Ardatza: EKONOMIA ZIRKULAR BATERAKO EKODISEINUA
Produktu Jasangarrietarako Ekodiseinuaren Europako Erregelamendu berriak (ESPR), 2024an onartutakoak, mugarri bat ezartzen du produktuen diseinuan eta merkaturatzean Europako merkatuan.
Erregelamenduaren ikuspegia energiarekin zerikusia duten produktuetatik haratago hedatzen da: orain, jasangarritasun, iraunkortasun, konpongarritasun eta birziklagarritasunaren inguruko irizpideak ezartzen dizkie produktu industrial eta kontsumo-produktu ugariri.
«Ekodiseinua arau-esparru berrian» izeneko ikastaroa osatzen duten moduluak, Euskadi ETE Zirkularraren 2025. urteko programaren barrukoak, euskal enpresek egoera berri hori uler dezaten eta beren legezko ondorio eta ondorio estrategikoei aurrea har diezaieten diseinatuta daude.
Erregulazio berrian, zergatik da funtsezkoa ekodiseinua?
Ekodiseinua lege-eskakizun bihurtu da, ez soilik borondatezkoa edo energia-arloari atxikita. 2027tik aurrera, Euskadiko 400 enpresa baino gehiago –bereziki altzairu, bateria, ontzi edo ehungintza sektoreei lotutakoak– behartuta egongo dira produktuak berriz diseinatzera, honako hauek betez:
- Iraunkortasun, konpongarritasun, birziklagarritasun eta berrerabilpenaren inguruko irizpideak erabiliz.
- Produktuaren Pasaporte Digitala (PPD) garatuz.
- Produktuaren bizitza-zikloan sortzen den ingurumen-eraginari buruzko informazio teknikoa txertatuz.
Ikuspegi hori industria-itun garbi berriaren atala da, eta erabakigarria izango da kontratazio publikoan parte hartzeko, nazioarteko merkatuetan sartzeko eta finantzaketa berdea lortzeko.
Egokitu zure produktuak Europako etorkizuneko arauetara. Jaso prestakuntza eta eraldatu zure enpresa produktu iraunkorragoak, lehiakorragoak eta ekonomia zirkularrarekin bat egiten dutenak fabrika ditzan.
Ikastaroaren edukiak
Honako modulu hau 2 orduko saio bakarrean lantzen da, eta bertan, erregelamendu berriaren funtsezko alderdiak jorratzen dira. Ikastaroak oinarri teknikoa eta araudia eskaintzen ditu erregulazio berriak produktuen diseinuan, garapenean eta merkaturatzean nola eragingo duen ulertzeko.
| DESKRIBAPENA | DATAK, KOKAPENA ETA INSKRIPZIO-ESTEKAK (Inskripzio-estekak letra lodiz daude) |
| 1. SAIOA: Konponketarako eskubideari buruzko 2024/1799 Zuzentarauaren eta produktu jasangarrien diseinu ekologikoari buruzko Europako Erregelamenduaren hastapenak. (Iraupena - 2 ordu). | |