Skip to main content

Teknologia Garbien Euskal Zerrenda, inbertsiorako kenkari fiskalen % 30

Listado Vasco de Tecnologías Limpias, 30% de deducciones fiscales a la inversión

IZEN EMATEA: www.spri.eus

Euskalduna Bilbao: 2Exterior Aretoa

2024ko azaroaren 26ko Aginduarekin, Eusko Jaurlaritzak Teknologia Garbien Euskal Zerrenda berria onartu du, Euskadin sozietateen gaineko zergaren kuotaren gaineko % 30eko zerga-kenkarien mende dagoena.

Zerrenda hau, Holandako MIA EIA VAMIL eskemaren egokitzapen hobetua, tresna paregabea da Europa hegoaldean ekonomia zirkularraren (materialen eta hondakinen eraginkortasuna), zero kutsaduraren (airea, ura, zarata), berriztagarrien eta hidrogeno berdearen esparruetan trantsizio garbia bizkortzeko.

Zerrenda berriak 64 teknologia garbi ditu eta Euskadin zerga-egoitza duten enpresentzat onurak eskaintzen ditu, sinpletasun handiarekin.

Ihobe, EEE eta Spri erakunde publikoek, Ekonomisten Euskal Elkargoarekin eta Confebaskekin batera, bultzatutako jardunaldi honetan, Teknologia Garbien Euskal Zerrendaren helburuak, irismena eta eragiketa azalduko dira, kenkari fiskala modu sinplifikatuan eskuratzeko. Halaber, urteko berritze-prozesu berria aurkeztuko da.

Jardunaldi teknikoa euskal enpresetako finantza-zuzendariei, finantza-erakundeetako arduradunei, aholkularitza fiskalei, gestoriei eta, oro har, ekonomilariei zuzenduta dago.

 

 

Schedule

2025eko martxoaren 28a

10:20

Euskal ETEetan fiskalitatea optimizatzea Teknologia Garbien Zerrendarekin

Miguel Angel Calle. Ekonomista Aholkulari Fiskalen Erregistroko presidentea

10:40

Teknologia Garbien Euskal Zerrenda berria. Aurkezpena, operatiba sinplifikatua, helburuak eta garapenak berrikusteko eta zabaltzeko. Hurrengo urratsak eta ekimenak

María García Flecha. Estrategia eta Berrikuntzako zuzendaria. Ihobe, ingurumen jarduketarako sozietate publikoa. Eusko Jaurlaritza

Agian hau ere interesatzen zaizu

Birmanufaktura: ezkutuko negozioa
  • Ekonomia zirkularra
2026ko ekainaren 25a
Plataforma ZOOM