Skip to main content

ASTEKLIMA 2023: Euskadin egindako produktu zirkularren "Zirkularrak-Circulares" erakusketa: Konekta-La perrera (Bilbo)

Euskadi aitzindaria izan da ingurumen-irizpideak aplikatzeari dagokionez, produktuen hasierako diseinu- eta garapen-etapetatik, eta erreferente gisa finkatu da Europako hegoaldean, bereziki, industriaren esparruan. Ibilbide horrek hamar sektoretatik etorritako produktu zirkularrak izatea ahalbidetu du. Zehazki, honako sektore hauetatik: makineria, metalurgia, garraioa, altzarigintza, automobilgintza, kontsumo-ondasunak, kimika, elikadura, elektronika eta eraikuntza-materialak.  

IHOBEk antolatua, Zirkularrak-Circulares erakusketa Euskadin sortutako 150 produktu zirkular baino gehiagoren ingurukoa da. Erakusketak bizitza-zikloaren ikuspegia duten ekodiseinuko metodologiak aplikatu dituzten eta, beraz, ingurumen-inpaktua nabarmen murriztu duten produktu ugariren ikuspegia eskaintzen du. Bisita ezazu!

Erakusketa honen esparruan, bisita gidatu hauek egingo dira:

  • Data: 2023-09-25
  • Ordua: 18:00 etan
  • Iraupena: ordu 1 eta 40 minutu

Agian hau ere interesatzen zaizu

Birmanufaktura: ezkutuko negozioa
  • Ekonomia zirkularra
2026ko ekainaren 25a
Plataforma ZOOM