Skip to main content

ASTEKLIMA 2023: Argalarioko segurtasun-biltegira bisita

ASTEKLIMA 2023: Visita a la celda de Seguridad de Argalario

Zatoz lurzoru poluituak gordetzeko eraikitako Argalarioko segurtasun-biltegira. Aprobetxatu 20 urte baino gehiago dituen ingurumen-azpiegitura handi hori ezagutzeko aukera. Bisitan, biltegia zertarako den, nola eraiki zen eta haren segurtasuna nola bermatzen den azalduko da. Horrez gain, lurzoruak baliabide gisa duen garrantzia eta klima-aldaketaren aurkako borrokan duen funtsezko eginkizuna azalduko dira.

Jarduera gehienbat kanpoan egingo da. Ibilbide laburrak oinez egingo dira. Horregatik, parte-hartzaileek oinetako erosoak eta eguraldiaren araberako jantziak eraman beharko dituzte. Euria espero bada, ez ahaztu zira eta aterkia.

18.00-18.20 Jatorritik Argalariora (Barakaldo) autobusez joatea
18.20-19.40 Argalarioko biltegia bisitatzea
19.40-20.00 Autobusez jatorrira itzultzea.

Izena eman ondoren, jatorrizko lekuaren berri emango da.

Euskadiko klima eta energiaren asteko gainerako ekitaldiei buruzko informazio gehiago: www.asteklima.eus

  • Erakunde antolatzailea: Ihobe
  • Erakunde laguntzailea: Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza
  • Data eta ordutegia: 2023-09-28 (Bilbotik) 18:00 etan eta 2023-09-29 (Barakaldotik) 18:00 etan
  • Kokapena: Argalarioko segurtasun-biltegia - Barakaldo
  • Nori zuzenduta dago? Herritarrak eta gizarte-eragileak
  • Ekitaldian egingo den hizkuntza: Gaztelaniaz

Izena ematea: eventos@ihobe.eus

Agian hau ere interesatzen zaizu

 Ez dago ekitaldirik programatuta