Skip to main content

Asteklima Azoka

Asteklima Azoka

ZATOZ ONDO PASATZERA ETA BAT EGIN KLIMA ERRONKAREKIN!

ASTEKLIMA AZOKA herritarren azoka bat da, klimaren aldeko ekintzaz sentsibilizatzeko eta mobilizatzeko. Azoka familiako edo taldeko jendearentzat da, eta hainbat jokoz osatuta dago. Joko horiek diseinatuta daude jakiteko gure eguneroko bizitzako zer alderdik laguntzen dioten klima-aldaketari, zer keinu egin ditzakegun banaka eta zer neurri ezartzen ari diren gure udalerrietan klima-aldaketa murrizteko. Azken helburua da pertsona bakoitzak erronka bat bere gain hartzea eta ekintzaren batekin konprometitzea.

Erakunde antolatzaileak:Ihobe, EEE, Udalsarea 2030, Ekoetxea sarea eta Life Urban Klima 2050 proiektua.

Ekitaldia zein hizkuntzatan egingo den: Euskara/Gaztelania

Izena ematea: Ez da beharrezkoa izena ematea

  • 22/09 | Bilbao | 16:00-20:00 | Plaza de las Mujeres 25 de noviembre. Calle Bailén 1
  • 23/09 | Bakio | 10:00-13:00 | Bentalde Auzoa. Avda Sabino Arana
  • 23/09 | Trapagaran | 17:00-20:00 | Arboleda
  • 24/09 | Irun | 10:00-14:00 | Plaza del Ensanche
  • 28/09 | Azpeitia | 16:00-20:00 | Plaza Nagusia
  • 29/09 | Vitoria-Gasteiz | 16:00-20:00 | Plaza Santa Bárbara
  • 30/09 | Donostia/San Sebastián | 10:00-13:00 | Plaza Gipuzkoa
  • 30/09 | Zarautz | 17:30-20:00 | Itxas pasalekua-Matxitxako
  • 01/10 | Bermeo | 10:00-14:00 | Lamera Parkea

 

www.asteklima.eus

Agian hau ere interesatzen zaizu

Euskadiko babesleku klimatikoen sarea
  • Klima aldaketa
  • Tokiko jasangarritasun
2026ko ekainaren 18a
Museo Artium -Calle de Francia 24, 01002, Vitoria-Gasteiz
2026ko azaroaren 24a
Auditorio Mitxelena - Bizkaia Aretoa, Bilbao