- Ekonomia zirkularra
Nola iritsi
Ihobe- Auditorio Edificio Plaza Bizkaia Eraikina C/Alameda Urquijo 36, Bilbao 48011
Basque Circular Hub - VITORIA-GASTEIZ Cuadrilla de Salvatierra-Agurain Kalea 1, 01013, Vitoria-Gasteiz
Produktuen pasaporte digitalari buruzko ikastaroa: Trazabilitatearen eta zirkulartasunaren gakoak Europako Ekonomia Berrian
Ekonomia zirkularra eredu digitalizatu, trazagarri eta gardenerantz doa. Esparru horretan, Produktuaren Pasaporte Digitala (PDP) funtsezko tresna da Europako arauzko eskakizun berriak betetzeko eta produktuen merkatuko ingurumen-posizionamendua hobetzeko. «Produktuen Pasaporte Digitala» izeneko moduluak, Euskadi ETE Zirkularraren 2025. urteko programan jasotakoak, aukera ematen die euskal enpresei pasaportearen nahitaezko ezarpenari aurrea hartzeko eta haren potentzial estrategikoa aprobetxatzeko.
Zer da Produktuaren Pasaporte Digitala (PDP)?
PDP sistema elektroniko bat da, eta produktu baten ingurumen-inpaktuari, osaerari, bizitza-zikloari, zirkulartasunari eta trazabilitateari buruzko informazio kritikoa biltzen du. Haren garapena Produktu Jasangarrietarako Ekodiseinuaren Europako Erregelamenduari (ESPR) lotuta dago, eta 2027tik aurrera nahitaezkoa izango da lehentasunezko produktuetan.
PDPk honako hauek erraztuko ditu:
Aurrea hartu produktu digitalizatu eta jasangarriaren etorkizunari. Eman izena orain eta gidatu Produktuaren Pasaporte Digitalaren ezarpena zure enpresan.
Ikastaroaren edukiak
Modulu hau 2 orduko saio bakarrean, eta PDPren ikuspegi estrategikoa, teknikoa eta erregulazioari buruzkoa eskaintzen du. Ikastaro honi esker, egoki ulertuko duzu zure erakundea hemendik aurrera nola prestatu PDPren eskakizunak betetzeko eta erregulazioaren ziozko arriskuak edo merkataritza-langak saihesteko.
| DESKRIBAPENA | DATAK, KOKAPENA ETA INSKRIPZIO-ESTEKAK (Inskripzio-estekak letra lodiz daude) |
| 1. SAIOA: Egungo hedapenaren egoera, taxututako ibilbide-orria, eragindako sektoreak, enpresentzako ondorioak eta aplikazioak (Iraupena - 2 ordu) |
|
Ihobe- Auditorio Edificio Plaza Bizkaia Eraikina C/Alameda Urquijo 36, Bilbao 48011
Basque Circular Hub - VITORIA-GASTEIZ Cuadrilla de Salvatierra-Agurain Kalea 1, 01013, Vitoria-Gasteiz