Skip to main content

EKOSTEGUNA "Nola ebaluatu Ekonomia Zirkularraren alderdiak produktuen diseinuan? Eskakizun berriak Ekodiseinuaren ErP Zuzentarauaren esparruan"

JUEVES DE ECOEFICIENCIA - EKOSTEGUNA: ¿Cómo evaluar los aspectos de Economía Circular en el diseño de productos?. Nuevos requisitos en el marco de la directiva ErP de Ecodiseño

Ekodiseinuaren Europako Zuzentaraua 187/2011 Errege Dekretuaren bitartez txertatu zen Espainiako ordenamendu juridikoan. Zuzentarauaren asmoa da energiarekin erlazionatutako produktuei (ErP, ingelesezko siglengatik) lotutako ingurumen inpaktua murriztea. Horretarako, zenbait Erregelamendu atera ditu argitara, lehentasunezkotzat hartutako produktu familia batzuetarako ekodiseinu eskakizunak finkatzeko (adibidez, transformadoreak, txorrotak, leihoak, eta abar).

 

Ondasun bat energiarekin erlazionatutako produktutzat hartzen da, baldin eta, merkaturatu edo zerbitzuan jarri ondoren, erabiltzen denean energia kontsumoan eragiten badu.

 

Europako Batzordeak, 2020ko martxoan argitaratutako Ekonomia Zirkularrerako Ekintza Plan Berrian, produktuei buruzko politika jasangarri bat ezartzeko legegintza ekimen bat proposatu zuen. Hain zuzen, Ekodiseinuaren Zuzentarauaren irismena handitu nahi zuen, energiarekin erlazionatutako produktuez harago joan dadin; horrela, ahalik eta produktu gama zabalenari ezarri ahalko zaio, eta zirkulartasuna sustatuko du.

 

Ekodiseinu eskakizun horiek ezinbestean bete behar dira Europar Batasunean produktuak merkaturatu ahal izateko (CE markarekin lotuta doazelako). Orain arte, efizientzia energetikoari buruzkoak ziren batez ere. Hala ere, Europar Batzordeak Ekodiseinuaren Zuzentarauari buruz argitaratutako azken laneko planean (2016-2019 aldia barne hartzen duena), adierazi zen diseinu ekologikoak ekarpen nabarmenagoa egin behar ziela ekonomia zirkularrari eta Europar Batasunaren Ekintza Planari, baliabideen erabilera efizientearen arloko alderdiak landuz.

 

Laneko plan horretan azaltzen zen Batzordeak kontuan hartu behar zuela eskakizun horizontal gehiago edo produktu jakin batzuei aplikatzeko eskakizunak ezartzeko aukera, besteak beste, alor hauetan: iraunkortasuna (adibidez, produktuek edo haien oinarrizko osagaiek gutxienez izan beharreko bizitza baliagarria), konpongarritasuna (adibidez, ordezko piezak eta konpontzeko eskuliburuak izatea, konpontzeko moduan diseinatzea), handitzeko edo hobetzeko aukera, desmuntatu ahal izateko diseinua (adibidez, osagai jakin batzuk erraz ateratzeko), informazioa (adibidez, plastikozko zatiak markatzea), berrerabiltzeko eta birziklatzeko erraztasuna (adibidez, plastiko bateraezinik ez erabiltzea), berotegi efektuko gasak eta beste emisio batzuk. Halaber, diseinu ekologikoari buruzko Zuzentarauaren eskakizunak betetzen dituzten irizpideak emateko oinarri zientifikoa ezarri behar zuen.

 

Horretarako, etorkizuneko erregelamenduak egitean edo oraingoak berrikustean eskakizun horiek txertatzea ahalbidetzeko oinarri metodologikoa finkatu behar zuen Batzordeak. Hala, bada, normalizazio eskaera bat egin zien Europako normalizazio organismoei (CEN/CENELEC/ETSI), materialen efizientziari buruzko alderdiak zirela eta (M543 Agiri gisa ezagutzen dena). Egun, jadanik amaituta daude arau horiek.

 

Erakundeek garatu diren arau berri horiek ezagutzeko, eta enpresei Ekodiseinuaren Zuzentarauaren ondorioz materialen efizientziaren arloan agertuko diren eskakizunei aurrea hartzen laguntzeko, energiarekin erlazionatutako ekipoetan ekonomia zirkularraren alderdiak ebaluatzeko metodologia bat prestatzen ari da Ihobe.

 

Jardunaldian aurkeztuko dira aurrerapen horiek guztiak, metodologia bera eta baita Euskadiko enpresetan aplikazio kasu zehatzak garatzeko aukera ere, arauek produkturen batean zer ondorio izango dituzten jakiteko interesik badute.

 

Horrekin batera, garatutako metodo berrien proiektu pilotuak egin ahal izateko deialdia aurkeztuko da.

 

Azkenik, Basque Ecodesign Centerrek ErP Zuzentarauko eskakizunen ezarpenaren eta aplikazioaren jarraipena egiteko prestatu tresna aurkeztuko da. Hemen eskuratu daiteke: http://www.basqueecodesigncenter.net/GuiaERP/Listado.aspx?IdMenu=b2e2f49f-f26c-4d6f-983f-c1a5579ca73b&Idioma=eu-ES

 

 

Schedule

2021eko azaroaren 25a

10:40

Timoteo de la Fuente

Ekodiseinuaren Europako Zuzentaraua eta 187/201 Errege Dekretua. Egungo garapenaren eta ezarpenaren egoera.

Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioa

1 timoteodelafuente 20211125 2.pdf

11:40

Juan Carlos Alonso

Energiarekin erlazionatutako produktuetan ekonomia zirkularreko alderdiak ebaluatzeko metodologia

, proiektuburua. 23 de Setembre-Simpple

4 juancarlosalonso 20211125 2.pdf

11:00

Mercedes Mira Costa

Energiarekin erlazionatutako produktuetan materialen efizientziaren alderdiak ebaluatzeko garatutako Europako arau berriak (UNE-EN 4555X sorta)

CEN-CENELEC

2 mercedesmira 20211125 2.pdf

12:10

Jose Maria Fernández

Metodologia berria aplikatzeko kasu praktikoak garatzeko deialdia.

, Ihoberen (Eusko Jaurlaritzako Ingurumenaren Kudeaketarako Sozietate Publikoa) Ekonomia Zirkularreko arloaren arduraduna

11:20

Nieves Espinosa

Estandar horizontalak, ekodiseinuari buruzko zuzentaraua eta ekonomia zirkularra : zer egiten da Europako Batzordean?

Europako Batzordean - JRC

3 nievesespinosa 20211125 2.pdf

Agian hau ere interesatzen zaizu

Birmanufaktura: ezkutuko negozioa
  • Ekonomia zirkularra
2026ko ekainaren 25a
Plataforma ZOOM