- Ekonomia zirkularra
Ekoberrikuntza Zirkularreko Laguntzen 2020eko Programaren deialdi berriak -Ekodiseinuko eta ekonomia zirkularra frogatzeko proiektuak eta ekonberrikuntza estrategikoko proiektuak egitera, europar programetarako proiektuak diseinatzera eta proiektu erronkariak aktibatzera zuzendua- hainbat hobekuntza eta nobedade ditu.
Hobekuntza eta nobedade horiek Ihobek metatutako esperientziaren emaitza dira; izan ere, orain arte ekonomia zirkularraren alorreko 150 berrikuntza-proiektu industrial baino gehiago bultzatu ditu, eta horien % 24k merkatuan errentagarriak diren irtenbideak ekarri ditu.
Europar Batasunak ekoberrikuntza eta ekonomia zirkularraren aldeko apustua indartu du, Itun Berdearen bitartez. Itun hori Europako Batzordea garatzen ari den araudi eta tresnen bidez gauzatzen ari da errealitatean, trantsizio zirkularrera zuzentzeko xedez, merkatu berde indartsu bat sortzen lagunduz.
Ingurumen-politikaren tresna horien arrisku eta aukerei aurrea hartzeak ekoberrikuntzaren aldeko enpresa-apustu bizkor eta kolaboratzaile bat eskatzen du, emaitzetara bideratua.
Jardunaldiaren helburua
- Ekoberrikuntza Zirkularraren 2021eko Deialdiaren xehetasunak eta nobedadeak aurkeztea.
- Eskabideak modu egokian diseinatzera eta aurkeztera zuzendutako gomendio operatiboak egitea.
- Parte-hartzaileen zalantza guztiak argitzea, zuzenean (edo idatziz)
Schedule
2021eko ekainaren 24a
09:35
- Ander Elgorriaga, Programaren arduraduna
