30 IRA
Klima aldaketa
Europa Jauregia
Gasteiz hiribidea z.g.
01009 Gasteiz (Araba)
Tel.: (+34) 945 161 262 79
Helbide elektronikoa: www.vitoria-gasteiz.org/congresos
Gasteizen, autobusak Herrandarren kalean utziko zaitu. Taxia edo hiri-autobusa har ditzakezu, I eta II saihesbidea, Herrandarren kalean
Gasteiz-Lakua irteera hartu eta Gasteizko hiribideraino zuzen jarraitu.
Ondare naturala kaltebera da klima-aldaketaren aurrean, eta honen ondorioak negatiboak dira eta agerikoak dira gaur egun. Eremu babestuek lurraldeko balio natural garrantzitsuenak kontzentratzen dituztenez, pentsatzekoa da klima-inpaktua kualitatiboki esanguratsuagoa izan daitekeela hor gizartearentzat. Klima-ikuspegia ondare naturalaren plangintza eta kudeaketa orokorrean sartzea –eta, zehazki, eremu babestuen plangintza eta kudeaketan sartzea- behar bat da gur egun, eta horrela ezartzen du Egokitzapenerako Europar Estrategiak (Europako Batzordea, 2021). Natura 2000 Sarea funtsezko elementu bat da eremu babestuen barruan, biodibertsitatearen eta habitaten kontserbazioa bermatzeko. Euskadiren kasuan, Natura 2000 Sarea osatzen duten 55 eremuek lurraldearen % 23,3 okupatzen dute, eta Europarentzat lehentasunezko interesa duten habitaten % 14 biltzen dute. Natura 2000 Sarearen klima-erresilientzia segurtatzeko, beharrezkoa da kalteberatasunaren faktoreei heltzea, hala nola habitat eta espezieen kontserbazio-egoerari.
Eusko Jaurlaritzaren Trantsizio Energetikorako eta Klima-aldaketarako 2021-2024rako Planak (Eusko Jaurlaritza, 2021) “klima-neutraltasuna lortzen laguntzen duen 2000 Natura Sarea” bultzatzeko beharra sartzen du bere 15 ekimen enblematikoen artean; izan ere, horrek lurraldearen erresilientzia indartzen laguntzen du, lurraldearen neutraltasunerako bidea errazteaz batera.
Jardunaldi honetan aurkezten diren tresnen helburua da klima-aldaketak Euskadiko ondare naturalean dituen ondorioak diagnostikatzeko prozesua erraztea, lehorreko habitaten klima-arriskuari buruzko emaitzak eta azterketa bioklimatikoa aurkeztearen bitartez. Orobat, diagnostiko hau egiteko garatu diren eta beste autonomia erkidegoko edo eskualde batzuetara eraman litezkeen metodologiak ere aurkeztuko dira. Beste alde batetik, klima-ikuspegia Natura 2000 Sarearen kudeaketa-dokumentuetan integratzen lagundu dezaketen tresnak aurkeztuko dira, baita egokitzapena espezie multzo batzuen kudeaketan txertatzeko moduari buruzko adibide konkretuak ere; esaterako: anfibioen edo polinizataileen kasuan.
Ekitaldira aurrez aurre edo ZOOM bidez joan daiteke. Markatu zure aukera izena ematean
Irekiera instituzionala
Klima-aldaketaren erronkak Europako biodibertsitaterako
Nola heldu Natura 2000 Sarearen klima-ekintzari
---------------------------------------------------------------
Atsedenaldia
Euskadiko Natura 2000 Sarean klima-aldaketari heltzeko tresnak
Klima-aldaketa txertatzea:
Klima-aldaketaren arriskuari eta biodibertsitateari buruzko azterketa.
Kudeaketa Plan baten klima-ikuspegiaren azterketa.
Egokitze-neurriak:
Tresnen erabilerarako gomendioak.
Itxiera
1. bideoa
2. bideoa
Jarduera guztiak
Ohar Legala © Ihobe S.A. Urkixo zumarkalea, 36 Zk - 6. solairua, 48011 BILBO
Telefonoa: 94 423 07 43 - Faxa: 94 423 59 00 - h.el: info@ihobe.eus - Web-gunea: www.ihobe.eus
www.ihobe.eus webguneko edukiak Creative Commons Espainia 3.0 Aitorpena daukan lizentzia baten mende daude, aurkakoa adierazten ez bada, behintzat.
Erabilera baldintzak irakurri eta onartu ditut