Skip to main content

Getxophoto Festival Internacional de Imagen 2025

Begihandi kolektiboak bultzatuta, Getxophoto duela 18 urtetik hona Getxon, Euskal Herrian, igarotzen den irudia ardatz duen jaialdia da. Mundu osoko narratzaile bisualen proposamenak hurbiltzen ditu hirira, eta, hala, urtero proposatutako gaiei buruzko egungo elkarrizketa bat ezartzen du.
Getxophoto espazio publikoan bizi da eta istorioak zirkularazteko ohikoak ez diren formatu, euskarri eta lekuak erabiltzearen aldeko apustuan jarraitzen du. Jaialdi tematikoa da, komisario gonbidatu baten eskutik lan egiten duena eta irudia ezagutza, komunikazio eta, noski, gozamen estetikoko tresna gisa ulertzen duena. Erakusketak, instalazioak, proiekzioak, lankidetzak, laborategi esperimentalak eta jarduera-programa zabala ditu jaialdiak bere programan.

Udalerria: Getxo (Bizkaia)
Mota: Bestelakoa
Eremua: Tokikoa

Agian hau ere interesatzen zaizu

2023ko apirilaren 20a
Bilbao (Bizkaia)
2025eko otsailaren 21a
Erandio (Bizkaia)
2024ko uztailaren 18a
Araba
2023ko otsailaren 24a
Vitoria-Gasteiz (Alava)