Skip to main content

Erakunde baten karbono aztarnaren kalkulua. Karbono aztarna jakinarazteko beharrak eta betebeharrak

Cursos economía circular

Basque Circular Hubek eta Pyme Circular ekimenak, biak Ihobe sozietate publikoak kudeatuta, Jardunean dauden profesionalentzako ekonomia zirkularreko prestakuntza programaren 2025eko deialdia abiarazi dute, Gasteizko Udalaren, Bilboko Udalaren eta CONFEBASK eta bere kide diren ADEGI, CEBEK eta SEA elkarteen laguntzarekin. Programa Industria sektoreko enpresei zuzenduta dago, batez ere ETEei.

Ikastaroek araudiei eta merkatuei buruzko azken nobedadeak ezagutzeko aukera eskaintzen diete enpresei, eta horrek arriskuak eta aukerak identifikatzen lagunduko die erabaki informatuak hartzeko eta beren posizionamendu lehiakorra hobetzeko. Prestakuntza amaitzean, parte hartzaile guztiek diploma bat jasoko dute parte hartu dutela egiaztatzeko.

Moduluaren helburua da erakundearen karbono aztarna 1, 2 eta 3 irismenekin kalkulatzen ikastea eta bezeroen, administrazioen eta finantza sektorearen ingurumen informazioko eskakizunei erantzun ahal izatea.
Bost saiok osatzen dute, eta elkarren segidan egingo dira. Lehenengo hirurak nahitaezkoak dira, erakunde mailan 3.
irismeneko karbono aztarna kalkulatzeko gutxieneko maila osatzeko. 4. eta 5. saioek anbizio maila handiagoa dute, eta erakundeen zirkulartasunerantz eta deskarbonizaziorantz aurrera egitea dute helburu. Modulu hau garatzeko, parte
hartzaileen eskura jarriko da Ihobek garatutako ingurumen metrikak kalkulatzeko tresna integratua, Climate&Circularity Calculator (3C tresna). Parte hartzaile bakoitzak ordenagailua eta Interneteko konexioa izan beharko ditu saioak jarraitzeko.

Jarraian, 1. moduluko saioak zehazten dira.

1. MODULUA. Erakunde baten karbono aztarnaren kalkulua
2 ordu                           
 1. SAIOA Karbono
aztarna jakinarazteko
beharrak eta
betebeharrak 
Erakundeen ingurumen metriken oinarri teorikoak, bereziki karbono aztarnarenak,
eta hura sustatzen duten lege eta merkatu ekimenen analisia. 1. eta 2. irismenak
kalkulatzeko saio praktikoa prestatzea. Hurrengo saiorako prestatuta ekarri
beharko duten informazioa adieraziko da.
4 ordu
2. SAIOA Karbono
aztarnaren kalkulua
1. eta 2. irismenekin 
3C tresnan sartu eta irakasleen laguntzaz garatuko dute kalkulua. Saioaren
bigarren zatian, screening bat egingo da 3. irismenerako inpaktu kategoria
garrantzitsuenak identifikatzeko eta hurrengo saioa prestatzeko.
4 ordu
 3. SAIOA
Karbono
aztarnaren kalkulua
3. irismenarekin 
3C tresnan sartu eta irakasleen laguntzaz garatuko dute kalkulua. Emaitzak aztertu
eta jakinarazteko jarraibideak eta tresnak (txostenaren formatua) emango dira,
ministerioari txostena egitea barne.
1. SAIOA: IZEN EMATEAK
DESKARGAK ETA EKITALDIRAKO ESTEKAK

Agian hau ere interesatzen zaizu

Birmanufaktura: ezkutuko negozioa
  • Ekonomia zirkularra
2026ko ekainaren 25a
Plataforma ZOOM