Skip to main content

BasquESG ekimenaren aurkezpena: euskal industriarako lehiakortasunaren eta jasangarritasunaren eragilea

Basqesg

Europako Batzordeak estandartzat jo du EFRAGek garatutako VSME tresna, ETEek jasangarritasun-txostenak egin ditzaten; horrenbestez, Eusko Jaurlaritzak BasquESG ekimena jarri du abian, Euskadi 2030 Industria Planaren barruan jasotako proiektu eraldatzaileetako bat izango dena. Estatuan aitzindaria den proiektu hori diseinatuta dago Euskadiko ETE industrialek jasangarritasunaren eta lehiakortasunaren esparruan jauzi kualitatiboa eman dezaten.

Jardunaldian parte hartuko dute beren hornidura-katearen eta bezeroen artean jasangarritasun-txostenen erabilera bultzatuko duten enpresa-eragile liderrek eta finantza-erakundeek.

Nori zuzenduta: Jardunaldi hau euskal enpresa txiki eta ertainei zuzenduta dago.

Schedule

Programa / 2025eko azaroaren 24a

09:30

Hasiera

Mikel Jauregi Letemendia

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua. Eusko Jaurlaritza

09:40

Europako testuingurua jasangarritasunari buruzko informazioari dagokionez

Chiara Del Prete

EFRAGeko Jasangarritasunari buruzko Informazioan Aditu Teknikoen Taldeko presidentea

09:50

VSME: ETEentzako jasangarritasun-txostenen borondatezko estandarra

José María Fernández Alcalá

Ihobe, Ingurumen Jarduketarako sozietate Publikoko Ekonomia Zirkularreko zuzendaria. Eusko Jaurlaritza

10:00

BasquESG ekimenaren aurkezpena

Nagore Peñalva Bengoa

Ekonomia Zirkularraren zuzendaria Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila. Eusko Jaurlaritza

Basquesg presentacion iniciativa 1.pdf

10:15

Eztabaida-mahaia enpresa bultzatzaileekin eta finantza-erakundeekin: Nola bultzatu euskal ETEen lehiakortasuna ESG-ren bidez

Moderatzailea: Irantzu Allende Fernández de Eribe

Trantsizio Energetikoko sailburuordea. Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila. Eusko Jaurlaritza

Parte-hartzaileak: 

  • IBERDROLA: Roberto Fernández Albendea, Estrategiako presidenteordea eta Jasangarritasun zuzendaria
  • ITP Aero: Belén González, Jasangarritasuneko zuzendaria
  • CAF: Irune Elorz Arteaga, Jasangarritasun eta ESG-ren arduraduna
  • KUTXABANK: María Elisa Arroyo Olaizola, ESG-ren arduraduna
  • LABORAL KUTXA: Joseba Barandiaran, Finantza Plangintzaren eta Jasangarritasunaren zuzendaria

11:15

Eskerrak ematea eta ekitaldiaren itxiera

Alexander Boto Bastegieta

Ihobe, Ingurumen Jarduketarako sozietate Publikoko zuzendaria nagusia. Eusko Jaurlaritza

11:25

Kafea-networking

Event Material

Agian hau ere interesatzen zaizu

 Ez dago ekitaldirik programatuta