- Autonomoa
TotalEnergies Bilbao Night Marathon 2023
"TotalEnergies Bilbao Night Marathonek bere 15. edizioa ospatuko du 2023ko Urriaren 21ean. Gaueko lasterketa paregabea, 5 kontinenteetako 11.000 parte-hartzaile baino gehiago biltzen dituena. Lasterketa honek 3 distantzia ditu, 42k, 21k eta 10k Pirata lasterketa, RFEAk homologatuak eta federazioen egutegian sartuak. Aurreko edizioan, World Athleticsek munduko lasterketa onenentzat eskaintzen duen kalitate zigilua lortu genuen, nazioarteko egutegi esklusibo batean sartzea eskatzen duena. Lasterketa honek eliteko atleten, profesionalen eta distantzia desberdinetako atleta herrikoien parte-hartzea sustatzen du runnig-aren festa handi batean, milaka pertsona kalera irteten direlarik euren giro paregabeaz gozatzera. Bilbon zehar ibilbide izugarri eder eta turistikoa izateaz gain, TotalEnegies Bilbao Marathon runningaren benetako jaia da, eta ibilbidean zehar kokatutako 8 animazio-puntuk baino gehiagok erritmoa jarriko diote kirola eta bizitza osasuntsua sustatzeko oinarri duen esperientzia sinestezin honi. Aurreko edizioan, Erronka Garbiak ematen duen ziurtagiria lortu genuen. Eusko Jaurlaritzak jarri zuen martxan, Ihobe sozietate publikoaren bidez, eta diseinuan eta antolaketan ingurumen-neurriak integratzen dituzten ekitaldiak aintzatesten ditu, hura egiteak ingurumenean izan ditzakeen eragin negatiboak minimizatzeko. Aurten ere konpromisoa hartu dugu eta lanean jarraituko dugu ziurtagiriari eusteko eta ingurumenaren aldetik jasangarriak izatearen garrantzia transmititzen jarraitzeko, gure parte-hartzaileekin eta TotalEnergies Bilbao Night Marathon osatzen dugun talde osoarekin batera. Ekitaldi hau Bilborun eta Streetmarketing Atletismo Klubak antolatzen du. Klub hori erreferentea da nazioan kirol-ekitaldien eta sustapen-marketinaren antolaketan, bai eta 25 urteko esperientzia duten ekitaldietarako publizitate-euskarrien fabrikatzailea ere. TotalEnergies Bilbao Night Marathon, gainera, turismoarentzako pizgarri handia da, eta erakusleiho ezin hobea gure hiria munduko toki guztietan aintzatetsia izan dadin, urtero 55 herrialde ingurutatik datozen atzerriko 2.000 korrikalari inguru bisitatzea lortuz. Parte hartzen dugun talde osoak, babesle, boluntario, antolatzaile eta koordinatzaile, muntaketa teknikari, segurtasun teknikari, soinu teknikari, animazio talde, zerbitzu mediko, fisioterapeuta, trafiko agente, garbiketa zerbitzu eta herritarrengandik, guztion artean, TotalEnergies Bilbao Night Marathon esperientzia magiko bat egitea ahalbidetzen dute, ahalik eta konpainia onenarekin: Bilbo.
Udalerria: Bilbao (Bizkaia)
Mota: Kirol-ekitaldia
Eremua: Erkidegoa"
Udalerria: Bilbao (Bizkaia)
Mota: Kirol-ekitaldia
Eremua: Erkidegoa"