Skip to main content

ADAPT AKTION Euskadi 2050. Klima-aldaketara egokitzeko irtenbideen foroa

LIFE IP Urban Klima 2050 proiektuak eta Ihobe sozietate publikoak “ADAPT AKTION Euskadi 2050. Klima-aldaketara egokitzeko irtenbideen foroa” antolatuko dute Bilbon, azaroaren 24an eta 25ean. Ekitaldiak proiektu europar horren amaiera markatuko du, eta etapa berri bat irekiko du Euskadiko klima-ekintzan, betiere erresilientzia lortzeko bidean lanean jarraitze aldera.

Topaketa baliagarria izango da Urban Klima 2050 proiektuaren zazpi urteko ibilbidean zehar garatutako emaitza, ikaskuntza eta esperientzia nagusiak partekatzeko. Proiektu horretan 40 ekintza bultzatu dira, 23 erakunde bazkideren parte-hartzeari esker. 

Foroan klima-aldaketara egokitzeko irtenbideak eta estrategiak elkarbanatu ahal izango dira, baita lankidetza-aukera berriak sortu ere, lurraldearen erresilientzia indartzeko eta klima-inpaktuen aurrean Euskadi prestatuago baterantz aurrera egiteko. 

ADAPT AKTION Euskadi 2050 foroak ekintza klimatikoari eta egokitzapenari lotutako ordezkari instituzionalak, teknikariak, gizarte-eragileak eta profesionalak bilduko ditu, etorkizuneko erronkei eta aukerei buruzko truke eta hausnarketarako gune batean. 

Programan, hitzaldi inspiratzaileak, eztabaidaguneak eta bisita teknikoak izango dira, proiektuaren esparruan gauzatutako ekintza pilotu garrantzitsuenen berri izateko.

Aurreinskripzioa 

Aurreinskripzioa egiteko epea zabalduko da, bertaratu nahi duten pertsona eta erakunde guztiei zuzenduta. Aurreinskripzioak ez dakar berekin behin betiko izen-ematea, baizik eta plaza-erreserba bat, foroaren baldintzak eta behin betiko programa jakinarazi arte.

Schedule

Atariko programa / 2026ko azaroaren 24a

09:00

Izen-ematea

09:30

Ongietorri-instituzionala

10:00

Nazioarteko aurkezpena

10:30

Mahai-ingurua proiektu laguntzaileekin

11:45

Kafea hartzeko atsedenaldia

12:15

Osoko bilkura: LIFE IP Urban Klima 2050 proiektuaren emaitzak

13:15

LIFE IP Urban Klima 2050 proiektuaren bazkide diren erakundeei errekonozimendua

13:30

Networking bazkaria

15:00

Eragin publiko handiko ponentzia

15:45

LIFE IP Urban Klima 2050n garatutako proiektu pilotuei balioa emateko aldi bereko inspirazio-mahaiak:

A mahaia – KOSTALDEA

B mahaia – IBAI-ARROAK

C mahaia – HIRI / HIRIARTEKOA

16:45

Kafea hartzeko atsedenaldia

17:15

Urban Klima 2050etik ekintza klimatikoaren hamarkada berrira

Inpaktuak, ikasitako ikasgaiak eta egokitzapenaren ibilbide-orria

18:15

Itxiera instituzionala

18:30

Ekitaldi sozial eta kulturala

20:30

Amaiera

2026ko uztailaren 25a

LIFE IP Urban Klima 2050 proiektuan garatutako proiektu pilotuak aldi berean bisitatzea lurralde historikoetan.

Agian hau ere interesatzen zaizu

 Ez dago ekitaldirik programatuta