- Autonomoa
TotalEnergies Bilbao Night Marathon 2024
Gaueko lasterketa paregabea, 5 kontinenteetako 13.000 parte-hartzaile baino gehiago biltzen dituena. Lasterketa honek 3 distantzia ditu, 42k, 21k eta 10k Pirata lasterketa, RFEAk homologatuak eta federazioen egutegian sartuak. World Athletics Label Road Races lasterketak eskaintzen duen kalitate zigiluari eutsiko diogu aurten ere, eta horrek nazioarteko egutegi esklusibo batean sartzea dakar. Lasterketa honek eliteko atleten, profesionalen eta distantzia desberdinetako atleta herrikoien parte-hartzea sustatzen du runnig-aren festa handi batean, milaka pertsona kalera irteten direlarik euren giro paregabeaz gozatzera. Ibilbide izugarri ederra eta turistikoa izateaz gain, Bilbon barrena. TotalEnergies Bilbao Marathon runningaren benetako jaia da. Ibilbidean zehar 8 animazio-puntu baino gehiago ditugu, kirola eta bizitza osasuntsua sustatzeko oinarria duen esperientzia sinestezin honi erritmoa jarriko diotenak.
Bi urte daramatzagu Erronka Garbiak ematen duen ziurtagiria lortzen. Eusko Jaurlaritzak jarri du martxan, Ihobe sozietate publikoaren bitartez, eta diseinuan eta antolaketan ingurumen-neurriak integratzen dituzten ekitaldiak aintzatesten ditu, ingurumenaren gaineko eragin negatiboak minimizatzeko. Aurten ere konpromisoa hartu eta lanean jarraituko dugu ziurtagiriari eusteko eta ingurumenaren aldetik jasangarriak izatearen garrantzia transmititzen jarraitzeko, gure parte-hartzaileekin, bertaratuekin eta TotalEnergies Bilbao Night Marathon osatzen dugun talde osoarekin batera.
Ekitaldi hau Bilborun eta Streetmarketing Atletismo Klubak antolatzen du. Klub hori erreferentea da nazioan kirol-ekitaldien eta sustapen-marketinaren antolaketan, bai eta 25 urteko esperientzia duten ekitaldietarako publizitate-euskarrien fabrikatzailea ere. TotalEnergies Bilbao Night Marathon, gainera, turismorako pizgarri handia da, eta erakusleiho ezin hobea gure hiria munduko toki guztietan aintzatetsia izan dadin, urtero, 60 herrialde ingurutatik datozen 2.500 korrikalari atzerritar inguru bisitatzea lortuz.
TotalEnergies Bilbao Night Marathon programan parte hartzen dugun talde osoak espero dugu esperientzia ikaragarria eskainiko dizuegula, hiri paregabe batean, Bilbon.