Skip to main content

Europako Etiketa ekologikoa

ETIKETA EKOLOGIKA

Europako etiketa ekologikoa edo Europako ekoetiketa Europako sistema ofiziala da ingurumena errespetatzen duten produktuak eta zerbitzuak ezagutzeko eta identifikatzeko. Sistema egiazkoa, zorrotza eta borondatezkoa da, eta ingurumen-inpaktu txikiagoa duten produktuak eta zerbitzuak sustatu nahi ditu, baliabideak eraginkortasunez erabiltzen eta ingurumena babesten laguntzeko.

Helburu hori lortzeko, produktu eta/edo zerbitzu arduratsu bat ingurumen-ikuspegitik identifikatzeko modu erraz eta zuzena ematen zaio kontsumitzaileari, informazio zehatzaren, ez-engainagarriaren eta oinarri zientifikoaren laguntzarekin.

Etiketak produktu edo zerbitzu jakin batek ingurumenean dituen ondorioak jorratzen ditu, bizi-zikloaren ikuspegitik, lehengaiak erauzten direnetik azken helmugara arte. Beraz, Europako Etiketa Ekologikoa lortzearen aldeko apustua egiten duten enpresentzat, tresna honek beren produktuei eta/edo zerbitzuei lotutako ingurumen-inpaktu nagusiei heltzen laguntzen die, eta, beraz, baita erakundearen ingurumen-jarduna hobetzen ere.
Etiketa emateko bete behar diren ingurumen-irizpideak produktuen eta zerbitzuen kategorien arabera definitzen dira, eta dagozkien organo eskudunek, hirugarren independenteek, egiaztatzen dituzte.
Europako ekoetiketa Europar Batasun osoan aitortzen da, baita Norvegian, Liechtensteinen eta Islandian ere.

Helburua da kategoria bereko beste produktu batzuekin alderatuta ingurumen-ondorio kaltegarri txikiagoak dituzten produktuak eta zerbitzuak sustatzea, baliabideak eraginkortasunez erabiltzen eta ingurumena babesten laguntzeko, eta betiere merkatuan lehiakideek duten kalitate bera edo handiagoa bermatzeko.

Helburu hori lortzeko, produktua/zerbitzua etiketaren bidez behar bezala erabiltzeko informazioa eskaintzen zaie kontsumitzaileei.

Europako Etiketa Ekologikoa (EEE) grafikoki zurtoin berdeko lore batek irudikatzen du. Zurtoin berdea Europako banderaren “e” letrak eta izarrek koroatzen dute.

 

Logo hau ingurumenaren kalitatearen ikur bereizgarria da ingurumena errespetatzen duten produktuak eta zerbitzuak sustatzeko.

 

Logoarekin batera, organoak esleitzen dion ziurtagiriaren zenbakia ere aurkeztu behar da.

 

Ziurtagiriaren zenbakiak honela adierazten dira:

 

 

Edozein operadorek (ekoizle, fabrikatzaile, inportatzaile, zerbitzu-hornitzaile, handizkari edo txikizkarik), erkidegoko merkatuan banatzeko, kontsumitzeko edo erabiltzeko hornitutako ondasun edo zerbitzuenak, horretarako ingurumen-irizpideak garatuta baldin badituzte.

 

Ingurumen-irizpideak garatuta dituzten ondasun eta zerbitzuak honako hauek dira:

Norberaren zaintzarako produktuak:

  • produktu kosmetikoak (030)
  • animaliak zaintzeko produktuak (054)
  • higiene pertsonaleko produktu xurgatzaileak (047)
  • Hileko-kopa berrerabilgarria (055)

Garbiketa-produktuak eta -zerbitzuak:

  • gainazal gogorrak garbitzeko produktuak (020)
  • ontzi-garbigailuetarako detergenteak (015)
  • erabilera industrial eta instituzionaleko ontzi-garbigailuetarako detergenteak (038)
  • ontziak eskuz garbitzeko detergenteak (019)
  • arropetarako detergenteak (006)
  • erabilera industrial eta instituzionaleko arropetarako detergenteak (039)
  • barrualdeak garbitzeko zerbitzuak (052)

Arropa eta ehungintzako produktuak:

  • ehungintzako produktuak (016)
  • oinetakoak (017)

Pinturak eta bernizak:

  • barrualdeko eta kanpoaldeko pinturak eta bernizak (044)

Ekipo elektronikoak:

  • pantaila elektronikoak (022)

Estaldurak:

  • zurezko, kortxozko eta banbuzko estaldurak zoruetarako (035)
  • estaldura zurrunak (021)

Altzariak eta koltxoiak:

  • Altzariak (049)
  • Koltxoiak (014)

Lorezaintzako produktuak:

  • slaborantza-substratuak, lurzoruaren zuzenketak eta lurzoruaren estalkiak (048)

Lubrifikatzaileak:

  • Lubrifikatzaileak (027)

Paperezko produktuak:

  • paper grafikoa (011)
  • tisu papera eta tisu paperezko produktuak (004)
  • paper inprimatua, mahaigainerako papera eta paperezko poltsak (053)

Turismo-alojamenduak:

  • turismo-alojamendua (051)


Parentesi artean agertzen diren zenbakiek kategoria hori identifikatzeko dagozkien Erabakietan emandako zenbakia adierazten dute; ondoren, emandako ziurtagirietan sartuko da.

f

Europako Batzordeak bi katalogo ofizial ditu, bata produktuetarako (barnealdeak garbitzeko zerbitzuak ere barne hartzen ditu) eta bestea turismo-alojamenduetarako.

Bestalde, organo eskudun honek Europako Etiketa Ekologikoa emanda duten enpresa eta produktu/zerbitzuentzako bitzaile eguneratua du. Zerrenda Bilatzaile hori webgune honetako “Euskadin emandako Europako Etiketa Ekologikoak” atalean aurki daiteke.

Tresna hau produktuak eta zerbitzuak ingurumenaren aldetik ezagutzeko eta identifikatzeko sistema ofiziala da, eta egiazkoa, zorrotza eta borondatezkoa izatea du ezaugarri. Horrek onura ugari dakarzkie enpresei eta produktu eta zerbitzu horiek erosten dituzten agenteei, azken kontsumitzaileak zein erakunde publiko zein pribatuak izan.


Onurak enpresentzat

  • Antolakundearen ingurumen-jarduna hobetzen du.
  • Ingurumenaren ikuspegitik bereiztea dakar lehiaren aurrean eta markaren irudia eta erakundearen ospea hobetzen ditu.
  • Identitate korporatiboa nabarmentzen du, ingurumen-bikaintasunaren sinbolo oso ezaguna baita.
  • Bezeroei eta kontsumitzaileei erakusten die beren produktuak irizpide ekologiko zorrotzak betetzen dituela, eta, horrela, kontsumitzaileek gero eta informazio zorrotzagoa eta fidagarriagoa eskatzen dutela erosten dituzten produktuei buruz.
  • Besteak beste, erosketa eta kontratazio publiko berdea errazten eta sustatzen du, ingurumen-irizpide jakin batzuk betetzen direla egiaztatzeko modu zuzena baita.
  • Hirugarrenek egiaztatzen dute eta EBko herrialde guztietan onartzen da.
  •  


Onurak erabiltzaileentzat

  • Produktuak edo zerbitzuak ingurumena errespetatzen duela bermatzen du, bizi-zikloaren ikuspegiarekin.
  • Zorrotz aztertu den produktu eta/edo zerbitzua da, eta hirugarren independente batek egiaztatu du.
  • Agintaritza publikoen euskarria du.
  • Erraz aurki daiteke, bere logotipoari esker.
  • Produktuaren edota zerbitzuaren ingurumen-kalitatea bermatuta dago.
  • Kontsumitzaile- eta ingurumen-elkarte nagusiek aintzatesten dute.

 

UE-ERREGELAMENDUKO ETIKETA EKOLOGIKOAREN BORONDATEZKO SISTEMA EZARTZEA ETA APLIKATZEA

  • 66/2010 (EE) Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2009ko azaroaren 25ekoa, EBren etiketa ekologikoari buruzkoa

APLIKATZEKO INGURUMEN-IRIZPIDEAK

Produktu/zerbitzuen kategoria bakoitzak Europako etiketa ekologikoa emateko bete behar dituen ingurumen-irizpideak Batzordearen erabakietan ezartzen dira.

Europako Batzordearen webgunean honako erabaki hauek daude eskuragarri:

IZAPIDETZEA

Europako etiketa ekologikoa modu integralean izapidetzen da (eskaeratik hasi eta kontratua sinatu arte), Ingurunet Ingurumen Informazio eta Izapidetze Sistemaren bidez.

Jarraian agertzen diren eskuliburuetan, Europako etiketa ekologikoaren izapidetze-faseei nola ekin azaltzen da, bai produktuetarako, bai turismo-alojamenduetarako.

ERANTSI BEHARREKO DOKUMENTUAK ESKURAGARRI:

Eskuliburu hauetan azaltzen den bezala, espedienteko dokumentazio teknikoa prestatzeko, oso erabilgarria da Europako Batzordeak egindako kategoria bakoitzerako “erabiltzaile-eskuliburuetan” oinarritzea. Kategoria bakoitzean eskuragarri daude, esteka honetan.

Ingurunet sistemei eta horien funtzionamenduari buruzko zalantzaren bat argitzea nahi bada, dei daiteke 012 telefonora (EAEtik deitzen badaduzu) edo 945 018000 telefonora (EAEtik kanpo deitzen bada), 08:30etik 14:00etara.

Kontsulta posta elektroniko honetara ere bidal daiteke: ingurumena@euskadi.eus, harremanetarako telefono-zenbakia eta kontsultaren arrazoia adierazita.

  1. Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila. Eusko Jaurlaritza.
  2. Ingurumeneko sailburuordetza. Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritza.

 

Telefonoa: 94 423 07 43

Urtero argitaratzen da ingurumena babesteko inbertsioak egiteko enpresei ematen zaizkien dirulaguntzak arautzen dituen urriaren 27ko 202/2015 Dekretuan aurreikusitako dirulaguntzen deialdia.

Laguntza horiek ekainean argitaratzen dira normalean; eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izaten da, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, eta abenduan esleitzen dira.


Informazioa hemen eskuragarri:  https://www.euskadi.eus/gobierno-vasco/tramites-servicios/


Kontuan hartu beharrekoa:

  • Eskaerak izapidetze elektronikoaren bidez eta prozedura sinplifikatuaren bidez bakarrik egiten dira.
  • ETEentzako linea esklusiboa da.
  • Ingurumen-arloko aholkularitza-gastuak diruz lagunduko dira, ziurtapenaren/egiaztapenaren kostua barne.
  • Etiketa ekologikoa lortzeko aurreikuspenera bideratuta dago, gauzatzeko konpromisoarekin. Dagoeneko emandako Europako etiketa ekologikoak ez dira diruz laguntzen.

EUSKADIN EMANDAKO EUROPAKO ETIKETA EKOLOGIKOAK

Informazio hau zuzenean lortzen da Ingurunet Ingurumen Informazio eta Izapidetze Sistematik, eta horren bidez iragazteko edo bilatzeko hainbat irizpide ezar daitezke.

Euskadin europar etiketa ekologikoakituen bilatzailea webgune honetan dago eskuragarri:  https://apps.euskadi.eus/web01-apinguru/es/ab38aInformesWar/informeEEE/maint?locale=es

Garrantzitsua da emandako ziurtagiriak eta Europako etiketa ekologikoa duten produktuak bereiztea.

Enpresa batek ziurtagiri bakarra izango du produktuen/zerbitzuen kategoria bakoitzerako, eta ziurtagiri bakoitzak enpresak kategoria jakin horretarako izapidetu eta ebatzi dituen produktu guztiak jasoko ditu. Enpresa batzuek ziurtagiri bat baino gehiago izan ditzakete, baldin eta Europako etiketa ekologikoa duten produktuak badituzte hainbat kategoriatan.

Europako Etiketa Ekologikoa duten Produktu eta Zerbitzuen Europako Batzordearen katalogotik ateratako datuetan (EU Ecolabel: Ecolabel Products - European Commission (europa.eu)) eta organo eskudunak berak kudeatzen dituen datuetan oinarrituta, urtero argitaratzen da “EMAITZEN TXOSTENA 2022: Europar Batasuneko Etiketa Ekologikoa eta EMAS erregistroa EUSKADI".  Txosten honetan, Euskadin emandako enpresez, ziurtagiriez eta produktuez gain, beste autonomia-erkidego batzuekin alderatzen da.

20220ko abenduaren 31n, Europako Batzordearen produktu eta zerbitzuen katalogotik ateratako datuetan oinarrituta Europako Etiketa Ekologikoarekin- ECAT, egun, Euskadin 58 lizentzia eman dira, Estatuan emandako 289 lizentzietatik, hau da, ziurtagirien % 20.

 

1. grafikoan ikus daitekeenez, Euskadi 2. autonomia-erkidegoa da emandako lizentzien kopuruari dagokionez, % 20ko ordezkaritzarekin, Kataluniaren atzetik.

Erreferentziatzat hartzen badugu Europako etiketa ekologikoa duten produktuen kopurua autonomia-erkidegoen arabera, 2. grafikoan ikus daitekeenez, Euskadik Europako etiketa ekologikoa duten 405 produktu ditu, Estatuan guztira 2.899.

 

Kasu horretan, Euskadi 3. autonomia-erkidegoa izatera igaroko litzateke produktuen kopuruari dagokionez, % 14ko ordezkaritzarekin, Katalunia eta Aragoiaren atzetik.

OHIKO GALDERAK

Bai. Berritze horiek produktu-taldearen irizpideak berritzen direnean egin behar dira, Erabaki berri baten bidez. Irizpideen baliozkotasuna luzatzen bada, enpresak ez du inolako ekintzarik egin behar, eta emandako etiketa baliozkoa izango da.

 

Etiketa berritu beharko da, halaber, produktuak edo enpresak berak funtsezko aldaketak izan baditu eta irizpideak berriro berrikusi behar badira.

Etiketa ekologikoa emateko eskaera orok tasa bat ordaintzea dakar. Kanon hori desberdina da enpresaren tamainaren eta ingurumena kudeatzeko sistemaren bat duen ala ez kontuan hartuta. Tasa horiek urtero arautzen ditu “EAEko Administrazioaren Tasei eta Prezio Publikoei buruzko Legeak”.

Urteko tasa horrez gain, EZ da urteko beste tasarik ordaindu behar.

2020 ekitaldirako tasak hauek dira:

  • Ekoetiketa orokorraren tasa: 334,53 euro
  • Ekoetiketa murriztuaren tasa (ETEak, ... ): 218,65 euro
  • Hobariak: % 30 EMAS izanez gero
  • % 15 ISO 14001 izanez gero

Normalean, epe hori 12 hilabetekoa izaten da irizpide berriak hartzen direnetik, baina iraupena aldatu egin daiteke produktu-taldearen arabera. Horrez gain, lizentziaren titularrek beste 6 hilabetez saldu ahal izango dute lehengo irizpideak betetzen dituzten produktuen stocka.

Hala ere, produktu-kategoria bakoitzerako epe zehatzak ezartzen dira dagozkien erabakietan edo luzapenetan.

Ez nahitaez, merkeagoak ere izan daitezke, baina ingurumena errespetatzeko eta ingurumen-estandar oso zorrotzak betetzeko balio erantsia bermatzen digute, merkatuko gainerako produktuen kalitate berarekin, gutxienez.

Bai. Gainera, Europako Ekonomia Eremuko herrialdeetan saldu ahal izango da, baita Norvegian, Islandian eta Liechtensteinen ere.

Normalean 3 eta 5 urte bitartean balio dute. Denbora-tarte hori produktuaren kategoria bakoitzerako indarrean dagoen Batzordearen Erabakian zehazten da.

Irizpide ekologikoak aldi baterako berrikusten edo luzatzen dira, iraungi aurretik. Irizpideak berrikusten badira, lizentziaren titularrak kontratua berritu beharko du. Irizpideak luzatzen badira, lizentzia-kontratua automatikoki berrituko da.

Europako etiketa ekologikoa duten EAEko, Espainiako eta Europako produktuen eta enpresen zerrenda osoa Batzordearen katalogo ofizialetan aurki daiteke:

Katalogo horiei esker, bilaketak egin daitezke hainbat irizpideren arabera (ziurtagiri-zenbakia edo produktu/zerbitzu kategoria) eta etiketa ekologikoa eman den enpresa edo herrialdearen izenaren arabera.

Euskadiren kasuan, Europako etiketa ekologikoa duten euskal enpresen zerrenda, beren produktuekin/zerbitzuekin, zuzenean dago eskuragarri webgune honetan ere, “Europako Etiketa Ekologikoa duten produktuak eta zerbitzuak Euskadin”.

HARREMANETARAKO

IHOBE, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa. Eusko Jaurlaritza.

  • TelEfonoa: 944230743

 

Internet:
euskadi.eus
Teléfono:
012
Presencial (Cita previa)
Oficinas Zuzenean


Izapidetze elektronikoan arazorik baduzu, jar zaitez harremanetan erabiltzaileen arretarako zentroarekin 945 01 68 38 telefonoaren bidez.

Kodeak

  • Etiketa ekologikoa eman, aldatu, zabaldu edo berritzeko eskaera: 0119402
  • Etiketa ekologikoa baliogabetzeko eskaera: 0119404