainera, energia berriztagarriak garatzeari eta eraginkortasun energetikoko teknologiak orokortzeari esker, aurreikusten da energia- eta industria-sektoreek % 50eko murrizketak lortzea. Halaber, 2050 urterako espero da energia berriztagarrien kontsumoa azkeneko kontsumoaren % 40 izatea.
KLIMA2050 estrategiaren helmugak eta jarduera-lerroak
1. Helmuga: karbono gutxiko energia-eredu baten alde egitea
Jarduera-lerroak:
- Eraginkortasun energetikoa hobetzea eta energia-eskaera kudeatzea.
- Energia berriztagarriak bultzatzea.
- Eraginkortasun energetikoaren eta energia berriztagarrien arloko irizpidea sustatzea hiri-ingurunean, “zero emisiodun eraikuntzak” lortzearren.
2.Helmuga: Emisiorik gabeko garraio baterantz aurrera egitea
Jarduera-lerroak:
- Intermodalitatea eta BEG emisio txikiagoak dituzten garraiobideak bultzatzea.
- Petrolioaren eratorrien kontsumoa ordeztea.
- Garraio-azpiegituretan zaurgarritasun- eta egokitze-irizpideak txertatzea.
3.Helmuga: Lurraldearen eraginkortasuna eta erresilientzia areagotzea
Jarduera-lerroak:
- Klima-aldaketarekiko erresilientea, konpaktua eta erabileran mistoa den hiri-egitura bultzatzea.
- Lurralde-estrategian zaurgarritasunaren analisia eta klima-aldaketarako egokitzapena txertatzea.
4.Helmuga: Natura-ingurunearen erresilientzia handitzea
Jarduera-lerroak:
- Ekosistema naturalen multifuntzionaltasuna sustatzea prozesu biologiko eta geologikoen erregulatzaile gisa.
- Klima-aldaketaren aldagaia txertatzea kostaldeko eremuen kudeaketan.
5.Helmuga: Lehen sektorearen erresilientzia handitzea eta haren emisioak murriztea
Jarduera-lerroak:
- Nekazaritza-ekoizpen integratua, ekologikoa, tokikoa eta BEG emisio gutxiagokoa sustatzea.
- Euskadik karbono-hustuleku gisa duen indarra areagotzea.
- Lehen sektoreko praktikak eta kudeaketa klima-baldintza berrietara egokitzea.
6.Helmuga: Hiri-hondakinen sorrera murriztea eta zero isurpen lortzea trataerarik gabe
Jarduera-lerroak:
- Hiri-hondakinen sorrera murriztea.
- Bilketaren eta gaikako bereizketaren ratioak areagotzea eta ondoren berrerabiltzea, birziklatzea eta balorizatzea.
7.Helmuga: Arriskuei aurrea hartzea
Jarduera-lerroak:
- Epe luzera ur-hornidura hainbat erabileratarako bermatzea.
- Eraikitako ingurunearen eta azpiegitura kritikoen (energia, ura, elikadura, osasuna eta IKTak) erresilientzia bermatzea muturreko gertaeren aurrean.
8.Helmuga: Berrikuntza, hobekuntza eta ezagutzaren transferentzia bultzatzea
Jarduera-lerroak:
- Berrikuntza sustatzea eta ezagutza zientifikoa hobetzea eta transferitzea.
- Klima-aldaketaren efektuen monitorizazio- eta jarraipen-sistema bat ezartzea.
9.Helmuga: Euskal administrazio publikoa arduratsu, eredu eta erreferente da klima-aldaketaren arloan
Jarduera-lerroak:
- Klima-aldaketaren arloan trebetasunak eta gaitasunak eskuratzeko prestakuntza-jarduerak garatzea.
- Klima-aldaketaren arloan biztanleak sentsibilizatzea, prestatzea eta informatzea.
- Zero emisio maila duen administrazio publikoa.
- Klimaren arloko ekintzarako erakundeen arteko koordinazio mekanismoak finkatzea.
- Euskadi nazioarteko mailan kokatzea klima-aldaketaren arloan.
Zer da

Europar Batasunak onartu zuen klima-aldaketa arintzeko edota klima-aldaketara egokitzeko LIFE proiektu integratuen arloaren barruan, eta bere helburu nagusia trantsizio energetikoa eta klimatikoa bultzatzea da, euskal lurraldearen erresilientzia lortzeko, Euskadiko eta Europar Batasuneko beste eremu batzuetan erreplika daitezkeen 40 ekintza garatuz.
Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saileko Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa, Ihobe, da buru eta 23 erakundek eta entitatek hartzen dute parte.

- 7 urteko iraupena 2026ra arte
- 19,8 milioi euroko inbertsioa.
- Betearazitako aurrekontuaren %70
- Garapenean aurreikusitako ekintzen %80
- Amaitutako aurreikusitako ekintzen %10
Deskargatu aurrerapen-dosierrak
Zer da

Europako sei herrialde -horien artean Euskadi- biltzen dituen lankidetzak bultzatuta, LIFE OCTOPUS proiektuak trantsizio energetiko eta klimatikoa sustatuko du, tokiko eta eskualdeko agintaritzak eta energia- eta ingurumen-agentziak ahaldunduz, alor horretako soluzio berritzaileak garatu eta inplementatu ditzaten, euren eskualdeetara egokituta. Euskadirekin batera -berton, gizarte-erakundeak Ihobe eta Energiaren Euskal Erakundea (EEE) dira-, Extremadurak, Zipreko Errepublikak, Mazoviako Vivodato eskualde poloniarrak, Txekiako Usti eskualdeak eta Frantziako Auvernia-Rhone-Alpeak eta Isere eskualdeek parte hartzen dute.
Bere helburua lortzeko, OCTOPUSek tokiko eragileak eskualde-gobernantzarekin konektatzeko diseinatutako zazpi Antolakuntza-sare Erraztaile sortu eta indartuko ditu (EON, ingelesezko hizkitan). EON horiek funtsezko rola jokatuko dute Klima eta Energiari buruzko Tokiko Planen inplementazioa azkartzeko zereginean.
Euskadi dagoeneko bere sarea duten eskualdeetako bat da: kasu honetan, OCTOPUS Udalsarea 2030en bidez egituratuko da: 20 urtetik gorako ibilbidea duten udalerri jasangarrien sarea, Euskadi Europako eskualde aurreratuenen artean kokatzen duena.
Proiektuak lankidetza bultzatuko du, eta EONek ezagutzak trukatzeko eta Europar Batasunaren klima- eta energia-helburuak betetzeko bideragarriak diren gaitasunak eta estrategiak garatzeko zentro gisa jardungo dute. Hala, alderdi interesdunei tresnak, orientazioa eta jardunbide egokiak emango zaizkie oztopoak gainditzeko, hala nola baliabide mugatuak, estrategia zaharkituak eta gobernantza-mailen arteko lankidetza eskasa, jarduera pilotuen eta sostengu espezifikoaren bitartez.
OCTOPUSek 36 hilabetez iraungo du; denbora-tarte horretan, EONen zeregina izango da klima eta energiari buruko tokiko plan eta ekintzen inplementazioa azkartzea, inplikatutako eskualdeen eta erreplikazio-jardueretan parte hartzen dutenen klima- eta energia-helburuak lortzen lagunduz.
Udalsarea 2030, berriz, dagoeneko esperientzia zabala duenez, udalerriei eskaintzen dizkien sostengua, tresnak, zerbitzua eta informazioa indartzen saiatuko da, proiektuari esker. Hala, berritzaileak ez ezik eskalagarriak, bidezkoak eta tokiko beharrei erantzun ere egiten dieten soluzioak bilatuko dira.
Erakunde laguntzaileak
LIFE OCTOPUS proiektuak modu koordinatuan lan egiten duten hamar erakunde baino gehiago biltzen ditu:
Koordinatzailea: Auvergne-Rhône-Alpes Energy Environment Agency
Entidades socias
Auvergne-Rhône-Alpes Energy Environment Agency
Association Pour Une Gestion Durable De L' Energie
Ente Vasco De La Energía (EVE)
Ihobe, Sociedad Publica De Gestion Ambiental del Gobierno Vasco
Consorcio Agencia Extremena De La Energía
Mazowiecka Agencja Energetyczna Spzoo
Energeticke Centrum Usteckeho Kraje











