- Ekonomia zirkularra
How to get there
Basque Circular Hub - VITORIA-GASTEIZ Cuadrilla de Salvatierra-Agurain Kalea 1, 01013, Vitoria-Gasteiz
Ekodiseinu zirkularrari buruzko ikastaroa: egokitu zaitez Ekonomia Zirkularreko Europako Esparru Arautzaile Berrira
Ontzien eta bilgarrien sektorea jasangarritasunari buruzko eztabaidaren erdigunean dago. Ontzien eta Ontzien Hondakinen Europako Erregelamendua (2025ean argitaratzeko begiz jota) indarrean hasten denean, eta Espainian indarrean dagoen 1055/2022 Errege Dekretua dela bide, ontzien diseinuak nahitaez bete behar ditu zirkulartasunaren, birziklagarritasunaren eta hondakinak murrizteko irizpideak.
Testuinguru horretan, Euskadi ETE Zirkularraren 2025eko programaren barruan dagoen «Ontzien ekodiseinua eta arau-esparru berria» izeneko moduluak funtsezko aukera eskaintzen die enpresei lege-aldaketei aurrea hartzeko eta ontziak ingurumen-, arau- eta lehia-irizpideen arabera berriro diseinatzeko.
Zergatik jardun orain?
Araudi berriek aldaketa sakonak eta presazkoak dakartzate ontzien diseinuan eta merkaturatzean:
Betekizun horietara ez egokitzeak merkatu-oztopoak, zehapenak edo lehiakortasun-galera ekar ditzake jasangarritasunean gero eta zorrotzagoak diren bezero eta inbertitzaileen aurrean.
Birdiseinatu zure ontziak trantsizio zirkularra gidatzeko. Jaso prestakuntza orain ontzien ekodiseinuan eta ziurtatu zure produktuen etorkizun lehiakorra eta zirkularra.
Ikastaroaren edukiak
Modulu hau 3 orduko saio bakarrean, ikuspegi praktikoa eta arauemailea landuta. Ikastaroak Ihoberen gida teknikoak eta euskal enpresa-sarean aplikatzeko benetako esperientziak biltzen ditu.
| DESKRIBAPENA | DATAK, KOKAPENA ETA INSKRIPZIO-ESTEKAK (Inskripzio-estekak letra lodiz daude) |
| SAIOA: Ontzien ekodiseinua arau-esparru berrian. (Iraupena - 3 ordu) |
|
Basque Circular Hub - VITORIA-GASTEIZ Cuadrilla de Salvatierra-Agurain Kalea 1, 01013, Vitoria-Gasteiz