Ekonomia Zirkularreko prestakuntza-programa jardunean dauden profesionalentzat 2026
Basque Circular Hubek eta Pyme Circular ekimenak, biak Ihobe sozietate publikoak kudeatuta, Jardunean dauden profesionalentzako ekonomia zirkularreko prestakuntza programaren 2025eko deialdia abiarazi dute, Gasteizko Udalaren, Bilboko Udalaren eta CONFEBASK eta bere kide diren ADEGI, CEBEK eta SEAelkarteen laguntzarekin. Programa industria sektoreko enpresei zuzenduta dago, bereziki ETEei.
Edizio berrian funtsezko gaiak jorratuko dira, hala nola karbono aztarna, deskarbonizazio estrategiak eta arrisku klimatikoak, gardentasuna eta ingurumen posizionamendua, ekodiseinua ekonomia zirkular baterako, finantza jasangarriak, eta lehengaiak eta hondakinen kudeaketa.

1. MODULUA. Erakundearen karbono-aztarna kalkulatzea
Erakundearen karbono-aztarnaren kalkuluari buruzko prestakuntza: Bultzatu enpresaren deskarbonizazioa
Jasangarritasunari loturiko arauzko betekizunak eta merkatuaren eskakizunak gero eta zorrotzagoak diren ingurumari honetan, karbono-aztarna egoki neurtzea eta kudeatzea lehentasun estrategiko bilakatu da erakundeentzat. «Erakundearen karbono-aztarnaren kalkulua» deritzon prestakuntza-modulua Euskadiko ETE Zirkularra ekimenaren 2025 ikasturteko ibilbidetik abiatzen da, eta egungo klima-erronkei aurre egiteko funtsezko gaitasunak ematen dizkie euskal enpresei.
Zertarako kalkulatu erakundearen karbono-aztarna?
Karbono-aztarna kalkulatzea legezko betebeharra baino askoz gehiago da. Diagnostikoak egiteko, komunikatzeko eta erabakiak hartzeko tresna eraginkorra da, eta onura zehatzak dakartza:
- Gardentasuna hobetzen du bezeroen, administrazioen eta finantza-erakundeen aurrean.
- Energia-eraginkortasuneko eta kostuak aurrezteko aukerak antzemateko modua ematen du.
- ESG estandarrak eta kontratazio publikoko baldintzak betetzen laguntzen du.
- Markaren posizionamendu iraunkorra indartzen du.
Egin lehen urratsa neutraltasun klimatikorantz. Eman izena gaur eta bihurtu jasangarritasuna lehiazko abantaila.
Ikastaroaren egitura eta edukia
Modulua bost saiotan egituratzen da, ikuspegi praktikoa landuta eta Ihoberen «Climate & Circularity Calculator» tresnan oinarritzen da. Lehenengo 3 saioak elkarren segidakoak dira, eta erakundearen karbono-aztarna kalkulatzen ikasteko modua ematen dute.
Laugarren saioak beste urrats bat egiten du aurrera, eta erakundearen ingurumen-aztarna kalkulatzen lagunduko digu. Beharrezkoa da aurreko saioetan parte hartu izana edo 3C tresnaren funtzionamenduaz jakitea.
Bosgarren saioa osagarria da eta deskarbonizazioa jorratzen du.
| DESKRIBAPENA | DATAK, KOKAPENA ETA INSKRIPZIO-ESTEKAK (Inskripzio-estekak letra lodiz daude) |
| 1. SAIOA: Karbono-aztarna jakinarazteko beharrak eta betebeharrak (nahitaezkoa). (Iraupena- 2 ordu) |
|
| 2. SAIOA: 1 eta 2ko irismeneko karbono-aztarnaren kalkulua (nahitaezkoa). (Iraupena- 4 ordu) |
|
| 3. SAIOA: 3ko irismeneko karbono-aztarnaren kalkulua (nahitaezkoa). (Iraupena- 4 ordu) |
|
| 4. SAIOA: Karbono-aztarnatik ingurumen-aztarnara eta ekonomia zirkularreko adierazleetara. (Iraupena - 3 ordu) |
|
| 5. SAIOA: Science Based Targets (SBT): zientzian oinarritutako deskarbonizazio-helburuak ezartzeko bideak. Deskarbonizazioa eta konpentsazioa (enpresa guztientzat, aurrekoak egin ez badituzte ere). (Iraupena - 3 ordu) |
|
2. MODULUA. Produktuaren edo zerbitzuaren karbono-aztarna kalkulatzea
Produktu edo Zerbitzuaren Karbono Aztarnaren Kalkuluari buruzko ikastaroa: hobetu zure lehiakortasuna Bizitza Zikloaren Analisia erabiliz
Egun, produktuen jasangarritasuna funtsezko baldintza da merkatu berrietara iristeko, greenwashing delakoa saihesteko eta Europako araudien eskakizunak betetzeko. Inguruabar horretan, «Produktu edo Zerbitzuaren Karbono Aztarnaren Kalkulua» izeneko ikastaroak, Euskadiko ETE Zirkularraren 2025eko prestakuntza-eskaintzaren barrukoak, aukera ematen die enpresei jauzi kualitatibo bat egiteko beren ingurumen- eta ekodiseinu-estrategian.
Zertarako neurtu zure produktuen karbono-aztarna?
Bizi-zikloaren azterketa (BZA) dugu produktuaren ingurumen-eragin edo -inpaktua ebaluatzeko metodologiarik aintzatetsiena, produktua ekoizten denetik haren bizitzaren amaieraraino. Zorroztasunez aplikatuz gero, hainbat aukera emango dizkigu:
- Merkatuan nabarmentzea, ingurumenaren ikuspegitik arduratsuak diren produktuak eskainiz.
- Etiketa ekologikoak eskuratzea eta erosketa publiko berdearen baldintzak betetzea.
- Arloko araudiak betetzea, hala nola ISO 14067 araua eta produktuaren pasaporte digitalari aurrea hartzea.
- Kostuak murriztea, diseinuan eta prozesuetan hobekuntza estrategikoak eginez.
Bilakatu zure produktuak irtenbide jasangarri. Eman izena orain eta hasi zaitez ingurumen-eragin txikiagoko eta lehiazko balio handiagoko produktuak diseinatzen.
Ikastaroaren egitura eta edukia
Modulu honek ikuspegi praktikoa lantzen du eta Ihoberen «Climate & Circularity Calculator» tresna erabiltzen du. Nahitaezko bi saiok osatzen dute ikastaroa. Ikuspegi horrek aukera ematen die enpresei jasangarritasuna txertatzeko produktuaren diseinuan, ebidentzia teknikotik eta arauditik abiatuta.
Ordenagailu eramangarria eta Interneterako konexioa behar dira Climate & Circularity Calculator tresna egoki erabiltzeko.
Parte-hartzaileek Ihoberen webgunean erregistratuta egon behar dute Climate & Circularity Calculator tresna atzitu ahal izateko.
| DESKRIBAPENA | DATAK, KOKAPENA ETA INSKRIPZIO-ESTEKAK (Inskripzio-estekak letra lodiz daude) |
| 1. SAIOA: Produktuaren karbono-aztarnaren oinarriak, ISO 14067 arauaren arabera eta BZAren hastapenak. (Iraupena - 3 ordu) |
|
| 2. SAIOA: Aplikazio praktikoa. Ihoberen «Climate & Circularity Calculator» tresna erabiltzea. (Iraupena - 4 ordu) |
|