- Ekonomia zirkularra
Nola iritsi
CEBEK - Confederación Empresarial de Vizcaya
Basque Circular Hub - VITORIA-GASTEIZ Cuadrilla de Salvatierra-Agurain Kalea 1, 01013, Vitoria-Gasteiz
CBAM tresnari buruzko ikastaroa: Prestatu zure enpresa karbonoaren mugak doitzeko mekanismoa baliatuta
Nazioarteko merkataritza karbono urriko ekonomiarantz abiatzen ari da. Hala, Karbonoaren Mugak Doitzeko Mekanismo berriak (CBAM), Europar Batasunak bultzatutakoak, prezio justua ezartzen dio inportatutako produktuek dakarten karbonoari, eta hala, zuzenean eragiten die funtsezko industria-sektoreetako enpresa esportatzaile eta inportatzaileei. «CBAM: Aplikazioa, eskakizunak eta erregulazio-egokitzapena» deritzon prestakuntza-modulua Euskadi 2025 ETE Zirkularra programaren barruan dago, eta aldaketa disruptibo horretara egokitzeko gida praktikoa eskaintzen die Euskadiko erakundeei.
Zer da CBAM tresna eta zergatik erreparatu behar diozu?
2023/956 (EB) Erregelamenduaren bidez onartutako CBAM tresnak «karbono-ihesa» saihestea eta bidezko lehia bermatzea du helburu EBren barruan nahiz kanpoan fabrikatutako produktuen artean. Lanabes edo mekanismo horrek sektore hauetako enpresei eragingo die bereziki:
2026tik aurrera, nahitaezkoa izango da inportatutako produktuei darien karbono-isuriak aitortzea eta ordaintzea. 2023tik aurrera, beharrezkoa da balio horren berri ematea trantsizio-aldian.
Aurrea hartu CBAM tresnari eta indartu zure nazioarteko posizionamendua. Eman izena lehenbailehen eta bermatu zure enpresa prest egon dadin karbono arautuko ingurumari berrian lehiatzeko.
Ikastaroaren egitura eta edukia
Ikastaro honek 3 orduko saio trinko bakarra du, CBAM tresnaren gaineko ikuspegi eguneratua eta operatiboa eskaintzeko helburuz. Prestakuntzak kasu praktikoak darabiltza, bai eta kalkulu-tresnak eta industria-enpresei egokitutako gomendioak ere.
| DESKRIBAPENA | DATAK, KOKAPENA ETA INSKRIPZIO-ESTEKAK (Inskripzio-estekak letra lodiz daude) |
| 1. SAIOA: CBAM tresnaren inguruko aplikazioa, arauen eguneratzea eta eskakizunak. (Iraupena - 3 ordu) |
|
CEBEK - Confederación Empresarial de Vizcaya
Basque Circular Hub - VITORIA-GASTEIZ Cuadrilla de Salvatierra-Agurain Kalea 1, 01013, Vitoria-Gasteiz