- Ekonomia zirkularra
Baliabide-eskasia eta neutraltasun klimatikoa kontuan hartzen, enpresek ekonomia zirkularrerako trantsiziorako prestatu behar dute. Ildo honetan, beren eraginkortasuna modu unibertsal eta sendoan neurtzeko eta ebaluatzeko baliabideak aplikatu behar dute.
Ihobek erakunde, produktu eta zerbitzuen ingurumen-jarduera ebaluatzeko tresna bat garatu du, bizi-zikloaren ikuspegia aplikatzen.
Climate&Circularity Calculator erremintak erakunde-ikuspegi batetik kalkulatzeko aukera ematen du:
- karbono-aztarna (1, 2 eta 3. irismenak),
- Erakundearen Ingurumen Aztarna kalkulatzeko lehen zirriborro bat garatzea eta enpresaren jardueren ingurumen-inpaktu potentzialaren profila lortzea, Europako Batzordeak bultzatutako ingurumen-aztarnaren metodología jarraituz.
- Ekonomia zirkularraren adierazle nagusiak kalkulatzea,"Circular Transition Indicators" metodologiari jarraituz.
erraminta erabiliz, produktuaren eta zerbitzuaren ikuspegitik ere, posiblea da kalkulatzea bizi-ziklo analisia sinplifikatua eta karbono-aztarna
Erreminta honek metrika ezberdinen artean dauden sinergiak aprobetxatzen du, datuen sarrera minimizatuz.
Ekosteguna honen helburua da aurkeztea CLIMATE & CIRCULARITY CALCULATOR tresna eta Ihobek euskal enpresentzat proposatzen dituen aplikazioak.
Jardunaldia edozein sektoreko ingurumen-teknikariri zuzenduta dago eta, bereziki, euskal enpresa txiki eta ertainetakoei.
Schedule
2024ko maiatzaren 16a
09:30
Ana Mezo Carro
Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa. Eusko Jaurlaritza
09:45
José Antonio Armolea Solabarrieta
Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa. Eusko Jaurlaritza
10:00
Iñigo Aizpuru de Llanos
Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa. Eusko Jaurlaritza
10:30
Ana Mezo Carro
Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa. Eusko Jaurlaritza
10:40
