Skip to main content

Ingurumena Euskadin

Ingurumena Euskadin

Ingurumen-adierazleen garrantzia Euskadiko aurrerapen ekologikoaren jarraipena egiteko orduan

Larrialdi klimatikoak eta garapen-eredu iraunkorragoetarantz igarotzeko beharrak markatutako testuinguru globalean, ingurumen-adierazleen bilketa sistematikoa funtsezko tresna bihurtzen da ingurumenaren egoera ebaluatzeko eta erabakiak hartzea bideratzeko.

Ingurumen-adierazleek Euskadi iraunkorrago bateranzko aurrerapena neurtzeaz gain, gardentasuna, kontuak ematea eta herritarrek ingurunea babesteko duten inplikazioa ere sustatzen dute. Beraz, oinarri sendoa osatzen dute politika publiko eraginkorrak eta lurraldearen ingurumen-errealitatera egokituak diseinatzeko.

Euskadin aldizka argitalpenak egiten dira ingurumen-adierazleen bilakaera aztertzeko eta irudikatzeko: ingurumenaren egoera orokorra xehetasunez deskribatzen duten txostenak, ingurumen-koiuntura txostenak (ikuspegi sintetikoago eta bisualagoa eskaintzen dutenak) eta ingurumen-profilak (ale bakoitzean ingurumen‑begetoreetako baten egoeraren argazki sakonagoa eskaintzen da).

Euskadiko Ingurumen Profilak argitalpen-sail bat dira, eta haien helburua da erradiografia argia, eskuragarria eta zorrotza eskaintzea Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-egoerari buruz. Edizio bakoitzak ingurumen-bektore espezifiko bat izaten du ardatz —hala nola ura, airea, hondakinak, lurzorua, biodibertsitatea, eta ingurumena eta osasuna—, eta, horri esker, gai bakoitzaren inguruko alderdirik garrantzitsuenetan eta haien bilakaeran sakontzen da.

Profil horiek erreminta erabakigarria dira sentsibilizazioa sustatzeko, erabakiak hartzeko eta politika publikoak diseinatzeko; izan ere, adierazle garrantzitsuak, analisi teknikoak eta testuinguru normatiboa biltzen dituzte. Horretaz gainera, lagungarriak dira Garapen Jasangarrirako Helburuen (GJH) jarraipena egiteko, eta Eusko Jaurlaritzaren konpromisoa islatzen dute, bai jasangarritasunarekin hartutakoa, bai ingurune naturalak eta hiri-eremuak hobetzeko harturikoa.

Sailaren barruan, profil hauek daude:

Urtea Gaia Dokumentuak (PDF)
2025 Udal-hondakinak
2023 Osasuna eta Ingurumena
2022 Biodibertsitatea
2020 Lurzoruak
2018 Aldaketa Klimatikoa
2017 Hondakinak
2016 Airea
2015 Ura

Ihobek urtero argitaratzen duen Euskadiko Egoeraren Txostenak ingurumenaren azterketa eskaintzen du, eta lau urtean behin egiturazko beste txosten bat egiten da, urterokoaren osagarri. Helburua bikoitza da: ingurumen bektore nagusien bilakaera berriena erakustea eta lurraldeko joera garrantzitsuenen irakurketa azkarra eskaintzea.

Dokumentu honek egoeraren araberako ikuspegi bat du ardatz, funtsezko adierazleen berehalako bilakaeran eta Euskadirako finkatutako ingurumen helburuetatik gertu egotean oinarrituta. Ingurumen egoeraren irudi argia eta eguneratua ematea bilatzen du, eta, horretarako, aurrerapenak, erronkak eta ezarritako helburuekiko lerrokadura maila identifikatzen ditu.

Txostena Ihobek koordinatzen du, eta adierazleak, batez ere, Eusko Jaurlaritzaren, Eustaten eta Europako iturri fidagarrien estatistika ofizialetatik datoz; gainera, eskuragarri dauden datu berrienak hartzen dira aintzat.

Oro har, Euskadiko ingurumen bilakaeraren ikuspegi sintetiko eta eguneratua eskaintzen du txostenak, eta epe labur eta ertainean energia, ingurumen eta industria trantsizioan eragina izango duten aurrerapen, tentsio eta erronka giltzarriak nabarmentzen ditu.

2024ko txostena

ALBISTEAK

También te puede interesar

2026ko ekainaren 19a
  • Hondakinak
Euskadik 36.000 tona zabortegira ez botatzea lortuko du, dekretu berri batekin
2026ko ekainaren 19a
  • Ingurumen-hezkuntza
2030eko Jasangarritasunerako Hezkuntzaren V. Eskolak hezkuntzaren eraldaketa bultzatzen du naturan oinarritutako irtenbideen bidez
2026ko ekainaren 16a
  • Klima aldaketa
  • Tokiko jasangarritasun
Euskadi beroari aurre egiteko prestatzen ari da, eta bostehun bat babesleku klimatiko ditu lurralde osoan
2026ko ekainaren 8a
  • Klima aldaketa
Hasi dira LIFE IP ip urban klima 2050 eskuhartzearen obrak Zarauzko malekoian

ARGITALPENAK

También te puede interesar

Euskadiko Babesleku Klimatikoen Sarea
2026ko ekainaren 18a
  • Klima aldaketa
Euskadiko Babesleku Klimatikoen Sarea
Ekonomia jasangarrirako trantsizio-arriskuak identifikatzeko eta ebaluatzeko gida
2026ko maiatzaren 14a
  • Ekonomia zirkularra
Ekonomia jasangarrirako trantsizio-arriskuak identifikatzeko eta ebaluatzeko gida
Birmanufakturako Bikaintasunaren Eskuliburu Praktikoa
2026ko maiatzaren 8a
  • Ekonomia zirkularra
Birmanufakturako Bikaintasunaren Eskuliburu Praktikoa
Euskadiko material-fluxuen azterketa
2026ko apirilaren 30a
  • Ekonomia zirkularra
Euskadiko material-fluxuen azterketa
Newsletter