Erosketa eta kontratazio berdea
Erosketa eta kontratazioa zeharkako tresna da helburu politiko osagarriak lortzeko, hala nola klima-aldaketaren aurkako borroka, natura-baliabideen erabileraren efizientzia, enpresa txiki eta ertainen garapena edo ekoberrikuntza.

Produktuen, obren eta zerbitzuen bizi-ziklo osoan zeharreko ingurumen-, gizarte- eta ekonomia-alderdiak kontuan hartuta, zuzenean nahiz zeharka laguntzen du ekonomia-eraldaketan eta hainbat garapen jasangarrirako helburu lortzen.
Erakunde publikoak ez dira merkatuan erosketa- eta trakzio-ahalmena duten bakarrak. Enpresa-sektoreak ere gaitasun handia du ekonomia eraldatzeko eta kontsumo-ereduetan eragiteko, bai zuzenean, bai bere balio-katearen bidez.
Hala aitortzen du Europako Itun Berdeak, eta bere helburua da industria mobilizatzea ekonomia garbi eta zirkular baten alde. Hori guztia dela-eta, nahitaezkoa da konpromiso globala lortzea eta lan koordinatua egitea, erosketa eta kontratazio verdea, publiko nahiz pribatuaren erabilera estrategikoaren inpaktua maximizatzeko.
Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Berdearen 2030erako Programa
2021eko abenduan, Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Berdearen 2030erako Programa aurkeztu zuen. Programa batera garatu zuten Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak eta Ekonomia eta Ogasun Sailak, bestelako erakunde publiko zein pribaturen laguntzarekin. Helburua da euskal administrazio publikoek burutzen dituzten ingurumen-inpaktu handieneko kontratazio eta erosketen % 75 irizpide jasangarrien bidez egitea hamarkadaren amaierarako.
Berritasunik nabarmenena euskal sektore enpresarialari emandako protagonismoa eta rola da, ekologikoki diseinatutako produktuen eta zerbitzuen eskaintza sustatzen baita, besteak beste. Aldi berean, erosketa berde pribatua bultzatu nahi da, merkatuarekin koordinatuta, eta ekintza publiko-pribatuaren onurak zabaldu. Horrela, ingurumena babesteaz gain, Euskadiko enpresen lehiakortasunean eta pertsonen ongizatean ere eragina egongo da.
Eusko Jaurlaritzak garatu du Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Berdearen 2030erako Programa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren eta Ekonomia eta Ogasun Sailaren bidez. Ihobe sozietate publikoak Idazkaritza Teknikoaz arduratzen jarraituko du, eta eskainiko ditu, besteak beste, aholkularitzako eta laguntzako zerbitzuak atxikitako erakundeen lizitazioetan, enpresa hornitzaileentzako zein erosketa-sailetako arduradunentzako prestakuntza, eta enpresa txiki eta ertainentzako laguntza, merkatu horretan lehiakortasuna indartu ahal izan dezaten.

Deskargak
Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Berdearen 2030erako Programak 5 jarduketa-eremu identifikatzen ditu:
- Erosketa eta kontratazio berdea sendotzea Euskadin politikak hedatzeko funtsezko tresna gisa, euskal sektore publikoaren esparru politikoan eta juridikoan duen zeregina indartzearen bidez.
- Erosketa eta kontratazio berde publiko zein pribatuaren aldeko konpromisoan aurrera egitea, sektore publiko osoaren parte-hartzea bultzatzearen bidez eta euskal enpresak sentsibilizatu zein mugiaraziz.
- Erosketa eta kontratazio berdea erakundeen barnean egituratzeko eta berrikuntzarako elementu bihurtzea, inplementazio sistemiko eta estrategikorako baliabideak emanez eta prozesuan parte hartzen duten langile guztietan profesionalizatuz.
- Merkatu egokia, kalitatezkoa eta prestatua izatea, harekin elkarrizketa eta lankidetza sustatuz, eta enpresa hornitzaileak prestatzea, bereziki enpresa txiki eta ertainak, kontratatzaileen ingurumen-eskaerei aurre egiteko.
- Erosketa eta kontratazio berdearen aurrerapenak, lorpenak eta onurak ikusaraztea, inplementazioa eta etekinak neurtuz, eta horiek komunikatuz eta sustatuz, barneko, Europako eta nazioarteko eremuan.


Programan sartzea

Programak izaera partizipatiboa eta irekia du, eta erosketa eta kontratazio publiko berdearekin konprometitu nahi duten euskal administrazio publiko guztiak borondatez atxikitzea sustatzen du.
Programan sartu eta parte hartzeko beharrezkoa da:
- Euskal sektore publikoaren barneko entitate bat izatea.
- Sartzeko akordioa entitateak sinatzea.
- Pertsona bat ezartzea, enpresa barruan erosketa eta kontratazio berdea zuzendu eta koordinatzeko.
Atxikitako erakundeak
Gaur egun, erakunde hauek bat egin dute erosketa eta kontratazio berdearen aldeko konpromiso berriarekin:
| 1 | Arabako Industrialdea |
| 2 | Ararteko |
| 3 | Arratiako Industrialdea |
| 4 | Ayuntamiento de Barakaldo |
| 5 | Ayuntamiento de Berango |
| 6 | Ayuntamiento de Bilbao |
| 7 | Ayuntamiento de Getxo |
| 8 | Ayuntamiento de Legazpi |
| 9 | Ayuntamiento de Ugao-Miraballes |
| 10 | Ayuntamiento de San Sebastian |
| 11 | Bidasoa Oarsoko Industrialdea |
| 12 | Bizkaia Sortaldeko Industrialdea |
| 13 | CIFP BIDASOA LHII |
| 14 | Cuadrilla de Gorbeialde |
| 15 | Deba Bailarako Industrialdea |
| 16 | Ente público EITB |
| 17 | Ente Vasco de la Energía |
| 18 | Eukalduna Jauregia |
| 19 | Hospital de Santamarina |
| 20 | Itelazpi |
| 21 | IBAIZABAL BEHEKALDEKO INDUSTRIALDEA,2S.A. |
| 22 | Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentzia |
| 23 | Mancomunidad Nerbioi Ibaizabal |
| 24 | Mutualia |
| 25 | OSI Barrualde Galdakao |
| 26 | OSI Bilbao Basurto |
| 27 | OSI Goierri |
| 28 | OSI Tolosaldea |
| 29 | Parque Tecnológico de Álava |
| 30 | Parque Tecnológico de Bizkaia |
| 31 | Parque Tecnológico de Gipuzkoa |
| 32 | Red de Salud Mental de Bizkaia |
| 33 | SPRILUR |
| 34 | TALLER USOA LANTEGIA, S.A.U. |
| 35 | UPV/EHU |
| 36 | URA |
| 37 | Urdulizko Industrialdea, S.A. |
| 38 | Urolako Industrialdea, S.A. |
| 39 | VISESA |
Euskadi, arrakasta istorio bat
Duela bi hamarkada baino gehiago, mundu osoko herrialdeek onartu zuten ingurumenaren degradazioaren eta injustizia sozialaren arrazoi nagusietako bat ekoizpen- eta kontsumo-eredu jasanezinak zirela. Orduz geroztik, Euskadi, Europako beste lurralde batzuen artean, garapen ekonomiko eta sozialeko eredu jasangarrietarako trantsizioaren buruan egon da. Harrezkero, erosketa eta kontratazio publikoan ingurumen-irizpideak txertatzeko konpromisoa hartu du, modu sendo eta egonkorrean, eta plangintza estrategikoaren maila guztietan.
2002an, Garapen Iraunkorraren Euskal Ingurumen Estrategiak helburu gisa ezarri zuen erosketa publikoa irizpide ekologikoekin sustatzea, eta Ihobe, helburu horrekin, baliabideak eta tresnak lantzen hasi zen. Ondoren, helburu hori jarduera-ildo gisa sartu zen Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen-Esparru Programetan, 2011n Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdeko lehen programa onartu zen arte. Programa horrek ingurumen-helburu argiak ezarri zituen, eta irizpide iraunkor berriak zehaztu zituen.
2016an, bigarren programa onartu zen (2020ra arte), euskal administrazio publikoa sustatzen jarraitzeko, erosketarako eta kontrataziorako prozesuetan ingurumen-irizpideak txerta ditzan. Azken programak 35 erakunde publiko baino gehiago izan ditu barnean, eta berde bilakatu ditu haien erosketen % 46.
Istorio osoa argitalpen honetan jasota dago: «Erosketa eta kontratazio publiko Berdea 2005-2020. Arrakasta istorio bat.»
Mundu mailan saritua

2021eko urtarrilean, Eusko Jaurlaritzaren Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdearen 2020rako Programak Erosketa Jasangarrietako Lidergoaren Sarien golardo handienetako bat jaso zuen, Estatu Batuetako Erosketa Jasangarriko Lidergo Kontseiluak (Sustainable Purchasing Leadership Council-SPLC) emana. Euskadi onena izan zen Administrazio Publikoaren kategorian, erakunde horren arabera, eta beste arlo batzuetan Yaleko Unibertsitatearen, Munduko Bankuaren edo Hilton hotel-katearen lana saritu zen.
Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdearen 2020rako Programa 2016an onartu zen, euskal Administrazio Publiko osoa sustatzearren, erosketarako eta kontrataziorako prozesuetan ingurumen-irizpideak txerta zitzan. Orain arte, 38 erakunde publiko izan ditu barnean, eta berde bilakatu ditu haien erosketen % 46.
Sustainable Purchasing Leadership Council (SPLC) irabazi-asmorik gabeko erakunde estatubatuarra da, etorkizun jasangarrirako trantsizioa bizkortzen duten erosketen lidergoa babestu eta aitortzea helburu duena. 180 kide biltzen ditu, 300.000 mila milioi dolar baino gehiagoko erosketa ahalmena dutenak.
Produktu eta Zerbitzuen ingurumen-irizpideak
Atal honetan erakusten dira Europako Batzordearentzat lehentasuna duten produktu eta zerbitzuen kategoriak; horrekin batera, kategoria bakoitzari aplikatzen zaizkion erosketa publiko berdeko irizpideak ere erakusten dira.
Kategoria bakoitzak hiru betekizun maila ditu, kasu bakoitzaren zirkunstantzia konkretuen arabera aukeratu beharrekoak.
Produkturen eta zerbitzuren kategoria bakoitzean, zehaztutako irizpideak aurrez adostu dituzte Ihobe sozietate publikoak, "Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Berdearen Programa 2030" idazkaritza teknikoak eta sektore bakoitzeko enpresa hornitzaileek.
Zerrenda honetako edozein ingurumen-betekizun kontratazio publikoaren pleguetan sartu baino lehen, gomendatzen dizugu jarraibide hauek kontuan hartzea:
- Erosketa jakin bat erosketa publiko berdetzat hartu dadin, ez da aski legedia zorroztasunez betetzea.
- Ingurumen-klausulak kontratuaren helburuarekin lotuta egongo dira beti.
- Arreta berezia zuzendu behar nahitaez bete behar diren ingurumen-klausuletara.
- Halaber, beharrezkoa da ingurumen-klausula horiek aldez aurretik baloratzea, erosketari dagokion merkatuan benetan eraginkorrak ote diren egiaztatzeko.
- Irizpide objektibo eta kuantifikagarriak txertatu behar dira prozesu horretan.
Aholkularitza eskatu
Ihobe sozietate publikoak gai honi buruzko aholkularitza-zerbitzu bat eskaintzen die Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoei; zerbitzu horren bidez azaltzen die nola sartu behar diren ingurumen-klausulak lizitazioetan eta nola egiten den, geroago, aurkeztutako eskaintzen balorazioa.
Banaka eta modu pertsonalizatuan egiten da, administrazio eskatzailearen eskari eta exijentziei erantzunez.
Zerbitzu hau eskatzeko, mezu elektroniko bat bidali behar da helbide honetara: compra.verde@ihobe.eus
Aholkularitzak honako hau eskaintzen du:
- Ingurumen-klausulak pleguetan edo zuzeneko erosketa-prozesuan sartzeko proposamena.
- Ingurumen-klausulak dituzten pleguen azterketa, ikuspegi tekniko eta legaletik.
- Balorazio-prozesuan sortzen diren zalantzak argitzea.
- Lizitazio-prozesuan sortzen diren zalantzak edo galderak argitzea (produktuen etiketatzea, bizi-zikloaren kostuak kontuan hartzea…).

