
Ihobek herritarren, enpresen, ikerketa sektorearen eta administrazio publikoaren eskura jartzen dituen baliabide propioez gain, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak zenbait zerbitzu gehigarri eskaintzen ditu Euskadiko ingurumena hobetzeko betetzen duen zeregina osatzeko.
Eusko Jaurlaritzako beste arlo batzuekin lankidetzan, Ihobek zuzenean kudeatzen ditu edo parte hartzen du administrazio prozeduren fase batzuetan, hala nola:
Lurzoruen Inbentariorako eskaera

Lurzorua babestea, berez, lurzoruaren kalitatea ezagutzeko eta kontrolatzeko ardura duten pertsona edo erakundeen betebeharra da, kutsagarriak izan litezkeen jarduerak jasan dituzten lurzoruak ez daitezen izan etorkizunean osasunerako eta ingurumenerako arriskutsuak.
“Lurzoruaren Kalitatearen Administrazio Erregistroari egindako kontsultak” elektronikoki tramitatu behar dira INGURUNET plataformaren bidez, RACS izeneko prozeduraren barruan:
Erabiltzaileak tramitazioari buruzko edozein zalantza edo galdera adierazi dezake helbide elektroniko honen bidez: ingurumena@euskadi.eus
Ingurunet
Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Informazio eta Tramitazio Sistemak (Ingurunet) aukera ematen du ingurumen arloko administrazio prozedura oro elektronikoki tramitatzeko. Ingurunetek alderdi interesdunari eskatzen zaion informazio eta/edo dokumentazio guztia biltzen du, bai eta euskal administrazioak berak garatutako prozeduraren ondoriozkoa ere.
Laguntzak eta dirulaguntzak

Ihobek laguntzak eta dirulaguntzak kudeatzen eta/edo tramitatzen ditu, Eusko Jaurlaritzak argitaratutako deialdiek Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren esku uzten dituzten funtzioen arabera.
Laguntzen eta dirulaguntzen egoera laguntzen zerrendan jasotako uneko eta aurreko deialdiei dagokien eskaera prozesuarekin lotuta dago. Hala ere, laguntza eta dirulaguntza horietako batzuk oraindik ere aktibo daude administrazio tramitazioaren ikuspegitik, eta, beraz, dagokien erakundeek tramiteak egiten jarrai dezakete "Nire izapideak" atalean..
Ingurumen praktika onak

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak gordailu bat dauka, non administrazioek, enpresek eta erakundeek egindako ingurumen praktika onak deskribatzen diren.
Katalogo horrek balioetsi egiten ditu jardueraren inpaktua murrizteko frogatutako ereduak, egungo ziurtapen estandarren araberako garapen jasangarria sustatzen dutenak.