Skip to main content

Huhezinema

Gure ekitaldia film laburren lehiaketa bat da. Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak, HUHEZIk, 2008. urtean antolatu zuen Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren lehen edizioa. Jaialdi hau besteengandik bereizten duen ezaugarri nagusienetakoa da, urtero, ikasle talde berri batek jaialdiaren antolakuntzan parte hartzen duela, jaialdiaren koordinatzailearekin eta Fakultateko beste irakasle eta langile batzuekin batera. Huhezinema bera ikasgaia izaki, Ikus-entzunezko komunikazioko laugarren mailako ikasleek benetako film laburren jaialdi baten antolakuntza ezagutzeko eta gauzatzeko aukera dute. Erabat praktikoa den ikasgai honen helburua da, elkarlanean jaialdia aurrera ateratzea. Hala, aukera dute graduan zehar ikasitakoa praktikan jartzeko, eta, aldi berean, mundu profesionalarekin harremanak sustatzeko.

Agian hau ere interesatzen zaizu

2025eko otsailaren 21a
Erandio (Bizkaia)
2021eko urriaren 22a
Vitoria-Gasteiz (Araba)
GURE! Jaialdia
  • Tokikoa
2024ko otsailaren 2a
GURE! Jaialdia 2024