Skip to main content

ESG testuingurua eta eteentzako jasagarritasun txostenen borondatzeko estandarra (VSME)

basquesg

BasquESG: Euskal ETEentzako prestakuntza eta gaitze fasea

BasquESG ekimenak, Eusko Jaurlaritzak sustatuta, bere ezarpen-fasean aurrera egiten du, euskal ETEei zuzendutako prestakuntza eta gaitze-fasearen abiaraztearekin.

BasquESG euskal ETEentzako jasangarritasun-ebaluaziorako sistema gisa eratzen da. Bere helburua enpresei ingurumen, gizarte eta gobernantza (ESG) arloko informazioa biltzen eta aztertzen laguntzea da, horrela balio-katean duten posizionamendua hobetzen eta haien lehiakortasuna indartzen lagunduz.

Lehenengo saio honetan enpresa-jasangarritasunaren egungo testuingurua eta Europan dauden ESG eskakizunak aurkeztuko dira, baita VSME borondatezko estandarra ere; hau da, ETEei ESG informazioa modu egituratuan eta proportzionatuan txostenean jasotzea errazteko Europako erreferentzia-esparrua.

Saioak aukera emango du jasangarritasun-txostena ikuspegi praktikotik lantzeko, ESG informazioa antolatzeko, hobekuntza-arloak identifikatzeko eta etorkizuneko ekintza-planak bideratzeko tresna baliagarri gisa ulertuta.

Halaber, ESG txostenarekin lotuta egon ohi diren oztopoak eta pertzepzioak gainditzen lagundu nahi da, azpimarratuz ez dela betebehar formal hutsa, baizik eta ETEei beren erakundea hobeto kudeatzen laguntzeko eta lehiakortasun-posizionamendua indartzeko tresna praktikoa.

Euskaliten kolaborazioarekin

Euskalit

Schedule

2026ko apirilaren 21a

09:30

Ongietorria eta BasquESG ekimena

Euskalit

09:40

ESGren Europako testuingurua

Iker Fernández. IFKonsulting-eko Bazkide Aholkulari

10:30

ETEentzako Jasagarritasun Txostenen Borondatezko estandarra (VSME)

Iker Fernández. IFKonsulting-eko Bazkide Aholkulari

11:00

Kafe networkinga

Agian hau ere interesatzen zaizu

 Ez dago ekitaldirik programatuta