31 MAI
Hondakinak
Gaikako eraispena eta jatorrian egiten den gaikako banaketa ezinbesteko baldintzak dira ekonomia zirkularra eraikuntza sektorean ahalbidetzeko. Prestakuntza-jardunaldi hauen helburua da eraispen-hondakinen sorrera eta kudeaketan inplikatutako eragileen ezagutza eta/edo prestakuntza hobetzea, dekonstrukzioa Euskadin hobeto ezartzeko eta hondakinak jatorrian banatzearen alde egiteko eta banaketa hori premiaz orokortzeko. Horretarako, ibilbide bat egingo da gaikako eraispen, obrako sailkapen eta EEHen tratamenduaren alorreko jardunbide egokietatik.
Norentzat:
Eraispen-hondakinen sorrera eta kudeaketan inplikatutako eragileak.
Ekitaldia ZOOM plataformaren bidez egingo da. Izen-ematea Ihoberen webgunearen bidez egingo da. Izena eman ondoren, berrespen-mezu bat jasoko duzu ekitaldirako estekarekin.
Sartu ikastaroko bideoetara: https://bit.ly/videoscursodemolicionselectiva
Ongietorria eta sarrera
Dekonstrukzioaren motibazio legalak, ingurumenekoak, sozialak eta ekonomikoak
HKA, HKP, KAT, Eraispenaren aurreko auditoretza
EEH-Aurrezten tresnaren aurkezpen praktikoa
Elkarrizketa/Galderak
Saioaren amaiera
Gaikako eraispena gauzatzeko prozedurak (I)
Gaikako eraispena gauzatzeko prozedurak (II)
Segurtasun eta osasuna gaikako eraispeneko obretan
Kontenerizazio-estrategiak eta hobekuntzen identifikazioa
Adibide praktiko eredugarriak
Dekonstrukzioaren aukeratik aurreikusi daitezkeen balantze ekonomikoak eta ingurumen-balantzeak, obren tipologia arruntenetan.
Konklusioak eta etorkizuneko ikuspegiak
Eraispen selektiboaren tresnak, abantailak eta erronkak
Hurrengo ekintza-ildoak Euskadin
Azken iruzkinak eta amaiera
Jarduera guztiak
Ohar Legala © Ihobe S.A. Urkixo zumarkalea, 36 Zk - 6. solairua, 48011 BILBO
Telefonoa: 94 423 07 43 - Faxa: 94 423 59 00 - h.el: info@ihobe.eus - Web-gunea: www.ihobe.eus
www.ihobe.eus webguneko edukiak Creative Commons Espainia 3.0 Aitorpena daukan lizentzia baten mende daude, aurkakoa adierazten ez bada, behintzat.
Erabilera baldintzak irakurri eta onartu ditut