Skip to main content

Ekonomia Zirkularra

OINARRIZKO KONTZEPTUAK

Zer da Ekonomia Zirkularra

Ekonomia zirkularra garapen-eredu bat da, produktu, material eta baliabideen balioa ekonomian ahalik eta denbora gehienez mantentzen duena.

Erabileraren ostean bota beharrean, materialak ekoizpen-zikloan sartzen dira berriro, lehengai sekundario gisa.

Ekodiseinuak, berrerabilerak eta birziklapenak funtsezko rola jokatzen dute eredu ekonomiko berrian; izan ere, bere asmoa da hondakinen sorrera ahalik eta gehien murriztea.

Ekonomia zirkularraren bultzada lagungarria da -besteak beste- lanpostu berriak sortzeko alor hauetan:

  • Energiaren ekoizpena iturri berriztagarrietatik abiatuta,
  • Eraginkortasun energetikoa, 
  • Hondakinen eta uraren kudeaketa, 
  • Airearen kalitatea, 
  • Ondasun eta zerbitzuen leheneratzea, 
  • Birziklapenaren hazkundea, 
  • Berrerabilera eta erraz birziklatu edo berrerabili daitezkeen material berrien erabilera.

 

Sektore-gakoak Ekonomia Zirkularrean

Ihoberen Circular Berrindartzea 2021 programak ekonomia zirkularraren arloko diagnosia eta ibilbide-orria egiten lagundu zien 9 sektoretako 80 euskal enpresari.

ECircular Berrindartzea 2021 programaren esparruan, 80 enpresak aukera izan zuten ekonomia zirkularrean trebatutako bekadun bat eta laguntza tekniko bat izateko. Horri esker, ingurumen-jasangarritasunarekin lotutako erronkak identifikatu zituzten, eta ingurumen-kudeaketaren bidez lehiakortasuna hobetzeko ibilbide-orri bat finkatu zuten.

Enpresek garatutako lana oinarri hartuta —tailer sektorialez gain eta ingurumena estrategikoki zaintzeko prozesu gehigarri batez gain—, Ihobe sozietate publikoak, erreferentziazko eragileekin lankidetzan, txosten-bilduma bat egin du. Ekonomia zirkularreko gakoak jasotzen ditu, epe labur, ertain eta luzera, Circular Berrindartzea 2021 programan parte hartzen duten sektoreentzat, besteak beste, sektore kimikoa, elikagaien eta edarien sektorea, mugikortasunarena eta logistikarena, garraiobideena, metalaren sektorea, eraikuntzarena, sektore elektrikoa eta elektronikoa.

“Ekonomia zirkularreko sektore-gakoen txostenak” jasotzen dituen bilduma tresna baliagarria da enpresek beren ingurumen-estrategiak zehazteko, aurrea hartzearen eta lehiakortasunaren ikuspegitik. Era berean, administrazio publikoak ingurumen-politika zuzentzeko eta sektore bakoitzari lotutako erronka zehatzei aurre egiteko erabil dezake.

Txosten guztiak modu berean egituratzen dira: hasiera batean faktore eragileen edo driverren azterketa egiten da, bai ernaldi prozesuan dauden edo onartu berri diren araudi-aldaketak, bai bezeroen ingurumen-baldintza berriei lotutako merkatu-joerak barne. Gainera, eragina jasan dezaketen enpresak zeintzuk diren jasotzen da, baita araudi-aldaketek eta merkatu-joerek enpresa horietan izan ditzaketen ondorioak ere.

Araudi-aldaketetan, azpimarratzekoa da Europako Itun Berdearen esparruko arau-sorta, Produktu Jasangarrien Ekimena, finantza jasangarrietarako Taxonomia Erregelamendua edo Industria Isuriei buruzko Zuzentarau berri baten proposamena barne. Merkatu-joeretan, bestalde, garrantzitsuak dira trakzio-enpresek beren hornidura-katera egiten dituzten eskaerak, borondatezko estrategia eta konpromisoen ondorioz, deskarbonizazioari, zirkulartasunari eta ekodiseinuari buruzko eskakizunak barne.

Bildumak tresna berritzaileak ere biltzen ditu, nazioarteko arauetatik hasi eta sektoreko estandarretaraino, aurretik identifikatutako driverrekin lotura dutenak, eta, azkenik, erronkak eta eskura dauden tresnak konbinatuz, ingurumenaren aldetik jasangarriak diren lan-ildo sektorialak proposatzeko.

Ekonomia Zirkularra neurtzea

Europak finkatutako jarraibideekin bat, Euskadik jarraipen-panel bat definitu du ekonomia zirkularrago bat lortzeko aurrerapena ebaluatu ahal izateko. Horretarako, ekonomia zirkularraren elementu nagusiak bilduko dituzten adierazle esanguratsuen multzo mugatu bat neurtuko du. Panel horri esker, ekintzek Europa eta estatu mailan duten efikazia ebaluatu ahal izango da, jardunbide egokienak identifikatu ahal izango dira, bai eta errendimendu-ezberdintasunak ere eremu espezifikoetan, eta neurri berriak hartzeko beharra detektatu ahal izango da.

Azterketa-esparruak hainbat eremu hartzen ditu; tartean, hauek: elikagaien hondakinak, lehengai-hornikuntzaren segurtasuna, konponketa eta berrerabilpena, hondakinen sorrera, hondakinen kudeaketa, bigarren mailako lehengaien merkataritza eta material birziklatuak produktuetan erabiltzea.

Adierazleak Eurostaten eta bestelako datu-iturri ofizialen datuetan oinarritzen dira. Jarraipen-esparruan sartzen diren adierazle guztiek irizpide hauek beteko dituzte: adierazgarritasuna, onargarritasuna, sinesgarritasuna, erraztasuna eta sendotasuna. Jarraipen-panela alderagarria da Europar Batasuneko estatu kideekin, aldizka eguneratzen da, eta serie tenporalak ditu.
Ekonomia Zirkularreko Prestakuntza 2026

INGURUMEN POLITIKA

2021eko urrian, Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Ekonomia Zirkularraren eta Bioekonomiaren 2024rako Plan Estrategikoa onartu zuen. Plan horren bidez, hainbat erronkari erantzun nahi zaie, hala nola negozio-eredu zirkularragoak sortzea; berrikuntzak egitea materialetan (aurreratuak eta berriztagarriak), prozesuetan eta produktuetan; produktuen bizitza baliagarria luzatzea; lehengaien kontsumoa eta hondakinen sorrera murriztea; kontsumo-eredu zirkularragoa sustatzea; elikagaien zarrastelkeria murriztea; plastikoen erabilera efizientaeagoa sustatzea; hondakinen berrerabilpena, birziklapena eta berreskurapena areagotzea, eta bigarren mailako lehengaien erabilera areagotzea.

AHalaber, bioekonomia bultzatzea jasotzen du teknologia berritzaileen bidez, eta ekoizpen- eta kontsumo-eredu berri baten aldeko apustua egiten du, Euskadik ekonomia eraginkorragoa lor dezan.

Planak helburu hauek zehazten ditu 2024rako:

  • Produktibitate materiala % 30 handitzea;
  • material zirkularren erabilera-tasa % 10 handitzea;
  • BPGaren unitate bakoitzeko hondakinen sorrera-tasa % 10 murriztea.
Bioekonomiari dagokionez, garapena hasiberria da oraindik, eta helburua da aukerak eta erronka ekonomikoak, sozialak eta ingurumenekoak euskal bioekonomian integratzea, balio-kate luzeagoetan, askotarikoagoetan, jasangarriagoetan eta tokiko eremukoetan oinarrituta.
Planak hamaika jarduketa-ildo biltzen ditu:
  • Negozio-eredu berriak: zirkularrak eta balio erantsi handikoak;
  • Berrikuntza eta teknologia berriak ekonomia zirkularrean eta bioekonomian;
  • Material jasangarri berriak; Produktuen eta eraikinen ekodiseinua;
  • Fabrikazio efizientea eta baliabideen ustiapen jasangarria;
  • Bioekonomia zirkularraren aukerak indartzea;
  • Kontsumo zirkularra;
  • Eskaria eta merkatu-baldintzak sortzea;
  • Elikagaien zarrastelkeria; Plastikoen kontsumoa;
  • Hondakinen kudeaketa jasangarria;
  • Bigarren mailako lehengaiak)
  •  
Jarduketa-ildo eta ekintza horien helburua da Euskadi ekonomia efizienteago baterantz bideratzea baliabideen erabileran, ekoizpen- eta kontsumo-eredu berri baterantz bideratutako berrikuntzaren bidez.

 

Ekonomia Zirkularreko eta Bioekonomia Planaren Jarraipenerako Txostenaren helburua Planaren beraren aurrerapen-maila ebaluatzea, desbideratzeak aztertu eta neurri zuzentzaileak proposatzea da.

Horretarako, txostenean 2022 bitartean,jardute-ildomailan, erdietsitako aurrerapenak berrikusiko dira.

Jardute-ildo bakoitzaren aurrerapen-maila dimentsio anitzeko azterketarekin neurtzen da, honako hauek kontuanizanik:
  • Jardute-ildo bakoitza osatzen duten ekintzak Fisikoki gauzatzea.
  • Adierazleen bidez Eskuratutako emaitzak.
  • Aurrekontuaren araberako Finantza Egikaritzea.

 

Azkenik, Planerako ezarritako helburu estrategikoak eta adierazleak betetzeari dagokion aurrerapen-maila aztertuko da.

 

 


* Planaren gobernantza- ereduarekin bat etorriz, bi urtez behingo jarraipenerako txostenbat (2022) eta azken ebaluazioaren txosten bat (2024) egingodira.

Industria plana

EKIMEN PUBLIKO-PRIBATUAK

Aurrekariak

Azken urteetan, Europako Batzordea  arduratu da jasangarritasunaren arloko alderdiez informatzeko sistema bateratu eta erraz bat ezartzeaz,  ETEei bereziki zuzendua. 

Kezka hori buruan izanik, EFRAGek -Europar Batasunari finantza-informazioari buruzko aholkua ematen dion erakundeak- VSME izenez ezagutzen den jasangarritasun-txostenen tresna garatu du.. 

Honek esparru sinplifikatuagoa eskaintzen du, eta, aldi berean, jasangarritasunari buruzko txosten estandarizatuen aurkezpena bermatzen du.

Orain dela gutxi, Europako Batzordeak gomendatu du enpresa txiki eta ertainei zuzendutako VSME jasangarritasun-txostenen estandar hori erabili dadila; hori horrela, Eusko Jaurlaritzak, beraren erabilera euskal ETEen artean bultatzeaz gain, enpresa traktoreak, finantza-erakundeak eta administrazio publikoa ere animatu nahi ditu estandar hori erabiltzera, horrelako informazioa eskatuz gero.

Zer da?

BasqueESG ekimenak, Euskadiko 2030 Industria Planean sartutako proiektu eraldatzaileetako bat den aldetik, jasangarritasuna ebaluatzeko sistema bat hedatu nahi du Euskadiko ETEen artean. 

Euskadin eta Europan legegintzaren arloan garatutako lana eta egindako aurrerapenak abiapuntutzat hartuta, jasangarritasuna ebaluatzeko sistema baten sorrera planteatzen da, Euskadiko ETEentzat, honako funtsezko betekizun hauek betez:

  • Euskadiko ETEei posizionamendua eta lehiakortasuna ematea.
  • Balio-katearen beharrei erantzutea. 
  •  Europarekin lerrokatzea.

Ekimenaren hedapena proiektu pilotuko sistema hau abian jartzean hasten da, aldez aurretik euskal ETEen egoera aztertzeko, 2026ko ekitaldiko bigarren seihilekoan EAEko gainerako industria-enpresa txiki eta ertainetara hedatu ahal izateko.

Inplikatutako eragileak

BasquESG ekimenak ekimen integratzailea izan nahi du, jasangarritasunari buruzko txostenak enpresetan egiten lagundu dezaketen eragile guztiak inplikatuz, horren bidez koherentzia eta alderdi guztien ikuspegia segurtatzeko.

Inplikazio hori ekimenaren gobernantza honen bidez ezartzen da.

Basque Circular Hub

Basque Circular Hub, Europako Hegoaldeko ekonomia zirkularraren zerbitzu aurreratuen lehen zentroa.

Euskal Autonomia Erkidegoko enpresek zerbitzu-zorro zabala dute eskura beren lehiakortasuna hobetzeko, prozesu zirkularrak beren produkzio-sistemetan txertatuz, Basque Circular Hub-ek ematen dituen zerbitzuei esker.

Ezaugarri horiekin Estatuan eta Europako Hegoaldean dagoen zentro bakarra da. Merkatuko prospektiba-zerbitzuak eta prestakuntza aurreratuko zerbitzuak ditu, eta baita joerak aztertzeko eta ezagutza aditua sortzeko zerbitzuak ere, ekonomia zirkularraren alorrean.

Ihobe sozietate publikoak kudeatzen du, eta Eusko Jaurlaritzaren, Bilboko Udalaren, Deustuko Unibertsitatearen, Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU), Mondragon Unibertsitatearen, Euskadiko LHko Ikerketa Aplikatuko Zentroaren (Knika) eta Novia Salcedo Fundazioaren arteko lankidetza publiko-pribatuaren emaitza da.

Basque Circular Hub-ek gai hauek jorratzen ditu:
  • Negozio-eredu zirkular berriak;
  • Ekoberrikuntza eta ekonomia zirkularreko teknologiak;
  • Material jasangarri berriak;
  • Produktu eta eraikinen ekodiseinua;
  • Fabrikazio efizientea; elikagaien xahuketa;
  • Plastikoen kontsumoa;
  • eta kontsumo zirkularra.

 

Lau jarduera ardatz

Basque Circular Hubak honako gai hauek jorratzen ditu, besteak beste: negozio-eredu zirkular berriak; ekoberrikuntza eta ekonomia zirkularreko teknologiak; material jasangarri berriak; produktu eta eraikinen ekodiseinua; fabrikazio efizientea; elikagaien xahuketa; plastikoen kontsumoa; eta kontsumo zirkularra.

Ihobe sozietate publikoa da zentro honen jardun osoa koordinatzeaz arduratzen den erakundea; beraren pertsonala, berriz, ingeniaritza, ekonomia eta marketinaren alorreko adituez osatuta dago.

Zentro honek gauzatuko dituen lanei dagokienez, lau jarduera-eremu hartuko dituzte barne: ekonomia zirkularreko proiektuak euskal enpresetan gauzatzea; Euskadiko ekonomia zirkularraren Behatoki gisa jardutea; ekonomia zirkularrari buruzko prestakuntza aurreratua eskaintzea; eta enpresei tresna teknikoak eskaintzea.

Zehazki, ekonomia zirkularreko proiektu teknikoen garapena bultzatuko da, euskal enpresetan, HUBean prestatutako profesional gazteen parte-hartzearekin. Enpresek eskura izango dituzte ekonomia zirkularra haien prozesuetan integratzeko prestatuta dauden gazte espezializatuak, eta ikasleak lan-ingurune batera iritsi ahal izango dira ikasitakoa praxira eramateko. Zehazki, 2024. urterako espero da mila gaztek baino gehiagok jarduera horretan parte hartu izana.

Euskadiko ekonomia zirkularraren Behatoki gisa, zaintza estrategikoko lanak egingo ditu negozio-aukera berriak detektatzeko; bide-orriak prestatuko ditu negozio berrietarako; eta sektore industrialei egokitutako zaintza-txostenak egingo ditu.

Ekintzailetzaren alorrean, berriz, proiektuen diseinuan lagunduko du, eta orientazioa eskainiko du une bakoitzean eskura dauden laguntzak eskuratzeko bideei buruz.

Ekonomia zirkularraren alorreko prestakuntza adituaren jarduerek rol garrantzitsua izango dute, zeren ez baitira graduatu berri diren ikasleengana soilik zuzenduko, baizik eta baita irakasleengana ere, bai unibertsitatekoengana eta bai lanbide heziketako zentroetakoengana. Prestakuntza hori, gainera, gai horretan espezializatutako profesionalak izan nahi dituzten enpresetara ere iritsiko da.

Basque Ecodesign Center

Basque Ecodesign Center 2011n eratu zen, sektore pribatuko enpresen eta Eusko Jaurlaritzaren arteko lankidetza-esparru batean. Ekimen horren helburua da ekodiseinuko proiektu berritzaileak kontzeptualizatzea eta gauzatzea, ezagutza sortzeko eta, ondoren, euskal industria-sarera transferitzeko. Denborarekin, Basque Ecodesign Center ekodiseinuko gai espezifikoa lantzetik ekonomia zirkularreko gai zabalagoa lantzera igaro da.

Basque Ecodesign Center 2011n hasi zenean, bere kide sortzaileen artean Euskal Herriko sei enpresa pribatu (Cie Automotive, Fagor, Gamesa, Iberdrola, Ormazabal Velatia eta Vicinay Cadenas) eta Ihobe zituen, proiektuaren bultzatzaile eta koordinatzaile gisa.

Harrezkero, 16 bazkide izatera iritsi da, 2021-2025 aldiari dagokion akordioan. 2021-2025 akordio hori euskal industria-sektorearen mobilizazio garrantzitsu bat da, Europako Itun Berdeak eta Basque Green Deal ekimenak markatutako estrategiarekin bat datozen eskema jasangarriagoetarantz. Izan ere, beren enpresa bazkideek honako hauek ordezkatzen dituzte, gutxi gorabehera:

  • 185.000 enplegu baino gehiago
  • 50.000 milioi eurotik gorako fakturazioa
  • 15.000 hornitzaile inguru mundu osoan, Euskal Herrian ordezkaritza handia dutenak.

ETE zirkularra Euskadi

ETE Zirkularra Euskadi programa Eusko Jaurlaritzaren (Ihobe eta Spri erakunde publikoen bidez) eta enpresa-eragileen arteko lankidetza-aliantza bat da. ETEei merkatu aldakor eta gero eta zorrotzago batetik eratorritako erronka zehatzei erantzuten eta ekonomia zirkularrerako trantsizioan laguntzea du helburu:

EAEko enpresa handiekin ekodiseinuan eta ekonomia zirkularrean egiten ari den lanaren ondoren, Basque Ecodesign Centerren eta Basque Circular Hub-en profesionalak trebatzeko eta prestatzeko zerbitzu aurreratuen lerroaren bitartez, ETE Zirkularra Euskadi programa EAEko enpresa txiki eta ertainei estaldura emateko sortu da, enpresa-ehunaren % 99 osatzen baitute. EAEko enpresa txiki eta ertainak erakunde zirkularragoak, lehiakorragoak eta hobeto kokatuak izatea du helburu.
  • Enpresen arteko lankidetzak sendotzea, ekonomia zirkularra bultzatzera bideratutako Europako tresna berriei (driver) heltzeko.
  • ETEen posizionamendua hobetzea marka berdearen bidez (ebaluazioa, jarduna eta ingurumen-komunikazioa).
  • Euskadiko ekonomia berdea suspertzen, lehiakortasuna hobetzen eta enplegu kualifikatua sortzen lagunduko duten enpresa-jarduera jasangarriak sortzea.
  • Lurraldearen ingurumen-erresilientzia areagotzea, balio-kate zirkular berrien bidez.
  • Euskadiko Ekonomia Zirkularrerako Estrategia 2030en helburuak betetzea lortzea.


ETE Zirkularra Euskadi programak bostehun ETEra iristeko erronka hartu du 2024an, eta bost jarduketa-eremu proposatzen ditu. Helburu hori lortzeko eta enpresa txiki eta ertainei lehiakortasuna hobetzeko programetarako sarbidea errazteko, funtsezkoa da bitarteko eragileen zeregina. .

 

Jarduketa-arloak


Ingurumena zaintzeko jarduerak garatzea, merkatuak ekonomia zirkularraren arloan dituen erronkak eta aukerak identifikatzeko.

EAEko ETEak prestatu eta trebatzea antzemandako erronka eta aukera horietan, bai eta horiek aplikatzeko beharrezkoak diren ezagutza metodologikoetan ere.

Proiektu teknikoak abian jartzea, Basque Circular HUBekin lankidetzan. Ekonomia zirkularreko zerbitzu aurreratuen zentroa da, eta Bilbon dago, Europako hegoaldean ezaugarri horiek dituen bakarra. Merkatu-prospektiba, prestakuntza aurreratua eta joeren analisia eta ezagutza aditua sortzeko zerbitzuak eskaintzen ditu.

EAEko ETEei proiektu teknikoak garatzen laguntzea, Basque Ecodesign Centerren bazkide diren enpresekin, hau da, Eusko Jaurlaritzaren eta EAEko 16 enpresa handien arteko aliantza publiko-pribatuarekin.

Berariazko laguntza-programa bat, ETEetan ekonomia zirkularreko metodoak eta jarduketak aplikatzea bultzatzeko, talde-proiektuak sustatzeari eta ikuspegiak eta ikaskuntza partekatzeari begira, bitarteko eragile batek koordinatuta.

Eragileak programara atxikitzea eta konpromisoak


EAEko bitarteko eragileak —klusterrak, garapen-agentziak eta enpresa-elkarteak— ETE Zirkularra Euskadi programara atxiki daitezke formulario honen bidez.

ETE Zirkularra Euskadi programaren erakunde kolaboratzaile guztiek honako konpromiso hauek hartzen dituzte beren gain:
  • Programaren xedea eta helburuak partekatzea, eta horiek lortzen laguntzea.
  • Urtean gutxienez hiru bilera egingo dituen jarraipen-batzorderako arduradun bat izendatzea.
  • Euskadiko Ekonomia Zirkularraren eta Bioekonomiaren 2024 Plana eta Euskadiko Ekonomia Zirkularrerako Estrategia 2030 hedatzeko jarduerak zehazten eta garatzen laguntzea.
  • Izaera erreserbaturik ez duten eta ETE Zirkularra Euskadi programaren helburu eta jarduerekin lotuta dauden gaiei buruzko informazioa ematea.
  • Zirkularra ETE Euskadi programaren jarduerak aktiboki zabaltzea beren ohiko jardueran zerikusia duten ETEen artean, eta gainerako erakunde laguntzaileekin batera zabalkunde-jarduerak egitea.
  • Akordio komunean oinarrituta, ETE Zirkularra Euskadi programa ondo kudeatzen, hazten eta garatzen laguntzea.
Bitarteko eragiletzat hartzen da zerbitzuak ematen dituen eta bere eragin-eremuko enpresen lehiakortasuna sustatzea eta hobetzea helburu duen irabazi-asmorik gabeko erakunde edo enpresa-talde oro; hau da, klusterrak, enpresa- eta sektore-elkarteak, merkataritza-ganberak eta tokiko eta eskualdeko garapen-agentziak, besteak beste.
 
Basque Circular HUB
Basque Ecodesign Center
ESG

ALBISTEAK

También te puede interesar

2026ko otsailaren 13a
  • Ekonomia zirkularra
Ihobek Ekonomia Zirkularreko Prestakuntza Programaren 2026ko deialdia zabaldu du jardunean dauden profesionalentzat
2025eko abenduaren 22a
  • Ekonomia zirkularra
Eusko Jaurlaritzak ekonomia zirkularrean berrikuntza bultzatzeko laguntzen agindu berri bat argitaratu du
2025eko abenduaren 17a
  • Ekonomia zirkularra
Basque Circular Hub-ek euskal gazteen enplegagarritasuna bultzatzen du ekonomia zirkularraren eta trantsizio ekologikoaren esparruetan
2025eko azaroaren 5a
  • Ekonomia zirkularra
  • Ekodiseinua
Euskadiko enpresek talentu gaztearekin sustatu ahal izango dute beren jasangarritasuna, Ihoberen Ekodiseinatuz programari esker

ARGITALPENAK

También te puede interesar

VSME estandarra: borondatezko jasangarritasun-txostenak ETEentzat
2025eko azaroaren 24a
  • Ekonomia zirkularra
  • ESG
VSME estandarra: borondatezko jasangarritasun-txostenak ETEentzat
2024ko Europar Batasunaren Etiketa Ekologikoa eta EMAS erregistroa
2025eko martxoaren 28a
  • Ekonomia zirkularra
2024ko Europar Batasunaren Etiketa Ekologikoa eta EMAS erregistroa
Ekonomia zirkularreko Ingurumen-zaintza Estrategikoko Txostena. 2025erako 10 gakoak
2025eko urtarrilaren 20a
  • Ekonomia zirkularra
Ekonomia zirkularreko Ingurumen-zaintza Estrategikoko Txostena. 2025erako 10 gakoak
URBAN KLIMA 2050. Aurrerapenen txostena 2024
2024ko urriaren 23a
  • Ekonomia zirkularra
URBAN KLIMA 2050. Aurrerapenen txostena 2024