- Ekonomia zirkularra
Leku mugatuak
Euskal enpresen erresilientziak eta arriskuen kudeaketak kostu handia dute, eta epe laburrean onura ukiezinak sortzen dituzte. Horregatik, pizgarriak behar dira ekonomian eta industrian eragin negatibo handiak prebenitzeko.
Ildo horretan, enpresek, baita Euskadin ere, gero eta esposizio handiagoa dute klima-larrialdiaren ondoriozko arrisku eta gertakarien aurrean. Horrek beharrezkoa egiten du klima-aldaketara egokitzea enpresa-kudeaketaren elementu estrategiko gisa txertatzea.
2026ko Teknologia Garbien Euskal Zerrendak lehen aldiz barne hartzen ditu arrisku horien aurrean industria-instalazioen erresilientzia handitzeko gai diren hainbat irtenbide teknologiko eta naturan oinarritutakoak. Zehazki, ibai- eta itsasertzeko uholdeekin eta bero-boladekin lotutako arriskuei erantzuteko diseinatutako teknologiak dira, eta gertaera horiek azpiegituretan, prozesuetan eta produktuetan eragin ditzaketen kalteen aurrean erantzun eraginkorra ematea ahalbidetzen dute.
Jardunaldi honetan kategoria horretan jasotako teknologiak aurkeztuko dira. Gainerako kategorietako teknologien moduan, sozietateen gaineko zergan % 35eko kenkari fiskala aplikatzeko aukera dute. Era berean, azalduko da nola lagun dezaketen arriskuak aurreikusten, kalteberatasunak murrizten eta erakundeen egokitzapen-gaitasuna indartzen klima-testuinguru gero eta aldakorrago baten aurrean.
Halaber, aztertuko da klima-egokitzapenak jasangarritasunaren eta enpresa-lehiakortasunaren estrategietan duen gero eta garrantzi handiagoa.
Gainera, testuinguru orokor gisa, parte-hartzaileek 2026ko Teknologia Garbien Euskal Zerrendaren izaerari, helburuei eta aurreikuspen nagusiei buruzko informazio xehatua eta orientagarria jasoko dute. Era berean, aurkeztuko diren teknologien multzoa hautatzeko oinarri izan diren ingurumen-erronkak azalduko dira.
09:30
Aitor Saez de Kortazar Jungitu, TGEZ ardunadura Ihobe
09:35
Helburuak, irismena eta enpresentzako aukerak
Aitor Saez de Kortazar Jungitu, TGEZ ardunadura Ihobe
09:50
Laura Gutiérrez García, Ekintza Klimatikoa Ihobe
10:00
Igone García, Proiektuaren zuzendaria /Energia, Klima eta Hiri Trantsizioa
10:30