- Ekonomia zirkularra
Ekostegun honek -- Ekonomia Zirkularreko Osteguna -- parekatu nahi du euskal erakundeak nola ari diren txertatzen ekonomia zirkularraren printzipioak beren produktu eta zerbitzuetan.
Euskadi aitzindaria izan da ingurumen-irizpideak aplikatzeari dagokionez, produktuen hasierako diseinu- eta garapen-etapetatik, eta erreferente gisa finkatu da Europako hegoaldean, bereziki, industriaren esparruan. Ibilbide horrek hamar sektoretatik etorritako produktu zirkularrak izatea ahalbidetu du. Zehazki, honako sektore hauetatik: makineria, metalurgia, garraioa, altzarigintza, automobilgintza, kontsumo-ondasunak, kimika, elikadura, elektronika eta eraikuntza-materialak.
Jardunaldiaren helburu nagusia da ekonomia zirkularraren ahalmenaren ikuspegi orokorra ematea eta ekodiseinua edozein enpresa-sektoretan, enpresa fabrikatzaileen eskutik. Gainera, bisita gidatua egingo da erakusketatik.
IHOBEk antolatua, Zirkularrak-Circulares erakusketa Euskadin sortutako 150 produktu zirkular baino gehiagoren ingurukoa da. Erakusketak bizitza-zikloaren ikuspegia duten ekodiseinuko metodologiak aplikatu dituzten eta, beraz, ingurumen-inpaktua nabarmen murriztu duten produktu ugariren ikuspegia eskaintzen du.
Ekosteguna irekita dago ekonomia zirkularreko praktikak ezartzen hasi nahi duten edo hasi diren enpresa guztientzat.
Schedule
2023ko irailaren 28a
10:05
Enpresen-aurkezpena ekonomia zirkularraren inguruan egindako lanaren eta Zirkularrak erakusketan izandako parte-hartzearen inguruan.
- - Joseba Villate, CEO
- - Eva Gonzalez, Berrikuntza Saileko arduraduna
- - Lander Ayarza, Branch Manager
- - Mikel Arando, Ekoizpen arduraduna
- - Unai Navarro, Komunikazio arduraduna
- - Mikel Llona, Zuzendari exekutiboa eta sortzailekidea
