Skip to main content

BESTE INGURUMEN-GAIAK

Ihobek Euskadiko ingurumen-hobekuntzaren helburua du, uraren, airearen edo energiaren gai espezifikoetan dituzten beste erakunde eta entitate batzuekin lankidetzan.
URA
AIREA
ENERGIA
Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailari atxikitako beste eragile batzuekin partekatzen ditu ingurumen-jarduketen hainbat arlotako helburuak:

  • URA, Uraren Euskal Agentzia uren politika aurrera daraman erakundea da, uren egoera egokia lortzeko eta egoera okerrenean daudenak hobetzeko; eta uraren inguruan dauden arrisku egoerak murriztea, batez ere uholde arriskuei dagokienean.

  • Airearen Kalitatea Kontrolatzeko Sarea EAEko kutsadura-mailak kontrolatzeko eta zaintzeko tresna bat da, eta autonomia-erkidegoek beren lurraldeko airearen kalitatea ebaluatzeko betebeharrari erantzuten dio.

  • Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) ondorengo helburuak ditu: Euskadiko energia estrategiak proposatzea, horniketa-bermearen, kostuetan lehiakortasunaren, iraunkortasunaren eta garapen teknologikoaren irizpideak aintzat hartuta. Bestalde, estrategien garapenean parte hartze aktiboa izatea eta horietan zehaztutako helburuak lortzen laguntzea.