Skip to main content

1. MODULUA. Erakundearen karbono-aztarna kalkulatzea

Ardatza: DESKARBONIZAZIOA BIZI-ZIKLOAREN IKUSPEGITIK

Erakundearen karbono-aztarnaren kalkuluari buruzko prestakuntza: Bultzatu enpresaren deskarbonizazioa

Jasangarritasunari loturiko arauzko betekizunak eta merkatuaren eskakizunak gero eta zorrotzagoak diren ingurumari honetan, karbono-aztarna egoki neurtzea eta kudeatzea lehentasun estrategiko bilakatu da erakundeentzat. «Erakundearen karbono-aztarnaren kalkulua» deritzon prestakuntza-modulua Euskadiko ETE Zirkularra ekimenaren 2025 ikasturteko ibilbidetik abiatzen da, eta egungo klima-erronkei aurre egiteko funtsezko gaitasunak ematen dizkie euskal enpresei.

Zertarako kalkulatu erakundearen karbono-aztarna?

Karbono-aztarna kalkulatzea legezko betebeharra baino askoz gehiago da. Diagnostikoak egiteko, komunikatzeko eta erabakiak hartzeko tresna eraginkorra da, eta onura zehatzak dakartza:

  • Gardentasuna hobetzen du bezeroen, administrazioen eta finantza-erakundeen aurrean.
  • Energia-eraginkortasuneko eta kostuak aurrezteko aukerak antzemateko modua ematen du.
  • ESG estandarrak eta kontratazio publikoko baldintzak betetzen laguntzen du.
  • Markaren posizionamendu iraunkorra indartzen du.

Egin lehen urratsa neutraltasun klimatikorantz. Eman izena gaur eta bihurtu jasangarritasuna lehiazko abantaila.

Ikastaroaren egitura eta edukia

Modulua bost saiotan egituratzen da, ikuspegi praktikoa landuta eta Ihoberen «Climate & Circularity Calculator» tresnan oinarritzen da. Lehenengo 3 saioak elkarren segidakoak dira, eta erakundearen karbono-aztarna kalkulatzen ikasteko modua ematen dute.

Laugarren saioak beste urrats bat egiten du aurrera, eta erakundearen ingurumen-aztarna kalkulatzen lagunduko digu. Beharrezkoa da aurreko saioetan parte hartu izana edo 3C tresnaren funtzionamenduaz jakitea.

Bosgarren saioa osagarria da eta deskarbonizazioa jorratzen du.

DESKRIBAPENADATAK, KOKAPENA ETA INSKRIPZIO-ESTEKAK (Inskripzio-estekak letra lodiz daude)
1. SAIOA: Karbono-aztarna jakinarazteko beharrak eta betebeharrak (nahitaezkoa). (Iraupena- 2 ordu)

 

  • 2025/06/09- CEBEK
  • 2025/10/15- ADEGI
  • 2025/11/11 - SEA
  • 2025/06/10- BASQUE FOOD CLUSTER
  • 2025/07/02- BASQUE CIRCULAR HUB BILBAO (Ihoberen egoitza)

     

2. SAIOA: 1 eta 2ko irismeneko karbono-aztarnaren kalkulua (nahitaezkoa). (Iraupena- 4 ordu)

 

  • 2025/06/16- CEBEK
  • 2025/10/22- ADEGI
  • 2025/11/18 - SEA
  • 2025/06/17- BASQUE FOOD CLUSTER
  • 2025/07/09- BASQUE CIRCULAR HUB BILBAO (Ihoberen egoitza)

     

3. SAIOA: 3ko irismeneko karbono-aztarnaren kalkulua (nahitaezkoa). (Iraupena- 4 ordu)

 

  • 2025/06/23- CEBEK
  • 2025/10/29- ADEGI
  • 28/11/2025 - SEA
  • 2025/06/24- BASQUE FOOD CLUSTER
  • 2025/07/16- BASQUE CIRCULAR HUB BILBAO (Ihoberen egoitza)

     

4. SAIOA: Karbono-aztarnatik ingurumen-aztarnara eta ekonomia zirkularreko adierazleetara. (Iraupena - 3 ordu)

 

5. SAIOA: Science Based Targets (SBT): zientzian oinarritutako deskarbonizazio-helburuak ezartzeko bideak. Deskarbonizazioa eta konpentsazioa (enpresa guztientzat, aurrekoak egin ez badituzte ere). (Iraupena - 3 ordu)

 

Ordenagailu eramangarria eta Interneterako konexioa behar dira Climate & Circularity Calculator tresna egoki erabiltzeko.

Parte-hartzaileek Ihoberen webgunean erregistratuta egon behar dute Climate & Circularity Calculator tresna atzitu ahal izateko.

DESKARGAK ETA EKITALDIRAKO ESTEKAK

Agian hau ere interesatzen zaizu

2025eko azaroaren 11
Ihobe- Edificio Plaza Bizkaia Eraikina C/Alameda Urquijo 36, Bilbao 48011
6. MODULUA. Serbitizazioa
  • Ekonomia zirkularra
2025eko azaroaren 11
CEBEK - Confederación Empresarial de Vizcaya
2025eko azaroaren 12a
Basque Circular Hub - VITORIA-GASTEIZ Cuadrilla de Salvatierra-Agurain Kalea 1, 01013, Vitoria-Gasteiz
2025eko azaroaren 12a
Ihobe- Edificio Plaza Bizkaia Eraikina C/Alameda Urquijo 36, Bilbao 48011