Skip to main content

2. MODULUA. Ekodiseinu zirkularra: produktuen zirkulartasun-eskakizun berrien aplikazioa

Ardatza: EKONOMIA ZIRKULAR BATERAKO EKODISEINUA

Ekodiseinu zirkularrari buruzko ikastaroa: Erabili zirkulartasun-eskakizun berriak produktuen diseinuan

Ekonomia zirkularra aukera estrategikoa izateari uzten ari zaio, eta araudi- eta merkatu-betekizun bihurtzen ari da. Produktu Jasangarrietarako Ekodiseinuaren Europako Erregelamendua (ESPR) indarrean hasteaz batera, enpresek zirkulartasun-printzipioak txertatu behar dituzte beren produktuen diseinuan, garapenaren hasierako faseetatik txertatu ere.

Zergatik jaso prestakuntza ekodiseinu zirkularrari buruz?

2027tik aurrera, EBn merkaturatutako produktuek jasangarritasun-irizpide jakin batzuk betetzen dituztela egiaztatu beharko dute, hala nola, irizpide hauek:

  • Iraunkortasuna eta konpongarritasuna
  • Birziklagarritasuna eta berrerabiltzeko aukera
  • Eraginkortasuna materialen erabileran
  • Eduki birziklatuak edo bigarren mailakoak txertatzea
  • Produktuaren pasaporte digitalerako (PDP) prestatzea

Ekodiseinu zirkularrak betebehar horiei aurrea hartzeko aukera ematen du, birdiseinu behartuen ziozko kostuak saihesteko, eta bezeroek, arautzaileek eta inbertitzaileek hautematen duten ingurumen-balioa handitzeko.

Bermatu zirkulartasuna diseinutik bertatik. Jaso prestakuntza, egokitu zure produktuak eta gidatu industria zirkularragoa eta lehiakorragoa izateko trantsizioa zure enpresan.

Ikastaroaren edukiak

Modulua 3 orduko saio bakarrean egituratzen da, Ihoberen «Ekodiseinu zirkularra» eskuliburu teknikoan oinarritutako jarraibide praktikoak landuz. Ikastaro honek dagoeneko produktuak diseinatzen, ekoizten edo merkaturatzen dituzten enpresak ditu hartzaile, eta orobat, etorkizunean egokitasuna eta lidergo jasangarria bermatu nahi dutenak.

DESKRIBAPENADATAK, KOKAPENA ETA INSKRIPZIO-ESTEKAK (Inskripzio-estekak letra lodiz daude)
1. SAIOA: Ekodiseinu-gidaliburua eta zirkulartasun-betekizun berrien aplikazio praktikoa. (Iraupena - 3 ordu)

 

  • 2025/09/24- BASQUE CIRCULAR HUB BILBAO (Ihoberen egoitza)
  • 2025/09/25- BASQUE CIRCULAR HUB VITORIA GASTEIZ

 

DESKARGAK ETA EKITALDIRAKO ESTEKAK

Agian hau ere interesatzen zaizu

2025eko azaroaren 11
SEA - Empresas Alavesas
2025eko azaroaren 11
Ihobe- Edificio Plaza Bizkaia Eraikina C/Alameda Urquijo 36, Bilbao 48011
6. MODULUA. Serbitizazioa
  • Ekonomia zirkularra
2025eko azaroaren 11
CEBEK - Confederación Empresarial de Vizcaya
2025eko azaroaren 12a
Basque Circular Hub - VITORIA-GASTEIZ Cuadrilla de Salvatierra-Agurain Kalea 1, 01013, Vitoria-Gasteiz