Skip to main content

1. INFORMAZIO OROKORRA

Web-gune hau Ihoberen titulartasunekoa da. Ihobek Bilboko Urkixu Zumarkaleko 36an du helbidea, baina Arabako Merkataritza Erregistroan inskribatuta dago —276 liburukia, 132. folioa, 1777. Orria—. A01024223 IFK du.

Lege-ohar hau Ihoberen titulartasunekoa den beste edozein web-orriri ere aplikatzen zaio, baita web-gune honetako edo web-gune horietako azpidomeinuei, micrositeei eta/edo azpiatalei eta aplikazio mugikorrei ere, baldin eta soilik Ihoberen jabetzakoak badira.

Web-gune hau erabiltzean eta soilik Ihoberen jabetzakoa den beste edozein domeinu edo eduki erabiltzean, ulertuko da lege-ohar honetan jasotako erabilera-baldintzak irakurri, ulertu eta onartu dituzula, inolako mugarik eta erreserbarik gabe, baita web-gune honetan bertan eskura duzun pribatutasun-politika ere.

Baimen honek ez du ezertan galaraziko web-gunearen zerbitzu jakin batzuetan aplika daitezkeen bestelako erabilera-baldintza edo -zehaztapen espezifikoak betetzea. Izatez, zerbitzu horiek eskuratzeko ezinbesteko baldintza izango da horiek aldez aurretik onartzea.

Ihobek eskubide osoa du, edozein unetan eta aldez aurretik jakinarazi gabe, web-gune honetan agertzen diren zehaztapenak eta baldintzak aldatzeko, baita edukiak, informazioa eta abar zabaltzeko ere. Beraz, komeni da horiek aldian behin kontsultatzea, aldaketak izan diren egiaztatze aldera.

Lege-ohar honetako zehaztapenekin ados ez bazaude, ez erabili web-gunea, arren. Web-gunea erabiltzen baduzu, lege-oharrean eta pribatutasun-politikan jasotako legezko zehaztapenak onartzea ekarriko du.
Jarduera ez dago aldez aurreko baimen administratiboko inolako araubidearen mende, ezta inolako jokabide-koderi atxikita ere —fede onari, ohiturari eta Kode zibilari izan ezik—.Titularrak ez du bitartekaritza- edo ostatatze-zerbitzurik egiten.

2. WEB-GUNEAREN XEDEA


Ihobek bere jarduera profesionalarekin zerikusia duten helburuetarako soilik izan nahi ditu harremanak sektoreko enpresa, enpresaburu eta profesionalekin. Beraz, erabiltzaileari, erregistratzean, datu korporatiboak edo profesionalak eska dakizkioke, baita, enpresaburu edo merkatari den aldetik, bere enpresa-jarduerarekin lotzen diren datuak edo Ihoberen antzeko proiektu edo jarduerekin lotzen diren datuak ere.

Era berean, web-gune hau topagune espezifiko bat da, non ingurumen-jasangarritasunaren arloko lankidetza, sektoreko erakundeen eta instituzioen arteko harremanak eta, oro har, herritarren arteko harremanak bilatzen diren. Web-gune honen bidez, sektoreko profesionalen eta ingurumen-jasangarritasunean interesa duten herritarren arteko ezagutza partekatzen da, eta, horretarako, haien arteko harremanak erraztu eta bultzatzen dira, haien arteko topaketak errazten dira, harremanak eta komunikazioa mantentzen laguntzen zaie, ideiak trukatzen, ikasten, akordioetara iristen, aukerak bilatzen, lan egiten eta erabakiak hartzen laguntzen zaie, eta guztia harreman-sare eta konfiantza-taldeetan. Era berean, Ihobek antolatutako edo sustatutako ekitaldietan eta/edo jardueretan izena emateko eta parte hartzeko aukera ematen du.

Azkenik, Ihoberen web-guneak erabiltzaileei laguntzen die:

  • Profil bat bere datuekin pertsonalizatzen eta sektoreko beste profesional eta/edo erakunde batzuekin partekatzen, profesionalen arteko harremanak erraztu eta sustatzen, elkar topatzen, harremanari eta komunikazioari eusten, ideiak trukatzen, ikasten, akordioetara iristen, aukerak bilatzen, harreman-sare batean eta konfiantza-taldeetan lan egiten eta erabakiak hartzen, eta hori guztia sektorearen lehiakortasuna hobetze aldera eta ezagutza zabaltze aldera.
  • Ihobek antolatutako edo sustatutako ekitaldietan eta/edo jardueretan izena ematen eta parte hartzen.

3. HIZKUNTZA


Honako lege-ohar hau, gure pribatutasun-politika edo web-gune honetan argitara daitekeen beste edozein lege-informazio beste hizkuntza batera itzultzen bada eta gaztelaniazko bertsioaren eta itzulitako bertsioaren artean desadostasunak badaude, gaztelaniazko bertsioa nagusituko da.

4. JABETZA INTELEKTUALAREN ESKUBIDEAK


Web-gune honetako edukiaren eta elementuen titularra Ihobe da, eta, beraz, hari dagokio web-gunearen jabetza intelektual eta industriala, eta, zehazki, iturburu-kode, testu, irudi, diseinu, logo, programa informatiko, animazio, datu-base, marka, izen komertzial edo ikur bereizgarri, soinu eta web-guneko orrietako gainerako elementu grafiko edo soinu-elementu guztiak. Zerrenda hori ez da zerrenda itxia, eredugarria baizik, eta elementu horiek behar bezala babestuta daude, Jabetza Intelektualari eta Industrialari buruzko Espainiako eta nazioarteko araudiaren arabera.

Erabiltzaileak edukiak arretaz eta zuzen erabili beharko ditu, legeari, moralari eta ordena publikoari jarraikiz. Ihobek erabiltzaileei baimena ematen die web-gune honetan dagoen informazioa bistaratzeko eta erreprodukzio pribatuak egiteko (sistema informatikoetan deskargatzeko eta biltegiratzeko jarduera hutsa), betiere elementuak erabilera pertsonalerako soilik erabiltzen badira. Kazetaritza-helburuetarako soilik ere erabil daitezke, baldin eta, bi kasuetan, haren integritatea errespetatzen bada eta jatorrizko iturria Ihoberen web-gune hau izan dela identifikatzen bada.

Debekatuta dago aurreko paragrafoan zehazki ezarritako helburuetatik kanpo erabiltzea web-gunearen edukia, eta zehazki debekatuta dago haren izaeraren kontrako edozein erabilera partzial. Debekatuta dago web-guneko edukia edozein bitarteko eta teknologiaren bidez banatzea, aldatzea, hirugarrenei lagatzea, erreproduzitzea, eraldatzea edo publikoki jakinaraztea. Horretarako, Ihoberen aldez aurreko eta berariazko baimena eska daiteke, eta testu horren aurkako edozein jarduera jabetza industrialaren eta intelektualaren eskubideen arloko araudia urratzea izango da.

Ihobek lege-ekintza guztiak baliatu ahal izango ditu bere eskubideen defentsarako.
Erabiltzaileek sortutako edukiei dagokienez:

  • Jabetza industrialaren edo intelektualaren eskubideen ondorioz babes daiteke edonolako bitarteko edo euskarritan jasotzen diren artikuluen, marrazkien, bideoen, argazkien edo bestelako testu edo ikus-entzunezko edukiren bidez zabaldutako edozein informazio edo iritzi literario, artistiko, zientifiko edo tekniko, besteak beste.
  • Eduki hori igortzeak esanahi du igorlearen baimena duzula guk web-gune honetan edo sare sozialetako profiletan erabiltzeko. Eduki horien gaineko egile-eskubideen titulartasuna egileari dagokio, eta hark bermatzen du titulartasuna.
  • Hala eta guztiz ere, edukiak guri igortzea edo web-gune honetan edo gure sare sozialetan argitaratzeak berarekin dakar horien gaineko erreprodukzio eta komunikazio publikorako eskubideak lagatzea. Edonola ere, egileak horiek ustiatzeko eskubideari eusten dio, baldin eta ez badu guk lehen aipatutako hedabideetan normaltasunez argitaratzea eragozten. Horrenbestez, igorleak modu ez-esklusiboan lagatzen digu, doan, iraupen mugagabez eta mundu-mailan, eduki horiek gaur egun ezagutzen den edo etorkizunean garatuko den edozein bitartekotan erreproduzitzeko, banatzeko, itzultzeko, argitaratzeko eta erabat edo modu partzialean zabaltzeko eskubide azpilizentziagarria, helburua edozein izanik ere. Eduki hori erabili ahal izango dugu ekitaldiaren/jardueraren berri emateko, dokumentatzeko, haren ikus-entzunezko memoriaren parte izateko, publizitate-liburuxketan, posterretan, paperetan eta sustapen-karteletan erabiltzeko, eta abar.
  • Igorleak bere titulartasuna bermatzen du, baita eduki horiek erabili eta lizentziatzeko beharrezko eskubide, ahalmen eta/edo baimen guztiak dituela ere —hala egiazta dezake—. Era berean, bermatzen du horiek ez dutela hirugarrenen eskubiderik urratzen, barnean direla datu pertsonalak babesteko eskubideak, ezta jabetza industrialaren eta intelektualaren edozein eskubide ere. Igorlea izango da erantzule bakarra hirugarrenek, Administrazio Publikoak barne, eduki horiei buruz egiten dituzten erreklamazioen aurrean, baita erreklama diezazkiguketen kalte eta galeren aurrean ere. Legeak gure eskubideak defendatzeko ematen dizkigun ekintzak baliatzeko ahalmena izango dugu, eta, hartara, igorleari jasanaraziko zaio guk aurre egin beharreko edozein erantzukizun, erantzukizun ekonomikoa ere bai.

5. SEGURTASUNA


Web-gune honetan zentzuz egokiak diren segurtasun-neurriak hartu ditugu datu pertsonalak dituen informazioaren konfidentzialtasuna, integritatea eta eskuragarritasuna bermatzeko. Hala ere, erabiltzaileak jakin behar du Interneteko sistema informatikoen segurtasun-neurriak ez direla guztiz fidagarriak, eta, beraz, ezin dugula bermatu internautaren sistema informatikoetan (softwarea eta hardwarea) edo haren dokumentu elektronikoetan eta fitxategietan aldaketak eragin ditzakeen birusik edo bestelako elementurik ez dagoenik.

HTTPS (SSL) protokoloa


Web-gune honetan HTTPS (SSL) protokoloa erabiltzen dugu zerbitzariaren eta erabiltzailearen artean komunikazio-bide segurua ezarri eta zure datu pertsonalak bidaltzeko. Zerbitzu hori zerbitzari seguru baten bidez eginez gero, erabiltzailearen ordenagailuaren eta zerbitzari horren artean trukatzen den informazioaren konfidentzialtasuna bermatzen da; izan ere, bien artean konexio zifratu bat ezartzen da SSL protokoloa erabiliz, eta, hartara, hirugarrenek ezin dute bidalitako informazioa eskuratu.

Ordaindu beharreko gertaerak eta Ekoetxeak


Ordaindu beharreko gertaerei dagokienez, web-gune honen bidez egingo da ordainketa, erabiltzailea erosketa eta ordainketa botoira zuzenduko baita. Horretarako, web-gune honetan HTTPS (SSL) protokoloa erabiltzen dugu zerbitzariaren eta erabiltzailearen artean komunikazio-bide segurua ezarri eta zure datu pertsonalak bidaltzeko. Zerbitzu hori zerbitzari seguru baten bidez eginez gero, erabiltzailearen ordenagailuaren eta zerbitzari horren artean trukatzen den informazioaren konfidentzialtasuna bermatzen da; izan ere, bien artean konexio zifratu bat ezartzen da SSL protokoloa erabiliz, eta, hartara, hirugarrenek ezin dute bidalitako informazioa eskuratu. Gomendatzen dizugu lege-oharra kontsultatzea, baita zerbitzarietan inplementatzen diren segurtasun-neurriak kontsultatzea ere.

Ordainketa-pasabidea


"Ordainketa-pasabideko" zerbitzuak erabiltzen badira, adibidez, ordaindu beharreko esperientziak edo gertaerak erostean edo Internet bidezko merkataritza-transakzio bat egitean, ez da ordainbidearen identifikazioa eta haren titularraren identitatea lotu dezakeen daturik gordeko —lortu nahi diren helburu legitimoetarako beharrezkoa denean izan ezik—. Nolanahi ere, ordainketa-informazioa enkriptatuta dago eta kreditu-txartelaren azken lau zenbakiak baino ezin dira ikusi, eta hori titularrak berak soilik.

6. ERANTZUKIZUNA


Ihoberen interesa da web-gune honek ahalik eta eraginkortasunik handienarekin funtzionatzea eta bere helburua betetzea. Hala ere, Ihobek ezin du bermatu web-gunea eta zerbitzaria birusik gabe egotea, eta ezin du bere gain hartu web-gunera sartzeak edo bertara sartzeko ezintasunak eragindako kalteen erantzukizuna, ezta ordenagailuan, erabiltzailearen sistema informatikoan edo biltegiratutako fitxategietan sor daitezkeen kalteen erantzukizuna edo nabigatzailearen funtzionamendu txarrak edo horien bertsio ez-eguneratuak erabiltzeak eragin ditzakeen kalteen erantzukizuna ere.

Era berean, ez du bere gain hartzen web-guneak izan ditzakeen akats tipografiko, formal edo numerikoen gaineko erantzukizunik, ezta web-guneko informazioaren zehaztasunaren gaineko erantzukizunik edo funtzionamenduan egon daitezkeen disfuntzio edo anomalien gaineko erantzukizunik ere —adibidez, Interneteko sarearen arazoengatik edo web-orria kokatuta dagoen zerbitzarien arazoengatik—.

Erabiltzaileak web-gune hau leialtasunez eta modu legitimoan erabiltzeko konpromisoa hartzen du, trafikoaren erabileren eta legeen arabera. Era berean, erabiltzaileak ez du Ihoberen edo hirugarrenen irudia, interesak edo eskubideak kaltetu ditzakeen jokabiderik egingo edo web-gune honen erabilera normala kaltetu dezakeen, erabilezin utz dezakeen, gainkarga dezakeen edo eragotz dezakeen jokabiderik egingo.

Ihobek eskubide osoa du, edozein unetan eta aldez aurretik jakinarazi gabe, web-gune honetan agertzen diren zehaztapenak eta baldintzak aldatzeko, baita edukiak, informazioa eta abar zabaltzeko ere. Beraz, komeni da horiek aldian behin kontsultatzea, aldaketak dauden egiaztatze aldera. Txerta daitezkeen lege-ohar berriak eta web-gunea erabiltzeko baldintza berriak irakurri beharko dituzu. Hala egin ezean, web-gunea erabiltzeari eta bertan sartzeari uko egin beharko diozu, eta Ihoberen erantzukizun orori uko egin. Ihobek beretzat erreserbatzen du web-guneko edukietarako sarbidea eten eta amaitzeko eskubidea, baita web-gunetik emandako zerbitzuak eten eta amaitzeko eskubidea ere.

Norberaren eta hirugarrenenen estekak eta hiperestekak


Ihoberen jabetzako web-guneek beste baliabide propio batzuetarako (web-guneko siteak) edo Ihoberen beraren eta/edo hirugarrenen web-gunearen barruko web-guneetarako lotura edo sarbidea erraztu dezakete, baldin eta interesekoak izan daitezkeela edo gure web-guneetako zerbitzu batzuk egiteko beharrezkoak direla uste badugu; dena dela, ez ditugu web-gune horiek inola ere kontrolatzen.

Esteka horien helburua izan daiteke zuretzat interesgarriak izan daitezkeen baliabideen Internet bidezko bilaketa erraztea edo gure web-guneko zerbitzu jakin batzuen kudeaketa erraztea, esaterako:

  • Ihobek sustatutako edo kudeatutako ekitaldi edo jardueren erregistroa tramitatzea, ekitaldia ordaintzea eta fakturatzea.
  • Ihobek sustatutako ekitaldi edo jardueraren batean izena emateko aukera izatea.
  • Ihoberen interesekoak diren Newsletterren harpidedun izatea.

Argitalpen, komunikazio, ekitaldi eta abarri buruzko informazioa hirugarrenen web-orrien bidez.

Edonola ere, web-orri horiek ez dira Ihoberenak, eta Ihobek ez ditu berrikusten horien edukiak, ez gune horietan agertzen diren eta/edo eskuragarri dauden—edo ez dauden— zerbitzuak, ez estekatutako web-orriaren funtzionamendua, ez horiek egin ditzaketen datuen erabilera eta tratamendua, ezta, hala badagokio, egin ditzaketen arau-hausteak edo sartzeak edo erabiltzeak eragin ditzakeen kalteak ere.
 Esteka egoteak ez du esanahi, nahitaez, nolabaiteko lotura dutenik erakundeak eta eduki horien titular diren pertsonek edo erakundeek edo horiek kokatzen diren web-guneen titular direnek.

Beraz, Ihobek ez du bere gain hartzen estekatutako guneei buruzko inolako erantzukizunik, eta ez du erantzukizunik estekatutako web-guneen funtzionamenduaren, edukien eta zerbitzuen gainean, ezta estekatutako gune horietako eduki posibleen gainean ere.

Zinez gomendatzen dizugu zure datu pertsonalak web-orri horietan sartu aurretik, web-orri horien lege-oharrak eta, bereziki, pribatutasun-politikak irakurtzea. Zalantzarik izanez gero, gune horiekin zuzenean harremanetan jartzea gomendatzen dizugu, haien pribatutasun-politikei buruzko informazio gehiago eman diezazuten.

Erabiltzaileak baldin badaki estekatutako web-gune baten bidez garatutako edukiak, zerbitzuak edo bestelako jarduerak legez kontrakoak direla edo desegokiak direla, berehala jakinarazi beharko dio Ihoberi, hark, hala badagokio, egoki jotzen dituen neurriak har ditzan.

Hirugarrenen web-orrietan web-gune honetarako hiperestekak egotea


Pertsona edo erakunde batek beste web-gune batetik web-gune honetarako hiperesteka bat jarri nahi badu, legezko gaikuntza edo interes publikoa izan beharko du, edo Ihoberi jakinarazi eta berariazko baimena eskatu beharko dio, edo, bestela, baldintza hauek bete beharko ditu:

  • Berariaz debekatuta dago Ihoberen web-guneko web-orri bat Ihoberena ez den beste batean aurkeztea ("framing" gisa ezagutzen den teknikaren bidez, edo ondorio berberak edo antzekoak dituen beste edozein teknikaren bidez), edo Ihobek beste web-gune batean argitaratutako beste edozein motatako edukiak sartzea "in line linking" deituriko teknikaren bidez, edo ondorio berberak edo antzekoak dituen beste edozein teknikaren bidez, erakundearen berariazko baimenik gabe.
  • Ezartzen den web-gunean ez da Ihoberen logotipo, ikono, marka, merkataritza-izen, establezimendu-errotulu, izen, eslogan edo bestelako zeinu bereizgarririk izango, Ihoberen berariazko baimena izan ezean.
  • Nolanahi ere, "hiperesteka" ezartzeak ez dakar berarekin Ihoberen eta hiperesteka hori ezartzen den web-guneko edo atariko titularraren artean loturarik egotea, ezta hiperesteka hori ezagutzea eta onartzea ere. Ihobe ez da izango "hiperesteka" ezartzen den web-gunean edo atarian jendearen eskura jarritako edukien edo zerbitzuen erantzule, ezta horietan jasotako informazioen eta adierazpenen erantzule ere.
  • Hiperesteka ezartzen den web-orrian ez da jasoko legez kontrako informaziorik edo edukirik edo moralaren eta oro har onartutako ohitura onen eta ordena publikoaren kontrakorik, ezta hirugarrenen edozein eskubideren kontrakorik ere.
  • Ihoberen web-gunera eramaten duen edozein "hiperestekak" Ihoberen web-guneko orri nagusira edo web-guneko atalen orri nagusietara eramango du.

7. PUBLIZITATEA


Ihoberen web-guneak, eta horretan jasotzen den edozein azpidomeinuk, micrositek eta/edo azpiatalek, edo Ihoberen jabetzako aplikazio mugikorrek, publizitate-edukiak izan ditzakete edo babestuta egon daitezkeen edukiak. Iragarleak eta babesleak dira web-gunean barne hartzeko bidalitako materialak kasuan-kasuan aplika daitezkeen legeak eta baimenak betetzen dituela ziurtatzeko erantzule bakarrak. Web-gunearen titularra ez da izango publizitate-edukiek edo babesleen edukiek izan dezaketen edozein akatsen, zuzentasunik ezaren edo irregulartasunen erantzule, ezta sentikortasunean eragin ditzaketen kalteen erantzule ere.

8. MERKATARITZA-KOMUNIKAZIOAK ETA PUBLIZITATE-EDUKIAK


Ihobek erabiltzaileei jakinarazten die, aurretiko kontratu-harremana izanez gero, gure jarduerei, produktuei eta/edo zerbitzuei buruzko informazioa bidaliko diegula (baita komunikazio elektronikoen bidez ere), gure interes legitimoan oinarrituta. Horrelako informaziorik jaso nahi ez baduzu, mesedez bidal iezaguzu horren berri emateko mezu elektronikoa lopd@ihobe.eus helbidera, eta hala egingo dugu.

Horrelako komunikazioak bidaltzeko baimena kentzeak ez du eragozten zure datuak pribatutasun-politikan deskribatutako gainerako helburuetarako tratatzea. Bezeroa ez bazara, bitarteko elektronikoen bidez soilik bidaliko ditugu horrelako publizitate- eta/edo merkataritza-komunikazioak, baldin eta horretarako baimena ematen badiguzu gure web-orrian berariaz agertzen den aukeran klik eginez.

9. PASAHITZA ETA GUNE PRIBATUA


Zerbitzu jakin batzuetara, eremu pribatura, intranetera eta abar sartzeko identifikatzailea eta/edo pasahitza bidaltzen den kasuan, erabiltzaileak bere erantzukizunpean eta erabateko konfidentzialtasun eta isilpekotasun osoz gorde beharko ditu identifikatzailea eta/edo pasahitza. Modu arduratsuan zaindu eta erabili beharko dira, eta berariaz debekatuko da hirugarrenei lagatzea. Erabiltzailearen erantzukizuna izango da, eta, beraz, berari egotz dakizkioke sor daitezkeen ondorio kaltegarriak, bai web-gunearen titularrarentzat bai gainerako internautentzat. Identifikatzailea eta/edo pasahitza lapurtu, galdu edo baimenik gabe erabili/sartzen bada, kaltetutako pertsonak berehala jakinarazi beharko dio Ihoberi, hark dagozkion neurriak har ditzan. Pertsona horren erantzukizuna izango dira berandu jakinaraztearen ondorioz Ihoberi edo beste pertsona batzuei sor dakizkiekeen kalteak.

Ihobe ez da, inola ere, datu pertsonalen inguruan sor daitezkeen gorabeheren erantzule izango, baldin eta sistemetara baimenik gabe sartzearen edo eraso baten ondoriozko gorabeherak izan badira —ezarritako segurtasun-neurrien ondorioz hautematea ezinezkoa izan den sarrera edo eraso baten ondoriozko gorabeherak—, edo erregistratutako erabiltzaileak bere sarbide-gakoak edo datu pertsonalak ardurarik gabe zaintzearen ondorio izan badira.

Web-gune honen gune pribatura sartzeko, nahitaez egon beharko da erregistratuta. Horretarako, eremu pribatuan zure profila sortzeko oinarrizko eta beharrezko informazioa eskatuko zaizu. Erregistro-formularioa bete ondoren, zure identitatea egiaztatu ahal izango dugu zure profila aktibatze aldera.

10. SARE SOZIALAK


Gure web-guneek eta mugikorretarako aplikazioek zenbait sare sozialetarako konektoreak dituzte. Erabiltzaileak sare sozial batekin elkarreraginean aritzea aukeratzen duenean, sare sozialaren esku jarriko da gure web-guneetan duen jarduera edo gure aplikazio mugikorren bidez duen jarduera. Cookie-en bidez, web-guneak behar bezala funtzionatzeko beharrezkoak diren datuak bil daitezke, hala nola zure IP helbidea edo gure web-guneetan bisitatzen ari zaren orria.

Erabiltzaileak gure web-gune edo aplikazio mugikor batera egiten duen bisitan sare sozial horietako batean saioa hasten badu, sare sozialak bere profilera gehitu ahal izango du informazio hori eta sare sozialera transferituko da. Ez baduzu datu-transferentzia hori gertatzea nahi, sare sozialean irekitako saiotik irten beharko duzu gure web-guneetan edo aplikazio mugikorretan sartu aurretik, ezin baitugu konektore sozialen bidezko datu-bilketa eta -transferentzia horretan eragin.

Sare sozialak ez daude gure Zerbitzuetan zuzenean ostatatuta. Erabiltzaileek sare sozialekin dituzten elkarreraginak sare sozialen politiken mende daude eta ez gure politiken mende. Sare sozial horien pribatutasun-politikak irakurtzea gomendatzen dugu, zure datu pertsonalen bilketari eta transferentziari, zure eskubideei eta zure pribatutasunaren konfigurazioari buruzko informazio zehatza izateko.

11. BLOGAK ETA EZTABAIDA-FOROAK


Ihobe.eus web-guneko eztabaida-foroetan edo blogetan parte hartuz gero, parte-hartzaile orok jokabide-arau egokiak bete beharko ditu gainerako parte-hartzaileekin eta pertsona fisiko, erakunde eta/edo sozietateekin. Ez da inolako errespeturik eza onartuko.

Kontuan izan behar duzu argitaratzen edo partekatzen dituzun informazioak, iritziak, iruzkinak, eta abar beste pertsona batzuek ikus eta erabil ditzaketela, eta ezin dugula bermatu erabiltzaile horiek ez dutela informazio hori erabiliko. Horrenbestez, ideia edo informazio konfidentzialen bat baduzu eta/edo beste batzuek ideia edo informazio jakin bat erabiltzea nahi ez baduzu, edo informazioa hirugarren batzuen eskubideei lotuta badago eta eskubide horiek urratzen badira, ez argitaratu, ez partekatu. Ez dugu erabiltzaileek blogaren iruzkinetan egindako iritzien gaineko erantzukizunik, ezta erabiltzaileek identitatea edo argitaratzen diren edukiak edo informazioa gaizki erabili edo eskuratzearen gaineko erantzukizunik ere.

12. APLIKATZEKOA DEN LEGERIA, JURISDIKZIOA ETA ESKUMENA


Erabiltzailea kontsumitzailea ez denean, honako baldintza hauen interpretazioarekin gatazkak edo eztabaidak sortzen badira edo web-gune honetako zerbitzuekin zerikusia duen edozein gorabehera gertatzen bada, Espainiako jurisdikzioa eta araudia izango dira aplikatzekoak, eta Bilboko auzitegiek izango dute eskumena (legokiokeen beste edozein foruri uko eginez). Erabiltzailea kontsumitzailea ere baldin bada, haren helbideko auzitegiek edo betebeharra bete behar zen lekuko auzitegiek izango dute eskumena.