Skip to main content

ADAPT AKTION Euskadi 2050. Klima-aldaketara egokitzeko konponbideen foroa

LIFE IP Urban Klima 2050 proiektuak eta Ihobe sozietate publikoak “ADAPT AKTION Euskadi 2050. Klima-aldaketara egokitzeko konponbideen foroa” antolatuko dute Bilbon, azaroaren 24an eta 25ean. Ekitaldiak proiektu europar horren amaiera markatuko du, eta etapa berri bat irekiko du Euskadiko klima-ekintzan, betiere erresilientzia lortzeko bidean lanean jarraitze aldera.

Topaketa baliagarria izango da Urban Klima 2050 proiektuaren zazpi urteko ibilbidean zehar garatutako emaitza, ikaskuntza eta esperientzia nagusiak partekatzeko. Proiektu horretan 40 ekintza bultzatu dira, 23 erakunde bazkideren parte-hartzeari esker. 

Foroan klima-aldaketara egokitzeko konponbideak eta estrategiak elkarbanatu ahal izango dira, baita lankidetza-aukera berriak sortu ere, lurraldearen erresilientzia indartzeko eta klima-inpaktuen aurrean Euskadi prestatuago baterantz aurrera egiteko. 

ADAPT AKTION Euskadi 2050 foroak ekintza klimatikoari eta egokitzapenari lotutako ordezkari instituzionalak, teknikariak, gizarte-eragileak eta profesionalak bilduko ditu, etorkizuneko erronkei eta aukerei buruzko truke eta hausnarketarako gune batean. 

Programan, hitzaldi inspiratzaileak, eztabaidaguneak eta bisita teknikoak izango dira, proiektuaren esparruan gauzatutako ekintza pilotu garrantzitsuenen berri izateko.

Aurreinskripzioa 

Aurreinskripzioa egiteko epea zabalduko da, bertaratu nahi duten pertsona eta erakunde guztiei zuzenduta. Aurreinskripzioak ez dakar berekin behin betiko izen-ematea, baizik eta plaza-erreserba bat, foroaren baldintzak eta behin betiko programa jakinarazi arte.

Schedule

Atariko programa / 2026ko azaroaren 24a

08:30

Izen-ematea

09:00

Ongietorri-instituzionala

09:30

Nazioarteko aurkezpena

10:00

Urban Klima 2050etik ekintza klimatikoaren hamarkada berrira

10:45

Kafea hartzeko atsedenaldia

11:15

Mahai-ingurua proiektu laguntzaileekin

12:15

Osoko bilkura: LIFE IP Urban Klima 2050 proiektuaren emaitzak

13:30

Networking bazkaria

15:00

LIFE IP Urban Klima 2050n garatutako proiektu pilotuei balioa emateko aldi bereko inspirazio-mahaiak:

  • A mahaia – KOSTALDEA: Itsasoarekin elkarbizitza
  • B mahaia – IBAI-ARROAK: Urari bere lekua itzuli
  • C mahaia – HIRI / HIRIARTEKOA: Egokitzeko, naturara itzultzea

16:00

Kafea hartzeko atsedenaldia

16:30

Eragin publiko handiko ponentzia

17:15

Eta orain zer? COP31 osteko ikasgaiak, seinaleak eta erronkak

18:00

Konklusioak

18:30

Amaiera

19:30

Koktela eta networking-a

Bisita teknikoak Urban Klima 2050 ekimeneko proiektu pilotuetara / 2026ko uztailaren 25a

Bisita teknikoak Urban Klima 2050 ekimeneko proiektu pilotuetara

Azaroaren 25ean, asteazkena, aldi bereko bisita teknikoak egingo dira Euskadiko hiru lurralde historikoetan; zehazki, LIFE IP Urban Klima 2050 proiektuaren esparruan garatutako jarduketak bisitatuko dira. Bisita horiei esker, bertatik bertara ezagutu ahal izango dira proiektuaren zazpi urteko ibilbidean klima-aldaketara egokitzeko bultzatutako zenbait soluzio. Plazak mugatuak dira.

Parte-hartzaileek ibilbideetako bat aukeratu beharko dute izena ematean. Ibilbide bakoitzerako garraio zerbitzu bat egongo da Bilbotik: 8:30etan irtengo da, eta 14:00ak aldera itzuliko da. Bisita euren kabuz egitea erabakitzen duten pertsonek euren kabuz joan beharko dute aukeratutako ibilbidearen leku guztietara, eta batetik bestera mugitzeko modua ere bilatu. 

Araba | Azpiegitura berdea eta nekazaritza-biodibertsitatea, ingurumenaren kalitatea eta hiri-inguruko inguruneen erresilientzia hobetzeko

Bisitatuko dira:

Basaldea (Gasteiz). Nekazaritza-biodibertsitatea indartzeko eta hiri- eta landa-ingurunearen arteko konexioa indartzeko ekimenak, betiere polinizatzaileentzako espazioen, korridore ekologikoen eta ur-ekosistemekin lotzen diren habitaten bitartez.

Jundiz parkea (Gasteiz). Ingurumena lehengoratzea, airearen kalitatea hobetzea eta industrialdearen inguruan karbonoa atzitzeko ahalmena areagotzea helburu duen korridore berdea.

Joan-etorria beren kabuz egiten dutenentzako informazioa:

Elkargunea: Jundiz | Ordua: 09:45

Bizkaia | Ibai-uholdeei eta kostaldekoei aurre egiteko klima-egokitzapena, natura-ingurunea birsortuta eta espazio publiko seguruagoak eta erresilienteagoak sortuta

Bisitatuko dira:

Bakio. Barnealdeko padura eta uholde-basoa sortzea, ingurune horretan ingurumen-kalitatea hobetzeko, biodibertsitatea errazteko eta uholdeez babesteko.

Tonpoi (Bermeo). Ingurune horretako ingurumen-lehengoratzea eta lehengoratze soziala, klima-aldaketara egokitutako erabilera publikoko hiri-inguruko azpiegitura berdea sortzearekin.

Joan-etorria beren kabuz egiten dutenentzako informazioa:

Elkargunea: Bakio | Ordua: 09:30

Gipuzkoa | Itsas mailaren igoerara eta muturreko gertakarietara egokitzea, eta ibai-ibilguak lehengoratzea, klima-erresilientzia eta konektagarritasun ekologikoa hobetzeko

Bisitatuko dira:

Zarautz. Kostaldeko uholdeen aurkako babesa indartzeko jarduketak: malekoia hobetzea eta hondartzaren inguruko zenbait sarbide birmoldatzea.

Errekatxulo (Donostia). Ibilgu naturala eta urbazterreko landaredia lehengoratzea, ibai-ekosistemaren kalitate ekologikoa hobetzeko eta uholdeen prebentzioan laguntzeko.

Joan-etorria beren kabuz egiten dutenentzako informazioa:

Elkargunea: Errekatxulo | Ordua: 10:00

Agian hau ere interesatzen zaizu

 Ez dago ekitaldirik programatuta