- Ekonomia zirkularra
Nola iritsi
Ihobe- Auditorio Edificio Plaza Bizkaia Eraikina C/Alameda Urquijo 36, Bilbao 48011
Ekonomia zirkularrago baterantz joateak, non ahalik eta denbora gehien eutsi nahi zaion produktuen, materialen eta baliabideen balioari, lehiarako abantaila berriak sortzeko aukera irekitzen du. Horretarako, Europako Itun Berdeak ingurumen informazio fidagarri, konparagarri eta egiaztagarria edukitzeko beharra azpimarratzen du, erosleek erabaki jasangarriagoak hartu ahal izan ditzaten, eta produktuen eta erakundeen ingurumen aztarnaren metodoak proposatzen ditu horretarako sistema bateratu gisa.
Zentzu horretan, Europako Batzordeak metodo bateratu horiek bere politiketan txertatzeko konpromisoa hartzen du, hala nola taxonomiari buruzko erregelamenduan, produktuaren pasaporte digitalean edo kontsumo ekologikoaren konpromisoan, eta ETEei arreta berezia jartzeko beharra azpimarratzen du.
Baliteke ETEek ez izatea behar besteko ezagutza espezializaturik eta baliabiderik bizi zikloan ingurumen portaerari buruzko informazio eskaerei aurre egiteko. Beraz, enpresa horiek laguntza jaso beharko lukete, Batzordearen aldetik ez ezik, baita Estatu kideen eta industria elkarteen aldetik ere (2021eko abenduaren 15eko BATZORDEAREN 2021/2279 GOMENDIOA (EB), produktuek eta erakundeek euren bizi zikloan zehar duten ingurumen portaera neurtzeko eta komunikatzeko baliagarriak diren ingurumen aztarnaren metodoen erabilerari buruzkoa).
Ingurumen driver horri erantzun diote 2021eko ETE Zirkularreko dirulaguntza deialdiaren esparruan finantzatutako 3 proiektuk. Horietan, mugikortasun eta logistika, hondakinen kudeaketa eta tratamendua, eta lotura torlojuen sektoreetako 25 ETEk parte hartu dute.
Enpresa parte hartzaileek nabarmendu dutenez, lizitazio publikoei ingurumen informazio zorrotzarekin erantzuteko behar gero eta handiagoa dago, eta horixe da faktore motibagarrietako bat, hain zuzen, transakzio komertzialetan balio katean zehar helarazten den ingurumen informazio eskaerari erantzuteko, sortzen ari den araudia betetzeari aurrea hartzeko eta lehiakideetatik bereizteko, eta baita jarduerari dagokionez barne ingurumen hobekuntzarako tresna gisa erabiltzeko ere.
Ekonomia Zirkularraren osteguna-Ekostegun honen helburua da, hain zuzen, FEX, Fastening Competence Center, Aclima eta Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterra buru dituzten eta horiek gidatutako ingurumen aztarna kalkulatzeko proiektuen ikaskuntza eta emaitzak partekatzea.
Ekonomia Zirkularraren osteguna-Ekostegun hau, beraz, Euskadiko balio kate guztietako enpresetako zuzendari eta ingurumen arduradunei zuzenduta dago
09:30
09:35
10:15
HAPRec proiektuko ETEak
HAC + HCC – MyL proiektuaren ETEa
HAUA proiektuan parte hartu duten ETEak
12:15
Ihobe- Auditorio Edificio Plaza Bizkaia Eraikina C/Alameda Urquijo 36, Bilbao 48011