- Ekonomia zirkularra
Ekostegun honen helburua da Lehengai Kritikoenen Europako Erregulazioak (EU Critical Materials Act, CRM Act, 2023ko martxoa) euskal enpresei buruz dituen ondorioen berri ematea, eta Euskadik epe labur eta ertainean bultzatu beharreko erantzunak ezagutzea.
"CRM Act", lehengai kritiko eta metal estrategikoen kontsumoa eta mendekotasuna murriztera bideratutako erregulazioa da, batez ere trantsizio klimatikoa eta berdea bultzatzeko.
Orkestra-Ihoberen "Lehengai kritikoak eta euskal industriarako funtsezkoak diren metalak" dokumentuan adierazten den bezala, Material Kritiko eta Estrategikoen Europako Zerrenda berriak kobrea eta aluminioa barne hartzen ditu, proiektu estrategikoetarako inbertsio zirkularrak finantzatzeko lehentasunezko mekanismoak ezartzen ditu eta administrazio-izapideak arintzen ditu.
EAEko enpresak aurreratu egin dira CRM arloan irtenbide berritzaileak garatzen, baina lankidetza publiko-pribatua indartu behar da, hobeto laguntzeko materialen mendekotasuna eta ingurumen-inpaktuak murrizteko Europako helburuei.
Jardunaldi hau mugikortasun jasangarriaren, berriztagarrien, elektriko-elektronikoaren, siderurgiaren eta metalaren birziklatzearen sektoreko enpresetako kudeatzaileentzat, erosketa-zuzendarientzat eta I+G+b arloko zuzendarientzat da, bai eta eragindako elkarte eta klusterrentzat ere.
Schedule
2024ko irailaren 26a
09:35
Macarena Larrea, Orkestra – Lehiakortasunerako Euskal Institutua
09:45
Ander Elgorriaga, Ihobe, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen-Jarduketarako Sozietate Publikoa, Ihobe
10:15
Jon Kepa Gerrikagoitia, BRTA
