- Erosketa berdea
2026 - 2030ERAKO EKINTZA PLANA. EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO 2030EKO EROSKETA ETA KONTRATAZIO BERDEAREN PROGRAMA
Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Berdearen 2030erako Programa erreferentzia‑esparrua da sektore publikoaren erosketa-potentziala —eta, modu osagarrian, sektore pribatuarena ere— Euskadiko ingurumen-helburuetarantz aurrera egiteko palanka gisa baliatzeko.
2026-2030erako Ekintza Plan hau programa hedatzeko bost urteko bigarren zikloa da, 2021-2025erako Ekintza Planaren ondorengoa. Plan berri hau aurreko aldiko ondorioetatik eta testuinguru arauemaile eta estrategikoaren bilakaeratik abiatuta taxutu da; halaber, 5 eremu eta 10 jarduketa-ildoren egiturari eusten dio eta aldaketak maila
operatiboan kontzentratzen ditu (ekintzak). Hartutako ikuspegiak ekintza gutxi batzuk lehenesten ditu; ekintza horiek inpaktu handikoak, zehatzak eta neurgarriak dira, eta kostu/efizientzia handiagoa lortzera eta programara atxikitzearen balioa sendotzera bideratuta daude.