Skip to main content

Laboral Kutxa Bilbao Surf Film Festival 2023

Kutxa Laboral Bilbao Surf Film Festival 2023 nazioarteko surf-zinemaldi lehiakorra baino askoz gehiago da, nazioarteko 40 film baino gehiago baititu hautatuak. Industria- eta ekonomia-sinergiak sortzen dira ekitaldi horretan, eta surfa jendearengana hurbiltzen da. Horrez gain, kultura eta kirolerako sarbidea errazten da, emakumeen presentzia eta irisgarritasuna sustatzen dira eta iraunkortasunaren eta ingurumenaren inguruan kontzientziatzen da.

On line surfeko txapelketak eta surfeko argazkiak, skateko txapelketa eta showak, itsasadarreko doako jarduerak (uretako bizikletak, erreskaterako motorrak, jetboard-ak...), mahai-inguruak (iraunkortasunari, kirol egokituari eta berdintasunari buruzkoak), ikus-entzunezko industriaren networking-a, hitzaldiak eta parte hartzeko tailerrak (berdintasuna, inklusioa eta jasangarritasuna), sektoreko produktu eta zerbitzuen aurkezpena Surf Market-en, eta elkartasunezko ibilaldia egingo ditugu.

Udalerria: Getxo/Bilbo (Bizkaia)
Mota: Diziplina anitzeko surf-zinemaldia
Eremua: Nazioartekoa

Agian hau ere interesatzen zaizu

2020ko irailaren 3a
Getxo (Bizkaia)
2020ko ekainaren 2a
Derio (Bizkaia)
Euskal Encounter 2020
  • Nazioartekoa
2020ko uztailaren 24a
Bilbao
2022ko uztailaren 7a
Bilbao (Bizkaia)