- Autonomoa
Gustoko 2024
"GUSTOKO nekazaritza munduan inspiratutako elikadura eta gastronomia azoka bat da, bertako produktuen kalitatea eta jatorria mantentzearen alde egiten duena, elaborazio prozesuetan artisau-kanonei jarraituz. Osagai kultural bat du, non produktu eta ekoizle batzuk kultura, lurralde eta gizarte batekin lotu nahi diren.
GUSTOKOko enpresa erakusketariak bikaintasuna zaintzen duten kalitatezko ekoizleak izateagatik nabarmentzen dira, aldi berean beren produktuen benetakotasuna zainduz. Berezitasun horrek, sektoreko azoketan erakusketariak diren beste enpresa batzuetatik bereizten ditu, eta oso profil erakargarriak dira estatuko eta nazioarteko erosleentzat, industriaren barruan. GUSTOKOko enpresek eskaintzen dituzten produktu paregabeak eskuratzeko aukera aparta da, sektoreko beste azoketan ez baitago balio bereko proposamenik. Bi urtez behingo azoka da, eta laugarren edizioa egingo du 2024ko martxoaren 1etik 3ra. Estatuko hainbat lekutako elikagaiak eta edariak aurkeztuko dira, 140 enpresa erakusketari baino gehiagoren bidez, erakusketa-gunean, publiko orokorrari eta profesionalari zuzendutako jarduerez gain: showcooking saioak zuzenean enpresa erakusketarien produktuekin, dastatze libreak profesionalentzat, dastatzeak eta uztartzeak mota guztietako publikoentzat eta open meeting-ak.