Skip to main content

2030erako Euskadiko Ingurumen Esparru Programa

OINARRIZKO KONTZEPTUAK

Trantsizio ekologikorako katalizatzaile estrategikoa

 

2030erako Euskadiko Ingurumen Esparru Programa (IEP 2030 aurrerantzean) Euskadiko ingurumen-politiken iparrorratza izango da hamarkadaren amaierara arte, eta 2030. urterako lurralde jasangarriago bat lortzeko bidea ezarriko du.

IEP 2030ak aurreko programekin alderatuta dakarren berritasun nagusia bere ikuskera da. Izan ere, ardatza ez da ingurumen-helburuen sorta bat zehaztea, helburu horiek ongi zehaztuta baitaude dagoeneko, eta, beraz, ez da beharrezkoa ohiko plan bat edota planak biltzeko estrategia bat izatea.

Programaren aplikazioa zeharkakoa izango da, eta EAEko lurraldeko jarduera sozioekonomikoaren arlo askotara iritsiko da.


Programaren balio nagusia da gogoeta eta definizio estrategikoko ariketa handia dela. Ariketa horrek:

  1. Plangintza sektorialak bultzatu behar dituzten orientazio handiak ezartzen ditu
  2. Eraginkortasunez ezartzen laguntzen du, bultzatzeko hainbat palankaren bidez


Ariketa horrek aurreko IEPetan eskuratutako ikaskuntzak, Europako plangintza estrategikoa, egoeraren elementu nagusiak eta jasangarritasunari lotutako egungo joerak hartzen ditu kontuan.

pma 2030

DESCARGAK

Euskadiren konpromisoa 2030erako

IEP 2030ak Euskadiren honako ingurumen-ikuspegi hau ezartzen du 2030erako:

Euskadi, 2030ean jasangarritasunaren arloan aurrerapen esanguratsua lortu duen eta horri esker 2050erako are helburu eraldatzaileagoak eta asmo handiagokoak lortzeko bidean eta Europako abangoardian kokatuta dagoen Europako eskualdea.

Aurrerapen horrek 4 aktibo handiren garapen koordinatua eta antolatua lortzea dakar. Hona hemen aktibo horiek:

  • Euskadiko Itun Berdea. Ingurumena lehentasun estrategikotzat hartzen da, eta ingurumen-dimentsioa politika sektorialetan txertatu behar da. Garapen ekonomiko jasangarri eta bidezko baterako eredu propioa, bere definizioan osatua eta neurri egokian aplikatua.
  • Administrazio publiko konprometitua eta eragilea, dinamizazio-rol indartuarekin eta eragile anitzeko proiektu eraldatzaileen diseinua eta inplementazioa zuzentzeko ahalmenarekin.
  • Ikatzik gabeko produkzio baterako bidea egin duten, materialak behar bezala erabiltzen dituzten eta jasangarritasuna lehiakortasun-tresna estrategiko bihurtzea lortu duten euskal enpresak.
  • Ingurumen-gobernantzako eredu aurreratu eta irekia, konpromiso sendoak lortzeko eta euskal gizarte osoak erronka garrantzitsuekin bat egiteko ezinbesteko elementu gisa.

IEP 2030aren erronka estrategikoak

Euskadiren 2030erako ikuspegi hori lortzeko, parte-hartzean eta elkarlanean oinarrituta dagoen gobernantza gardenaren, genero-ikuspegiaren eta jakintzaren trebakuntza, sorkuntza eta hedapen irekiaren printzipio komunetan oinarritutako 

 

 

 

 



Ingurumen-arloko 2030erako plan eta helburuen ikuspegi integrala, ingurumenaz kanpoko arloekiko lotura eta interdependentzia.

reto2

Euskal ingurumen-politikan osasunerako arrisku nabarmenak diren bektore berriak txertatzea eta ingurumen-osasunaren garrantzian sakontzea.

 

 

 

 

Transformación del Produkzio-sistema eraldatzea, berrikuntza jasangarritasunari begira birbideratzea eta ingurumen-konpromiso handiko sektore ekonomiko lehiakorrak konfiguratzea.

 

 

 

 

 

Jasangarritasun-irizpideetan oinarritutako kontsumo-eredua, produkzio-ereduarekiko lotura ziurtatuz.

 


Inbertsioak handitzea eta euskal finantza-sektorea birbideratzea, enpresa eta proiektu jasangarriei babesa emateko.

 

 

 

 

 

Adierazle sendoetan oinarritutako erabakiak hartzea, eta ingurumen-aldagaien bilakaera eta helburuen betetzea parte-hartzean oinarrituta eta gardentasunez monitorizatzea.

EUSKADIKO PROIEKTU ERALDATZAILEAK

IEP 2030a osatzen duten proiektu eraldatzaileak planteatutako erronkei erantzuteko beharrezkoak diren neurriak praktikan jarriko dituzten palankak dira. Ingurumenaren inguruko problematika landuko duten 8 proiektu dira. Proiektu horietan, euskal gizartearen hainbat jarduera-arlotan jardunbide jasangarriagoak sortzeko ekintza eraldatzaileak egingo dira.

PROIEKTUAREN HELBURUAK

Proiektuaren bidez, euskal administrazioek erosketa berdea, berritzailea eta hurbilekoa egitea sustatu nahi da, erosketen zentral baten bidez. Horrela, beste urrats bat egingo da erosketa publiko berde eta berritzailearen ereduan, eta euskal administrazioen hornidura-kate osoa mugiaraziko eta berdatuko da, etorkizuneko ingurumen-erregulazioei aurrea hartuz.

PROIEKTUAK LORTZEN DITUEN ERRONKAK: 1., 3. eta 4. erronkak
..........................................................................................................

PROIEKTUAREN GERTAERA EDO JARDUERA ESTRATEGIKOAK

  • Zaintza estrategikoa egitea, Europako erosketa-zentralen beste esperientzia batzuekin alderatuta.
  • Euskadiko herri-administrazioaren erosteko ahalmenaren diagnostikoa egitea, landu beharreko produktu edo zerbitzuen familia egokienak identifikatzeko. Kasuan kasuko erosketaren ingurumen-eragina identifikatzea.
  • Udalekin, aldundiekin, Eusko Jaurlaritzaren sailekin eta gobernuko beste erakunde batzuekin solas egitea, produktu eta zerbitzuak erosi eta kontratatzeari dagokionez haien eskari, behar eta zailtasun nagusiak zein diren jakiteko.
  • Hornitzaileekin solas egitea, proiektua nola ikusten duten jakiteko eta produktu eta zerbitzuak ebaluatzeko irizpideak batera ezartzeko.
  • Interes handieneko produktuak baloratzea, haiek zentralizatzeko, zer aukera eta inpaktu-irizpide dauzkaten kontuan hartuta.
  • Produktu berdeko eskaintza sustatzea eta ziurtatzea.
  • Trakzio-ahalmena dagoen, tokiko hornitzaileak eta enpresa txikiak dituen eta produktu eta zerbitzuen jasangarritasun-irizpideak behar bezala zehaztuta dauzkan erosketa-sektore espezifiko batean pilotaje bat egitea. Beste administrazioekin pilotajeak partekatzea.
  • Produktu- edo zerbitzu-tipologia bakoitzerako erosketa-metodologia edo -sistematika bat definitzea, eta haietako bakoitzerako adierazleak hautatzea.
  • Erosketa-sistema digitalizatzea, eskuratze-aldiak, entrega-epeak eta, hala badagokio, merkaturatzeepeak egokituta.
  • Eskain daitezkeen beste zerbitzu batzuk zehaztea, hala nola administrazioei aholkularitza espezializatua ematea baldintza-agiriak prestatzen laguntzeko, erosketa-taldeei prestakuntza teknikoa ematea eta tokiko produktu jasangarrien arrisku teknologikoko analisia egitea.
  • Pilotajeari ebaluazio-sistema bat eta adierazle egoki eta koherenteak ematea, eragindako inpaktua kalkulatzeko eta kontuak behar bezala emateko. Erosketa publiko berdea ezartzeko prozesuaren segimendu eraginkorra ziurtatzea.
  • Herritarrei zuzenduta egongo den eta hurbileko erosketaren eta erosketa berdearen garrantzia nabarmentzen duen sentsibilizazio-prozesu bat garatzea.


...................................................................................................................

PROIEKTUAREN ERAGILE NAGUSIA
  • Ogasun Sailburuordetza.
  • Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza.
PROIEKTUAN PARTE HARTZEN DUTEN ERAGILEAK
  • Ekonomia eta Europako Funtsetako Sailburuordetza.
  • EUDEL.
  • Sektore publikoko zerbitzuak ematen dituzten enpresak.

PROIEKTUAREN HELBURUAK

Proiektu honen bidez, arlo publikoko eta pribatuko erakundeek elkarlanean jarduteko sistema bat sortu nahi da, lurraldearen funtzioaniztasuna mantendu eta sustatzeko. Hauek ekarriko ditu proiektuak:

  • Lurraldeko zerbitzu ekosistemikoak bermatzea.
  • Gizarte- eta lurralde-garapen orekatua sustatzea.
  • Euskadiko paisaia-aniztasuna zaintzea.
  • Lurraldeak ongizatearen iturri gisa duen garrantzia nabarmentzea.
  • Klima-aldaketari lotutako gero eta mehatxu ugariagoei aurre egitea, zaurgarritasuna murrizteko eta muturreko gertaerekiko erresilientzia handitzeko.
  • Azpiegitura Berdeen Estrategiak prestatzen laguntzea eta nabarmen aurrera egitea.
  • Erakundearteko koordinazio eraginkorra lortzea.


PROIEKTUAK LORTZEN DITUEN ERRONKAK: 1. eta 6. erronkak

..........................................................................................................

PROIEKTUAREN GERTAERA EDO JARDUERA ESTRATEGIKOAK

  • Lurralde historiko eta eskualde bakoitza zaintzean dauden egoerak identifikatzea, baita lurzoruaren titulartasunarekin erlazionatutako egitura ere.
  • Funtzio anitzeko eremuak identifikatzeko irizpideak ezartzea, lurraldeak askotariko zerbitzu sistemikoak emateko eta mantentzeko modua optimizatzeko duen ahalmena berma dezaten.
  • Konpentsazio-sistema bat zer izango litzatekeen eta konpentsatu beharreko funtzioaniztasun-irizpideak zein izango liratekeen behar bezala definitzea, funts espezifikoen, formula fiskalen eta beste parametro tekniko batzuen bidez jardunbide egokiak konpentsatzeko formulak edo ereduak erabilita. Era guztietako formulen funtzionamenduari buruzko zaintza estrategikoa egitea.
  • Azpiegitura berdeak sustatzeko lanak egiteko estrategiak eskaintzea eta lan horiei jarraipena ematea.
  • Toki-erakundeekin eta herritarrekin partaidetza-prozesu bat garatzea, proiektu pilotu posibleak baloratzeko.
  • Konpentsazioak dauden jardunbide egokiei eusten zaiela eta jardunbide txarrak ezabatzen direla bultzatu beharko du.
  • Tailer praktikoen bidez prestakuntza-prozesuak garatzea.

....................................................................................................................

 

 

PROIEKTUAREN ERAGILE NAGUSIA
  • Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren Sailburuordetza.
  • Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza.
PROIEKTUAN PARTE HARTZEN DUTEN ERAGILEAK
  • Ekonomia eta Europako Funtsetako Sailburuordetza.
  • Udalsarea 2030 (udalak eta foru-aldundiak).
  • Lurraldea babesten diharduten gizarteerakundeak.
  • Euskal unibertsitateak.

 

PROIEKTUAREN HELBURUAK

Proiektuak hobeto ezagutarazi nahi du Euskadiko osasunaren eta ingurumenaren arteko lotura, erabakiak hobeto hartzeko oinarri gisa; horretarako, eremu komun bat sortu nahi da, informazio eta ezagutza hori guztia zentralizatzeko eta hari koherentzia emateko. Proiektuak hauek egiteko aukera emango du:

  • One Health ikuspegia eta klima-aldaketara egokitzeko ikuspegia osasunaren zaintzan eta osasunsisteman txertatu.
  • Osasungarriak eta ingurumena errespetatzen duten ohiturak hartzeak eta ingurumenaren aldetik ongi zaindutako inguru bat izateak osasunean dituen onurak agerian jarri.
  • Euskal herritarren osasuna hobetu.
  • Epe ertainera Euskadiko osasun-sistemari nabarmen aurrezten lagundu, baita eragin ekonomiko eta sozial positiboak sortzen ere.
  • Osasuneko profesionalak osasunaren eta ingurumenaren arloetan gaitu.
  • Osasunaren eta ingurumenaren arloan punta-puntako prestakuntza-eskaintza kohesionatua zehaztu eta ezarri.


PROIEKTUAK LORTZEN DITUEN ERRONKAK: 2. eta 6. erronkak

 

..........................................................................................................

PROIEKTUAREN GERTAERA EDO JARDUERA ESTRATEGIKOAK

  • Egoeraren ebaluazio bat eta hasierako egoeraren diagnostiko bat egitea. Osasuna eta ingurumena monitorizatzeko eredu sistematizatuak dagoeneko badituzten beste herrialde edo eskualde batzuekin benchmarking-a egitea. Ingurunean garatzen ari diren proiektu pilotuekin harremanetan jartzea eta sinergiak sortzea.
  • Osasunaren ingurumen-baldintzatzaileak definitzea (nola fisikoak hala kimikoak eta biologikoak), baita haiei lotutako adierazleak ere (hiri-ingurunearekiko esposizioaren adierazleak, adierazle psikosozialak, klima- eta eguraldi-aldaketako adierazleak, substantzia toxikoekiko esposizioaren adierazleak, jatorri biologikoko faktoreen adierazleak, etab.).
  • Desarrollo e implantación de metodología sobre indicadores de impacto en salud. Tomar en cuenta los indicadores relacionados con los diferentes ecosistemas, desde la perspectiva de one health.
  • Osasunean eragina duten adierazleetan oinarritutako metodologia bat garatzea eta ezartzea. One Health ikuspegitik askotariko ekosistemekin erlazionatutako adierazleak kontuan hartzea.
  • Osasunaren eta ingurumenaren arteko lan-eremu egonkor bat sortzea, emaitzak aztertzeko eta ingurumenaren osasuneko prebentzio-neurriak diseinatzeko eta ezartzeko.
  • Ikerketan inbertitzea, ezagutza sortzeko.
  • Osasunaren eta ingurumenaren arloan ikasketa zientifiko eta teknikoetako, osasunaren zientzietako eta gizarte-zientzietako prestakuntza-zikloen eta unibertsitateko prestakuntzaren plan bat eraikitzea.

....................................................................................................................

 

PROIEKTUAREN ERAGILE NAGUSIA

 

  • Osasun Sailburuordetza.
  • Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza.
PROIEKTUAN PARTE HARTZEN DUTEN ERAGILEAK
  • Hezkuntza Sailburuordetza.
  • Euskal unibertsitateak.
  • Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarea.
  • Udalsarea 2030 (udalak eta foru-aldundiak).

PROIEKTUAREN HELBURUAK

Proiektuaren helburua da balio-kate bereko enpresak elkartzea, lehengaien erabilerari eta haien bizi-zikloari buruzko datuak bildu, partekatu eta aztertzeko tresna digitalak erakusteko proiektuak garatzeko, ingurumen-aztarna murriztera bideratutako erabakiak errazago hartzeko. Proiektuak hauek egiteko aukera emango du:

  • Beste balio-kate edo sektore batzuetan erabil daitekeen informazio- eta komunikazio-plataforma batean oinarritutako soluzio bat garatzea.
  • Balio-kate bereko enpresen, eta enpresen eta zerbitzu-emaileen arteko elkarlana sustatzea.
  • Materialen eta energiaren ekonomia zirkularrari, erabilerari eta bizi-zikloari buruzko ezagutza berriak eta berrikuntza sortzea.
  • Produktibitate materiala handitzeko, soluzio berritzaileak hartzeko eta teknologia garatzeko ekintza-arlo espezifikoak identifikatzea.
  • Baliabideak aurrez daitezen eta hondakinak murritz daitezen sustatzea.

PROIEKTUAK LORTZEN DITUEN ERRONKAK: 3. erronka

...................................................................................................................

PROIEKTUAREN GERTAERA EDO JARDUERA ESTRATEGIKOAK

  • Proiektua sustatzen lagunduko duten, euskal ekonomiarako estrategikoak diren eta ekonomia zirkularrean eta BEG isurien eta ingurumen-aztarnaren murrizketan aurrera egiteko ahalmen handia duten balio-kateak eta enpresak identifikatzea. Adibidez, lehen sektorearekin (basoko baliabideak, elikadura, etab.), zenbait industria-sektorerekin (zementua, siderurgia, metala, eraikuntza, etab.) eta garraioaren sektorearekin erlazionatutako kateak.
  • Sistema zirkularretarako zirkulartasun-indize bat garatzea, adierazle teknikoak (materiala), ekonomikoak, sozialak, ingurumenekoak eta erregulaziokoak dauzkana. Adierazle horiei esker, eredu jasangarri eta sistemikoetarantz igarotzeko gaitasuna neurtu ahal izango da, eta enpresa, balio-kate eta sektoreek prozesu produktibo eta logistiko zirkularragoetarantz igarotzen hasteko duten heldutasunari, prestasunari, erronkei eta ahalmenei buruzko diagnostikoak egin (antzeko zerbait egiten da enpresen heldutasuna eta 4.0 industria definitzen duten teknologiekiko hurbiltasuna neurtzeko).
  • Balio-katean gora eta behera materialen trazabilitatea ziurtatzeko informazio garrantzitsua automatikoki eskuratzeko tresna digitalak definitzea eta garatzea, Europar Batasunaren pasaporte digital berriarekin lerrokatuta.
  • Sortutako informazioaren konfidentzialtasuna eta osotasuna bermatuko dituen lege- eta kontratuingurune bat definitzea.
  • Arlo honetan inbertitzeko laguntza berriak garatzea.
  • Enpresei zuzendutako prestakuntza- eta sentsibilizazio-prozesuak egitea.
  • tecnologías, programas de fBlockchain teknologiaren inguruan berritzea, balio-kateko eragileen arteko informazioa kudeatzeko, negozio-aukerak identifikatzeko, eskaria eta eskaintza doitzeko eta zerbitzu-eredu berriak garatzeko.
  • Euskadin abian diren beste proiektu batzuekiko sinergiak eta aukerak identifikatzea, eta zeharkako beste arlo batzuetan dauden gaitasunak eta beharrak ebaluatzea, hala nola azpiegiturak, ezagutza, teknologiak, eta enpresa-ekimenetarako prestakuntza-, sustapen- eta laguntza-programak. Antzeko ezaugarriak dituzten Europako beste eskualde batzuetan dauden beste finantzaketa-programa batzuekin lerrokatzea.

.................................................................................................................

 

PROIEKTUAREN ERAGILE NAGUSIA
  • Industria Sailburuordetza.
  • Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza.
  • Ambiental.
PROIEKTUAN PARTE HARTZEN DUTEN ERAGILEAK
  • Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarea.
  • Enpresa-klusterrak eta merkataritza-ganberak.

PROIEKTUAREN HELBURUAK


Proiektuak euskal ETEak eraldatzen lagundu nahi du, jasangarriagoak izan daitezen. Proiektuak hauek egiteko aukera emango du:

  • Euskal ETEei eraldaketa jasangarrirako ibilbide-orri bat diseinatuta eta ingurumen-aztarna kalkulatuta
  • edukitzen lagundu.
  • Ibilbide-orri hori aplikatuta, enpresen aztarna murriztu eta jasangarritasunaren bidez lehiakortasuna hobetu.
  • ETEen arloan finantzaketa jasangarriko kontzeptuen integrazioa sustatu.
  • Arlo publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza sustatu.


PROIEKTUAK LORTZEN DITUEN ERRONKAK: 3. eta 5. erronkak

....................................................................................................................

PROIEKTUAREN GERTAERA EDO JARDUERA ESTRATEGIKOAK

  • Euskal ETEek jasangarritasunaren arloan duten gaitasunaren diagnostikoa egitea, ezaugarriak eta espezifikotasunak aztertuta.
  • ETEetan jasangarritasuna ebaluatzeko eta haren segimendua egiteko dauden ereduen bilaketa lehiakorra egitea.
  • ETEek jasangarritasunari egiten dioten ekarpena (ingurumenekoa, soziala eta ekonomikoa) zenbatesteko aukera ematen duen eredu bat garatzea; eredu horretan, ingurumen-inpaktua ebaluatzeko eta estrategia zehatzak garatzeko metodologia bat egongo da, finantzaketa lortzeko balorazioarekin eta hornidura-kateko jasangarritasunaren ebaluazioarekin bateragarria.
  • Eragile sustatzaileak hautatzea, euskal administrazioen babes ekonomiko eta komunikatiboarekin, eredu hori ezagutaraz dezaten eta, ondoren, enpresei jasangarritasun-agenda horiek ezartzen lagun diezaieten, haien artean eredua zabal dezaten eta interesa duten eta akonpainamendua behar duten guztiak bidera ditzaten.
  • Jasangarritasuneko ibilbide-orriak ezartzeko behar den babesa jasotzea, malgutasunez eta bi noranzkoetan, ETEak hobekuntza-prozesu horretan sar daitezen, administrazioak eta sektore pribatuak elkarlanean diharduten bitartean, metrika argien eta epe luzerako akordioen pean.
  • Jarduera jasangarriagoetan aritzeko ahalmenak eta ezagutza-plana zein diren definitzea. Prozesu horretan behar diren ezagutza eta ahalmenak aplikatzea. Ezagutza- eta hezkuntza-azpiegiturak ematea. Pertsonak garapen jasangarrian gaitzea. Ahalmenak akreditatzea. Prozesu horrek taxonomia berdeari buruzko 2020/852 Erregelamendua aplikatzearen ondoriozko kontzeptuak eta etorkizuneko arrisku posibleak bilduko ditu.
  • Jasangarritasunaren arloan eta pertsonak gaitzea ahalbidetzen duten metodologietan lehia zaintzeko sistemak eta ezagutzaren garapena indartzea.
  • Kateko transferentzia, triangeluaren erpin bakoitzerako espezifikoa. Komunikazio-programa jasangarri bat garatzea.

....................................................................................................................

PROIEKTUAREN ERAGILE NAGUSIA
  • Industria Sailburuordetza.
  • Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza.
PROIEKTUAN PARTE HARTZEN DUTEN ERAGILEAK

 

  • Enpresa-talde eta -elkarte nagusiak.
  • Basque Ecodesign Center-eko enpresa eragileak.

PROIEKTUAREN HELBURUAK

Proiektu honek jasangarritasunaren arloko gizarte-partaidetza aurreratuko eredu bat sustatzen du, prozesu hauetatik abiatuta:

  • Informazio integraleko sistema (sanitarioa, soziala, ingurumenekoa eta ekonomikoa), irekia eta gardena; datu masiboei esker, erabakiak bidezko eran eta eraginkortasunez har daitezke. Horrela, monitorizatu beharreko behar berriak definitu ahal izango dira,  eta informazio fidagarria, eguneratua eta erraz maneiatzeko modukoa lortu teknologia berrien bidez.
  • Ingurumen-jasangarritasunari buruzko eztabaida sozialeko eredu aurreratuak garatzea. Horri esker, beste urrats bat egin ahal izango da herri-partaidetzako ereduan, gizarteak entzuten zaiola sentituko baitu, eta herritarrei tresnak ere emango zaizkie datuak azter ditzaten eta interesatuta dauden pertsonen eta erakundeen arteko networking-a susta dezaten.
  • Gizarte-erantzukidetasuna ahalbidetzea: haurrak eta gazteak funtsezkoak dira jasangarritasunaren etorkizuna ziurtatzeko. Bi lan-ildo proposatzen dira: (1) Bizitzako hasierako urteetatik jasangarritasunean heztea, lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleen behar eta errealitate espezifikoak kontuan hartuta. (2) Ikuspegi askotatik gazteak jasangarritasunaren arloari buruz kontzientziatzera bideratutako ekimenak integratzea.

PROIEKTUAK LORTZEN DITUEN ERRONKAK: 4. eta 6. erronkak.

........................................................................................................................

HITOS/ACTUACIONES ESTRATÉGICAS DEL PROYECTO


Informazio-sistema integrala, irekia eta gardena

  • Gaur egun erabiltzen diren informazioa edo adierazleak identifikatzea, mapatzea eta sakon aztertzea.
  • Lurra Behatzeko Europar Batasunaren Programak emandako datuen integrazioa aztertzea (Copernicus).
  • Ad hoc adierazle sintetikoak diseinatu eta kalkulatzeko bideragarritasun-azterlana.
  • Open Data Euskadi-ren barruan Ingurumeneko Open Data ataria zabaltzea. Atariaren inpaktua eta pertsona, enpresa eta eragileen balorazioa ebaluatzea.


Gizarte-partaidetzako eredu aurreratuak

  • Euskadin ingurumen-jasangarritasunari buruz jada abian diren lantaldeak eta sareak mapatzea.
  • Open Government Partnership Euskadi-ren (gobernu irekirako aliantza) 2018-2020 aldirako Ekintza Planarekin batera martxan jarritako herri-partaidetzako “I-lab” konpromisoa ezartzeko prozesuan ikasitakoak aztertzea.
  • Open Government Partnership Euskadi-ren (gobernu irekirako aliantza) 2021-2024 aldirako Ekintza Planeko 3. konpromisoko (Open Eskola: herritarrak garatzea eta indartzea) eta 4. konpromisoko (Euskadin lege-, arau- eta erregelamendu-ekimen ezagunak egiteko proposamenak eta atxikipenak biltzea sustatzeko tresna) garapen-taldeekin elkarlanean eta modu koordinatuan aritzea.

Corresponsabilidad social (infancia y juventud)

Infancia

  • Hezkuntzan eta hezkuntza ez-formalean kontsumo jasangarriaren arloan orain arte egin dena aztertzea, baita beste lurralde batzuetako jardunbide egokiak ere.
  • Lehen eta bigarren hezkuntzarako nahietan oinarritutako curriculum-eredu bat definitzea kontsumo jasangarriaren ikuspegitik.
  • Elikaduraren arloan proiektu pilotu bat diseinatzea.
  • Proiektuari laguntzeko sare bat eraikitzea, curriculuma aldatzeko aplikatzeko ezagutza eta tresnak eskainiko dituena. Tartean diren ikastetxe, familia, erakunde eta eragileetan proiektua sozializatzea.

Juventud

  • ANTIRRUMORES AMBIENTAL: klima-aldaketaren eta garapen jasangarriaren inguruko mito faltsuei aurre egitea, eguneroko jardunbideek eta kontsumo-ohiturek gure ingurunean duten eragin negatiboari eta positiboari buruzko informazio objektiboa eta egiazkoa emanda.
  • ERRONKA GARBIA: ekimen honen bidez, ingurumen- neurriak integratu nahi dira gazteei  zuzendutako ekintzetan, ingurumenaren gaineko inpaktu negatiboak minimizatzeko. Gazteentzako azpiegituretara eta eremuetara ere zabaltzea proposatzen da, arreta haien zabalkundean jarrita.
  • RECONOCIMIENTOS DE JÓVENES: Administrazioak gazteen arloan diharduten eta etorkizun-ideia bat duten pertsona, erakunde edo enpresa txikiei laguntzen die, jasangarritasunean aurrera egiteko. Unibertsitateetan, haztegietan, lantaldeetan eta abarretan gazteen proiektu jasangarrien eklosioa ahalbidetzea.
  • CIENCIA JOVEN: gazteek jasangarritasunarekin erlazionatutako jarduera zientifikoetan eta unibertsitatearekin elkarlanean eta koordinatuta egiten dute lan, boluntario gisa.

..........................................................................................................................

 

PROIEKTUAREN ERAGILE NAGUSIA
  • Lehendakaritza. Trantsizio Sozialaren eta 2030  Agendaren Idazkaritza Nagusia.
  • Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza.

 

PROIEKTUAN PARTE HARTZEN DUTEN ERAGILEAK
  • Erakunde Harremanetarako Sailburuordetza.
  • Osasun Sailburuordetza.
  • EGK-Euskadiko Gazteriaren Kontseilua.
  • Hezkuntza Sailburuordetza Euskal unibertsitateak Lanbide-heziketako zentroak.
  • Hezkuntza ez-formaleko eragileak.
  • Ikasleen gurasoen elkarteen federazioak.
  • Ararteko.

PROIEKTUAREN HELBURUAK

Proiektu honen helburua da euskal herritarrak kontsumitzaile gisa ahalduntzea, erosten dituen produktu eta zerbitzuak aldatzeko, modu koordinatuan ekoizpen- eta kontsumo-eredu jasangarriago bat erdieste aldera.

 

Proiektuak hauek egiteko aukera emango du:

  • Kontsumo-arlo guztiei heltzea, eta inpaktu handiena duten eta lehenbailehen eraldatu behar direnak lehenestea.
  • Jasangarritasun-estandar bat ezartzea, Europako politikekin lerrokatua, gardentasunean eta produktu eta zerbitzuen bizi-zikloari buruzko informazio osoan oinarritua eta ebaluatzeko tresna konparatibo gisa balio izango duena.
  • Estandar berri hori bai eskaintzan, bai eskarian aplika dadin sustatzea, euskal herritarrek zerbitzuak erosteko eta kontratatzeko aukeretan erabil dezaten.
  • Herritarrak merkatua eraldatzeko duten gaitasunaz kontzientziatzea, erosteko eta kontratatzeko aukeren ahalmenaren bidez, lor daitezkeen hobekuntza orokorrak identifikatuta.
  • Elikagaiak xahutzearen aurkako euskal estrategiarekin eta Euskadi 2030 Erosketa eta Kontratazio Berdeko Programarekin duten osagarritasunaz baliatzea.

 

PROIEKTUAK LORTZEN DITUEN ERRONKAK: 4. erronka.

...........................................................................................................

PROIEKTUAREN GERTAERA EDO JARDUERA ESTRATEGIKOAK

  • Tokiko eskaintzako eragileek, banaketa-sektoreak, kontsumitzaileen elkarteek eta administrazioak osatutako lan-mahai bat ezartzea, Euskadin kontsumo jasangarriarekin erlazionatutako lehentasunak eta sustapena batera diseinatzeko.
  • Gaur egungo ekoizpen- eta kontsumo-ereduak eredu jasangarriago baterantz eraldatzeko beharrezko tresnak batera diseinatzea, produktu eta zerbitzuen jasangarritasunari buruzko informazio- eta gardentasun-estandar bat diseinatzea barne, erosketa-prozesuetan ebaluazio konparatiboa erraz egiteko.
  • Ekoizle, banatzaile eta establezimendu komertzialetarako pizgarriak eta akonpainamendu-planak sortzea, garatutako tresna berriak ezar ditzaten, erosketa-aukeretan euskal herritarrek eskura izan ditzaten.
  • Euskal herritarrak sentsibilizatzeko eta trebatzeko kanpainak garatzea, garatutako tresna berriak ezagutu eta erabil ditzaten.
  • Ekoizleekin eta haien balio-kateekin batera, produktu eta zerbitzuen jasangarritasunean duten posizionamendua hobe dezaketen jardunak identifikatzea, herritarrek haien produktuak are gehiago onartzea ekarriko duen etengabeko hobekuntzako prozesu batean.
  • Produktu eta zerbitzuen katalogoak ingurumen-portaerako maila onenekin garatzea, beste hobekuntza batzuk egiteko aintzatespen eta pizgarri gisa.

......................................................................................................................

 

PROIEKTUAREN ERAGILE NAGUSIA
  • Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza.
  • Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza.
  • Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza.
PROIEKTUAN PARTE HARTZEN DUTEN ERAGILEAK
  • Kontsumitzaileen elkarteak.
  • Enpresa-talde eta -elkarte nagusiak.
  • Enpresa-klusterrak eta merkataritza-ganberak.

OBJETIVOS DEL PROYECTO


Proiektuak gure ekonomia eraldatu nahi du, jasangarriagoa izan dadin; horretarako, euskal finantza-sistema sartzen du prozesuan. Halaber, 2020/852 Erregelamendura (EB) bizkor egokitzea sustatuko du (2020/852 Erregelamendua, inbertsio jasangarriak errazteko esparrua ezartzeari buruzkoa).

 

Proiektuak hauek egiteko aukera emango du:

  • Euskadik Erregelamenduan ageri diren betebeharrak betearaztea eta oraindik garatu ez direnei aurrea hartzea.
  • Euskadin ezagutza eta talde estrategikoak sortzea, Erregelamendua zabaltzeko.
  • Erregelamenduak eskaintzen dituen arriskuak eta aukerak ebaluatzea, eta egokitzeko eraldaketa-mapak egitea.

PROIEKTUAK LORTZEN DITUEN ERRONKAK: . eta 5. erronkak.

............................................................................................................

PROIEKTUAREN GERTAERA EDO JARDUERA ESTRATEGIKOAK

  • Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuek taxonomiarekin duten lerrokatze-maila neurtzea (2020/852 ERREGELAMENDUA (EB), EUROPAKO PARLAMENTUARENA ETA KONTSEILUARENA, eta haren aldaketak).
  • Euskadiren abiapuntuko egoera diagnostikatzea eta finantza jasangarrien ezagutza-maila prestatzea, batez ere Erregelamenduaren ingurumen-ikuspegitik. Trantsizio-mapak egitea, sektore ekonomikoen arabera.
  • Europako beste eskualde batzuekin trukatzeko formatuak zabaltzea, ezagutza eta esperientziak partekatzeko.
  • Eragileen artean prestakuntza eskaintzea, batez ere enpresen sarea bultzatuta, ekoizpen-ereduaren eraldaketa sustatzeko.
  • Enpresa kotizatuekin lan-mahai bat sortzea, gero ETEetara zabal daitekeen ezagutza sortzeko.

.......................................................................................................................

PROIEKTUAREN ERAGILE NAGUSIA

  • Finantza eta Aurrekontu Sailburuordetza.
  • Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza.

PROIEKTUAN PARTE HARTZEN DUTEN ERAGILEAK

  • Enpresa-talde eta enpresa eragile nagusiak, bereziki kotizatuak.
  • Finantza entitateak.

PROGRAMA PARTEKATUA

Parte-hartzean oinarritutako prozesua, adituekin eta herritarren inplikazioarekin

 

proceso participativo

2030erako Euskadiko Ingurumen Esparru Programa zehazteko prozesuari esker, gizarte-, ekonomia- eta enpresa-jardueraren espektro osoa hartzen duen diseinu integral bat egin ahal izan da. Bi fasetan egin da:

1. FASEA: INGURUMEN ESPARRU PROGRAMAREN BATERAKO SORKUNTZA

Egoerari buruzko azterketa batean oinarrituta, ingurumen-erronka batzuk ezarri ziren 2030erako. Erronka horiek parte-hartzean oinarritutako prozesu baten xede izan ziren, eta euskal gizartearen esparru guztietako adituek esku hartu zuten. Sei lantalde sortu ziren (programari lotutako erronka bakoitzeko bat), erronka estrategikoei erantzungo zieten proiektu eraldatzaileak zehazteko.

2. FASEA. HERRITARREK IEP 2030A EGIAZTATZEA

Adituen taldeek egindako lanean oinarrituta landu zen programaren zirriborroa herritarren eskura jarri zen. Egiaztapen-lan hori, zehazki, dokumentua Irekiaren webgunearen bitartez eskaintzea izan da, eta eztabaida publikoa bultzatzea izan du helburu. Egindako ekarpenei esker, azken dokumentua aberastu duten ondorio batzuk atera ahal izan dira.

Ondorengo fase batean, proiektu eraldatzaileen inguruko proposamena osatu eta egiaztatu du ezarpenean inplikatutako eragile adituen ordezkaritza batek, azken konfigurazioa emateko eta Gobernu Kontseiluari aurkezteko. Horren bidez, onarpen formala eman zaio IEP 2030aren dokumentuari.

Jasangarritasuna, nazioarteko, Europako eta EAEko politiken ardatz

 

contexto

2020an Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Idazkaritza Nagusia sortu zenean, Eusko Jaurlaritzak bere egin zituen Nazio Batuen 2030 Agendaren lehentasunak eta garapen jasangarrirako helburuak, eta handik urtebetera 2030 Agendaren Lehentasunen Euskal Programa garatu zuen, lankidetza-kontratu sozialaren kultura bat –talde-kultura bat– sortzen laguntzeko ikuspegiarekin. Kontratu sozial horrek oinarri etikoa izan behar du, eta egungo krisi-testuingurua gainditzeko eta gizarte kohesionatuagoa eta bidezkoagoa lortzeko helbururako baliagarria izango den eta adostasun handia izango duen printzipio, balio eta erronken proiekzio bat dela ulertu behar da.

 

Jasangarritasunaren alderdi guztiekiko zeharkako konpromiso estrategiko handi horren aldi berean, eta Europar Batasunaren ildoari jarraikiz, ingurumenari dagokionez jasangarriagoa izango den etorkizun bat lortzeko bere ibilbide-orria planteatu zuen Eusko Jaurlaritzak 2021. urtean (Euskadiko Itun Berdea). Ibilbide-orri horrek emisioak murrizteko eta energia berriztagarria sortzeko helburuak biltzen ditu, baina ez da esparru horietara mugatzen. Izan ere, eredu ekonomiko gisa sortu da, eta industria eta teknologia ditu palanka nagusi. Hortaz, zientziak, teknologiak, ekonomia zirkularrak, industriak, energia-trantsizioak edo elikadura-kateak berak helburu bera dute: garapen jasangarria eta bidezkoa.

 

Testuinguru horretan, IEP 2030a etapa berri baterako plataforma gisa planteatzen da, eta asmo handiagoa agertzen du. Ildo horretan, “jasangarritasun” kontzeptua politika publikoetan eta euskal enpresen eta euskal gizartearen estrategia eta dinamika guztietan txertatu beharra dago.