- Ekonomia zirkularra
Leku mugatuak
Materialak eta hondakinak upcycling estrategien bidez balorizatzea lehentasunezko jarduera da Europar Batasunarentzat, eta Euskadik bere egin du Hondakinen eta Ekonomia Zirkularraren estrategien eta planen bidez. Gainera, ekonomia-balioa eta ingurumen-balioa aldi berean sortzeko gai diren ekonomia zirkularreko ereduetara aurrera egiteko aukerarik interesgarrienetako bat da.
Upcycling-aren bideragarritasuna ez dago soilik hondakinen berreskurapen tekniko eta ingurumenekoari lotutako teknologia eta monitorizazio egokien menpe. Lehenik eta behin, ezinbestekoa da jatorrizko hondakinaren kalitate bikaina bermatzea, haren identifikazio eta karakterizazio egokiaren bidez; ondoren, bereizketa, kontzentrazio, monitorizazio, trazabilitate, biltegiratze eta zaintza aurreratua eta fidagarria bermatu behar dira.
2026ko Euskal Teknologia Garbien Zerrendak upcycling-aren alderdi horiek guztiak jorratzen dituzten teknologiak biltzen ditu, materialak balio erantsi handiagoko balio-kateetan modu eraginkorrean berrintegratzea bermatzeko. Hori dela eta, jardunaldiaren helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko industria-sarean Sozietateen gaineko Zergan %35eko zerga-onura duten aukera teknologiko horiek sustatzea, eta, horren bidez, Zerrendaren erabilera ahalik eta gehien zabaltzea.
Horretarako, kategoria honetan jasotako teknologiak aurkeztuko dira, lehengaien kontsumoa murrizteko, bigarren mailako lehengai berriak sortzeko eta negozio-eredu zirkularrak garatzeko egiten duten ekarpena azalduz. Saioak baliabideen aprobetxamendua hobetzeko aukerak ezagutzeko eta industria eraginkorrago eta erresilienteago baterantz aurrera egiteko tresnak eskainiko ditu.
Gainera, testuinguru-informazio gisa, parte-hartzaileek 2026ko Euskal Teknologia Garbien Zerrendaren (ETGZ) izaerari, helburuei eta aurreikusitako emaitzei buruzko eduki zehatza eta orientatzailea jasoko dute. Halaber, aurkeztuko diren teknologien multzoa hautatzeko oinarri izan diren ingurumen-erronkak ere azalduko dira, zerrendaren egituraketa eta justifikazio teknikoa ulertzen laguntzeko.
09:30
Aitor Saez de Kortazar Jungitu, TGEZ Ardunadura
09:35
09:50
10:00
Estíbaliz Gabilondo Urkijo Environment-IDOM
10:30