Skip to main content

Europako Esparru berria, ekodiseinua bultzatzeko ekonomia zirkularraren ezinbesteko bitarteko moduan

 Nuevo marco europeo de impulso al ecodiseño como herramienta clave para la economía circular

Urtebete baino denbora luzeagoan negoziatzen ibili ostean, apirilaren 23an Europako Parlamentuak behin betiko onartu du Produktu Jasangarrien Ekodiseinuaren Europako Erregelamendua (ingelesezko ESPR akronimoaz ezagutzen dena: Ecodesign for Sustainable products regulation). Erregelamendu horrek 2009. urtetik indarrean egon dena ordezkatzen du, eta gaur egungo legeriaren irismena zabaltzen du (lehen energiari lotutako produktuentzat bakarrik zen); izan ere, EBeko merkatuan komertzializatutako mota guztietako ondasunek (hala nola altzairua, ehunak, altzariak, pneumatikoak eta produktu kimikoak) izan behar dituzten errendimendu eta informazio baldintzak ezartzen ditu.

Europar Batasunaren Kontseiluak adierazi duenez: Produktu bat ekologikoa izateko lehen urratsa diseinua egiten duen garuna da. Europako Parlamentuak hartutako erabakiaren bidez ziurtatu nahi dugu produktuen fabrikaziorako dimentsio jasangarri guztiak hartzen direla kontuan, sortze-fasetik hasita. Hori dela eta, araudi berriak produktu jasangarrien betebeharrak ezartzen ditu, sortze-fasetik merkatura heltzeko fasera arte, adibidez, baliabide material, energia eta ur gutxiago erabiltzea produkzioan.

Diseinu ekologikoari buruzko erregelamendua produktuen kategoria ia guztiei aplikatuko zaie: ontzi-garbigailua, telebista, leihoak edo autoen kargagailuak. Tarteko produktuei ere aplikatuko zaie, esaterako, burdina, altzairua edo aluminioa bezalako lehengaiei.

Era berean, esparru harmonizatua ezartzen du produktu espezifikoen taldeek izan behar dituzten betebeharren gainean, energiaren eta baliabideen ikuspegitik efizienteak izan daitezen (2009. urteko zuzentarauarekin egin zen bezala) eta, horrez gain, iraunkorragoak, fidagarriagoak, berrerabilgarriak, eguneratzeko modukoak, konpontzekoak, birziklagarriak eta iraunarazteko errazagoak ere izan daitezen.

Merkatu bakarrean produktu jasangarrien zirkulazioari laguntzeko asmoz, erregelamenduak «produktuaren pasaporte digitala» ere ezartzen du, produktu horren ingurumen-jasangarritasunari buruzko informazioa emango duena.

Jardunaldian legeria berriari buruzko alderdi guztiak sakon aztertuko dira, eta bertan azalduko dira Ihobek abian jarri dituen laguntza-lerroak EAEko enpresei legeria ezagutzen eta aplikatzen laguntzeko asmoz.

Schedule

2024ko maiatzaren 29a

09:30

1. BLOKEA: EKODISEINUA, EUROPAKO ITUN BERDEAREN EZINBESTEKO BALIABIDEA

Tania Payó Barrenetxea. Grunver Sostenibilidad

09:45

Produktu jasangarriak arau izateko Europako Ekimena

José María Fernández Alcalá. Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa Eusko Jaurlaritza

10:00

Produktu jasangarrien ekodiseinuaren Europako Erregelamendu berria: gakoak

Juan Carlos Alonso Martínez. 23 de setembre

10:20

Ihoberen Ekodiseinuaren eskuliburu berria

Sara Aguado Saiz. Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa Eusko Jaurlaritza

11:30

2. BLOKEA: EKODISEINUTIK HARAGO: NEGOZIO-EREDU BERRIAK EKONOMIA ZIRKULARRARI BEGIRA

Joan Manuel F. Mendoza. Mondragon Unibertsitatea

11:45

Zerbitizazioa arrakastaz aplikatu duten EAEko enpresen kasuak. ZIRKULARRAK - Basque circular products exhibition delakoaren esperientzia

Elisa Toscano Knörzer. Grunver Sostenibilidad

12:00

Aurkezpena: Ihoberen zerbitizazioaren eskuliburu berria

José María Fernández Alcalá. Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa Eusko Jaurlaritza

12:45

3. BLOKEA: ETA ORAIN ZER? IHOBEK EAE-KO ENPRESENTZAT DITUEN LAGUNTZA-LERROAK

Iñigo Aizpuru de Llanos. Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa Eusko Jaurlaritza

13:00

Ekonomia Zirkularreko Ihoberen zerbitzuen katalogoa

Ana Mezo Carro. Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa Eusko Jaurlaritza

13:15

Aurkezpena: Basque Circular Summit 2025

Gorane Ibarra González. Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa Eusko Jaurlaritza

Agian hau ere interesatzen zaizu

Birmanufaktura: ezkutuko negozioa
  • Ekonomia zirkularra
2026ko ekainaren 25a
Plataforma ZOOM