- Ekonomia zirkularra
Saioak aurkezpen sintetikoak, adibide praktikoak eta elkarrizketarako gune bat uztartuko ditu, euskal enpresa‑ehunaren zalantzak argitzeko eta beharrak aztertzeko.
Gardentasunari eta posizionamenduari lotutako aldaketa esanguratsuenak jorratuko dira —CSRD, CSDDD, ESRS estandarren berrikuntzak eta ETEentzako borondatezko VSME txostengintza—, bai eta ekodiseinuaren aurrerapena, ESPR Erregelamenduaren eskakizunak eta produktuaren pasaporte digitala ere. Era berean, lehengaien eta hondakinen kudeaketaren arloko dinamika berriak aztertuko dira, Ekonomia Zirkularrari buruzko etorkizuneko Europako Erregelamendutik hasi eta ehungintzan, EEHn (RAEE), elikagai‑hondakinetan eta ontzietan aurreikusitako aldaketetaraino. Saioak, gainera, industria‑lehiakortasuna bultzatzeko tresnen ikuspegi integratua eskainiko du, hala nola Industrial Accelerator Act, CBAM eta Net Zero Industry Act, baita finantza jasangarriek eta fiskalitate berdeak irekitzen dituzten aukera berriak ere.
Jardunaldia bereziki honako hauei zuzenduta dago:
- Industria‑enpresei eta zerbitzu aurreratuetako enpresei, bereziki Europako araudiak bultzatutako balio‑kateetan txertatuta daudenei.
- Eskakizun berriei aurrea hartu eta ingurumen‑ eta merkatu‑estandar berrietara egokitu behar duten ETEei.
- Jasangarritasun, ekodiseinu, berrikuntza, arau‑betetze eta enpresa‑estrategiako arduradunei.
- Sektore publikoari, enpresa‑laguntzako erakundeei, klusterrei eta lehiakortasun‑eragileei.
- Industriaren deskarbonizazio eta zirkulartasun prozesuetan laguntzen duten aholkularitzei eta talde teknikoei.
Ekitaldia online izango da eta doakoa, aldez aurretik izena emanda.
Schedule
2026ko apirilaren 16a
09:30
José Mª Fernandez. Ekonomia Zirkularreko zuzendaria, Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa. Eusko Jaurlaritza.
09:40
Arau‑aldaketa nagusien, merkatu‑joeren eta sortzen ari diren erronken laburpena.
10:10
Euskal enpresa‑ehunaren lehiakortasuna baldintzatuko duten faktore estrategikoak.
10:40
