Skip to main content

Huhezinema 2025

Gure ekitaldia film laburren lehiaketa bat da. Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak, HUHEZIk, 2008. urtean antolatu zuen Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren lehen edizioa. Jaialdi hau besteengandik bereizten duen ezaugarri nagusienetakoa da, urtero, ikasle talde berri batek jaialdiaren antolakuntzan parte hartzen duela, jaialdiaren koordinatzailearekin eta Fakultateko beste irakasle eta langile batzuekin batera.
Huhezinema bera ikasgaia izaki, Ikus-entzunezko komunikazioko laugarren mailako ikasleek benetako film laburren jaialdi baten antolakuntza ezagutzeko eta gauzatzeko aukera dute. Erabat praktikoa den ikasgai honen helburua da, elkarlanean jaialdia aurrera ateratzea. Hala, aukera dute graduan zehar ikasitakoa praktikan jartzeko, eta, aldi berean, mundu profesionalarekin harremanak sustatzeko.

Udalerria: Mondragon (Gipuzkoa)
Mota: Bestelakoa
Eremua: Tokikoa

Agian hau ere interesatzen zaizu

2024ko uztailaren 18a
Araba
2023ko apirilaren 28a
Bilbao (Bizkaia)
2025eko maiatzaren 30a
Bilbao (Bizkaia)
2021eko uztailaren 2a
Varios (Álava)