Skip to main content

Ekosteguna: Ekonomia zirkularra eta negozio-eredu berriak

Ekosteguna: La Economía circular y los nuevos modelos de negocio

2050erako Europak bultzatutako neutraltasun klimatikoaren ardatz nagusietako bat ekonomia lineala ekonomia zirkularrago bihurtzea da, gure ekonomiaren oinarri diren ETEak ardatz hartuta.

Enpresa horiek ez dute beti behar adina denbora edo baliabide izaten merkatuaren eskakizun berriak eta balio-katea osatzen duten eragileak ezagutzeko, ezta sortzen diren aukerak identifikatzeko ere. Erronka hori gainditzeko, Euskadiko ETEetan ekonomia zirkularreko estrategiak aplikatzeko hainbat proiektu finantzatu ditu “ETE Zirkularra 2021” laguntza-programak.

Ekonomia Zirkularraren osteguna-Ekosteguna honetako helburua da altzairuaren, makineria eta ekipoen, eta kimika eta kautxuaren sektoreetako hogei bat ETEk garatutako proiektuen emaitzak partekatzea, Siderex, Iraurgi Lantzen eta AVEQ-Kimika buru direla.

Ekonomia Zirkularrari (EK) lotutako aukera eta merkatu-nitxo berriak identifikatu, baloratu eta lehenestera bideratu dira proiektuak, eta lehentasunezko aukerak gauzatzeko ekintza-plan indibidual bat sortu da.

Lan-metodologiak, adituen laguntzan eta erreferentziazko metodologietan oinarrituak, uztartu egiten ditu enpresa bakoitzaren hausnarketa eta baterako lan-dinamika, sinergiak identifikatu eta prozesuaren ikaskuntzak partekatzeko:

  • Jasangarritasunaren eta ekonomia zirkularraren ikuspegiari buruzko barne-hausnarketa, bere ezarpen-maila ezagutzeko.
  • Negozio-aukerak identifikatzea eta ebaluatzea.
  • Zirkulartasuna ezagutzea hainbat dimentsiotan: eragiketak, antolamendu-kultura, produktuak eta zerbitzuak, ekosistema, bezeroak eta teknologia.
  • Ibilbide-orri bat diseinatzea eraldaketa hori ahalbidetzeko.

Proiektuek ekonomia zirkularrean espezializatutako hainbat tresna biltzen dituzte, besteak beste Circular Economy Playbook metodologia finlandiarra, SITRA fundazioak garatua. Erakunde horrek nabarmentzen duenez, bidezko trantsizio baterantz aurrera egiten lagunduko duten ereduak behar dira, ekoizten dugunaren balioari eutsiko dion gizarte baterantz, eta horretarako diseinu adimentsuago bat behar da, baita “produktuen jabe” izatetik “zerbitzuen erabiltzaile” izatera aldatzea ere.

Laburbilduz, laguntza-lerro honek ETEentzako proiektu motibagarriak garatzea sustatu nahi du, bitarteko eragileek gidatuta. Proiektu horietan, taldean lan egin eta ikasteaz gainera, lan indibiduala garatuko da, metodologia edo tresna berriak hartzea errazteko, trantsizio zirkularrago baterantz.

Schedule

2023ko maiatzaren 11

10:00

Jardunaldiaren irekiera-ekitaldia.

  • Ana Mezo Carro. Ekonomia Zirkularra arloa. Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa. Eusko Jaurlaritza

10:05

Proiektuen aurkezpena eragile parte-hartzaileen eskutik.

  • Begoña Beobide, Zuzendaria. Iraurgi Berritzen
  • Luis Blanco, Idazkari Nagusia. AVEQ-KIMIKA
  • Joana Ibarrondo, Zuzendari Laguntzailea. SIDEREX

10:45

Proiektuaren emaitzen aurkezpena eta transferentzia balio-katera.

Proiektuaren emaitzen aurkezpena eta transferentzia balio-katera.

ETE parte-hartzaileak UrETEkoZItuz proiektuan

  • Joseba Fernandez, Salmenta zuzendaria. CREDEBLUG
  • Aitzol Alberdi, zuzendaria. ALBERDI MEKANIZATU LANAK

ETE parte-hartzaileak SITRA proiektuan

  • Roberto Fañanás, zuzendari Teknikoa. DTS Oabe
  • Mikel Larrañaga, Iraunkortasun kudeatzailea. Irurena Group

ETE parte-hartzaileak SFCS proiektuan

  • Irantzu Larrea, Ingurumen teknikaria. Servicios Técnicos Olaberria, GH, S.L.
  • Juan San José, zuzendari Komertziala. ALFE Cutting, S.L.

12:45

Proiektuetarako finantziazio-lerro berriak.

  • Unai Apodaka Etxebarria. Ekonomia Zirkularra arloa. Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa. Eusko Jaurlaritza

Agian hau ere interesatzen zaizu

Birmanufaktura: ezkutuko negozioa
  • Ekonomia zirkularra
2026ko ekainaren 25a
Plataforma ZOOM