Skip to main content

Basque Ecodesign Centerren erronka berria: Ingurumen aztarna murriztea euskal enpresetan

Nuevo reto del Basque Ecodesign Center. Reducir la huella ambiental en las empresas vascas

Topaketa hau Eusko Jaurlaritzaren «Basque Green Deal» estrategian sartzen da. Estrategia hori hazkunde-eredu justu, jasangarri eta inklusibo batean oinarritzen da, eta trantsizio energetiko eta klimatikoaren erronka globalari erantzuten dio.

Ekitaldian, Basque Ecodesign Centerreko –ekodiseinuko eta ekonomia zirkularreko aliantza publiko-pribatua, Estatuko garrantzitsuena– zenbait enpresak Euskadiren susperraldirako gako nagusiei buruz duten ikuspegia eskainiko dute. 

Gainera, Basque Ecodesign Centerren 2021-2025 aldirako lankidetza-akordio publiko-pribatu berria sinatuko da, eta ingurumen-aztarna ebaluatzeko tresna aurkeztuko da. Horri esker, euskal enpresek beren produktu eta zerbitzuen ingurumen-inpaktua ebaluatu ahalko dute, ekodiseinuko neurriak aplikatze aldera.

Agian hau ere interesatzen zaizu

 Ez dago ekitaldirik programatuta