Skip to main content

Euskadiko Lurzorua Babesteko Foru Soziala

Foro soziala herritarrei eta, bereziki, oraindik Euskadiko Lurzorua Babesteko 2030erako  Estrategiaren diseinuan edo hedapenean parte hartu ez duten interes-taldeei irekitako urteroko parte-hartze topaketa gisa sortu da. Foroaren helburua elkarrizketa zabaltzea, begirada berriak erakartzea eta baliabide honen kudeaketa jasangarrian zeregin kolektiboa indartzea da. 

Estrategia era progresiboan eta elkarlanean oinarrituta eraiki da: lehenengo ekintza-planean Eusko Jaurlaritzako sailak eta erakundeak sartu ziren, eta bigarrenean, gainera, aldundiak eta udalerriak sartu dira —Udalsarea 2030 sarearen bidez—, lurralde- eta erakunde-irismena zabalduz. Plan berri honekin  prozesua beste eragile sozial, profesional eta komunitario batzuei irekitzeko unea da, ideiak, esperientziak eta konpromisoak ekar ditzaketelako. 

Foroa aurrerapenak kontrastatzeko eta Europako esparru berriari buruz hitz egiteko gune gisa planteatzen da, hala nola berriki onartutako Lurzoruaren zaintzari eta erresilientziari buruzko Zuzentaraua edo Lurzoruaren Europako 2030erako Estrategia. Oinarri hauetatik abiatuta Eusko Jaurlaritzaren 2050erako ikuspegia lurreratzen lagundu nahi da —lurzoruaren kontsumoa eta okupazioa murriztea, inpaktuak prebenitzea, lurzoru degradatuak lehengoratzea eta gaitasunak eta sentsibilizazioa indartzea—, eta ikuspegi hori konpromiso zehatzak aktibatzen dituen elkarrizketa publiko egituratu bihurtu nahi da. 

Foroaren balio erantsia euskal gizartea ibilbide-orri horretara mugiaraztea eta ekintzara bideratutako baterako sorkuntzarako espazioa sortzea da. Erakunde eta pertsona parte-hartzaileek, euren esparruetatik, 2050ean zero degradazio garbiaren eta lurzoru osasungarrien ikuspegiarekin lerrokatutako konpromisoak eskaini ahal izango dituzte. Lurzoruaren ahots/enbaxadore gisa jardutea espero da, estrategiaren funtsarekin bat datorren efektu biderkatzailearekin; denon artean egiten dugu helburu komun baterantz joz. Helburua egiten duguna eskaintzea eta lurzoruaren babesa indartzen saiatzea da. Elkarrekin lan eginez urrunago iritsiko gara. 

Foroaren helburuak

Euskadiren 2050eko ikuspegia ("modu jasangarrian kudeatutako lurzoruak", "zero degradazio garbia", "lurzoru osasungarriak") gizarte-elkarrizketa zabal bihurtzea da xedea, kontzientzia, konpromisoa eta ekintzak helburu komunetara bideratuko dituena. 

Norentzat:

Administrazioa eta sektore publikoa

  • Udalak (hirigintza, obrak, parkeak eta lorategiak, ingurumen-hezkuntza).
  • Aldundiak (azpiegiturak, baso-kudeaketa, natura-ingurunea).
  • Eusko Jaurlaritza (ingurumena, lurralde-antolamendua, nekazaritza).
  • Ur-partzuergoak/arroen kudeaketa (lurzorua eta ura eskutik doazelako). 

Lehen sektorea eta landa-sektorea

  • Nekazariak, abeltzainak, kooperatibak.
  • Elkarte agroekologikoak, nekazaritza-sindikatuak, tokiko ekoizleak.
  • Nekazaritza-hedapeneko/-aholkularitzako zerbitzuak, baso-teknikariak. 

Hirigintza, eraikuntza eta industria

  • Elkargo profesionalak (arkitektura, ingeniaritza, geologia) eta esparruko profesionalak.
  • Eraikuntza-enpresak, sustatzaileak, hondakinen/lurren kudeatzaileak.
  • Industrialdeak, hiria berroneratzeko erakundeak. 

Zientzia, hezkuntza eta gazteria

  • Unibertsitateak/teknologia-zentroak.
  • LHko zentroak (obra zibila, lorezaintza, ingurumena).
  • Eskolak eta institutuak (STEAM proiektuak).
  • Gazte-elkarteak 

Gizarte zibila eta herritarrak

  • Talde ekologistak.
  • Osasun publikoko eta kontsumoko kolektiboak.
  • Publiko orokorra.
  • Artistak eta komunikatzaileak

Izena emateko unean, hiru gai aukeratu beharko dira lehentasun-ordenaren arabera, baita zein hizkuntzatan egin nahi den ere, formulario hau betez.

Aforoa beteta.

Schedule

2026ko maiatzaren 13a

09:30

Irekitzea. Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna Saila. Eusko Jaurlaritza

09:35

Lurzoru osasungarriak: zergatik doakigun bizitza horretan. Unai Beitia. Itturbaltza

09:50

Askotariko begiradak

Aukeratu parte hartu nahi duzun mahai tematikoa formulario honen bidez
 

  • Udal hirigintza: Zementu gutxiago, lurzoru bizi gehiago. Laura Varela. Trapagarango Udala
  • Nekazaritza: Elikagaietarako lurzoru bizia. Xabier Lejarzegi. ENEEK-Ekolurra. Nekazaritza ekologikoa
  • Basogintza: Lurzoru biziak, baso erresilienteak. Markel Arriolabengoa. Tantai
  • Lurzoruaren zientzia: Neurtu, ulertu, babestu: horrela zaintzen du zientziak lurra. Lur Epelde. Neiker
  • Hezkuntza: Zaintzeko heztea: lurra ikasgela bizi gisa. Lur Moragues. EHU
  • Gizarte-mugimenduak/Herritarrak: Lurzorua zaintzen duten auzotarrak. Paco García. Sagarrak Ekologista Taldea

10:35

Atsedena kafea

11:00

Mahai tematikoak

Bi zati dituzten gaikako taldeetan parte hartzeko dinamika:
 

  • Partaidetzazko lurzoruaren horma-irudia egitea
  • Elkarrekin sortzeko saioa, honako hauek jasotzeko:
  • Bertaratutako pertsonek/erakundeek dagoeneko egiten dituzten eta lurzorua babesteko ekarpena egiten duten ekintzak
  • Konpromiso indibidualak eta kolektiboak
  • Bertaratutako erakundeen ekintzei laguntzeko baldintzak eta tresnak

13:30

Bideoa

13:32

Mahai tematikoen funtsezko ideiak

13:45

Ondorioak eta itxiera

Agian hau ere interesatzen zaizu

 Ez dago ekitaldirik programatuta