Skip to main content

Garapen jasangarria sustatzeko ekintzak egiten dituzten toki-erakundeei zuzenduta dauden dirulaguntzen agindua aurkezteko jardunaldia

Jardunaldiaren helburua garapen jasangarria sustatzeko ekintzak egiten dituzten toki-erakundeei zuzenduta dauden dirulaguntzen agindua aurkeztea da, iazko harrera onaren ondoren. Aginduaren eduki eguneratua ezagutaraziko da, nobedade nagusiak nabarmenduz.

Informazio-saio honen helburua toki-erakundeek agindu berria errazago ulertzea eta eskaerak behar bezala prestatzea da. 

Jardunaldia udaletako teknikariei zuzenduta dago, batez ere ingurumen-teknikariei.

Schedule

Programa / 2026ko urriaren 30a

09:30

Ongietorria eta aurkezpena

Adolfo Uriarte, Natura Ondarearen eta Klima Aldaketarekiko Egokitzapenaren zuzendaria. Eusko Jaurlaritza

09:45

Deialdiaren alderdi juridikoak: nobedadeak, baldintzak, epeak eta tramitazio egokirako funtsezko gaiak

Mikel Zubiria, Natura Ondare eta Klima Aldaketarekiko Egokitzapenaren aholkulari juridikoa.. Eusko Jaurlaritza

10:15

2026ko Aginduaren nobedade eta alderdi tekniko nagusiak

Mari Mar Alonso, Ekintza Klimatikoko zuzendaria. Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa. Eusko Jaurlaritza

11:00

Galde-eskeak

11:25

Itxiera

Agian hau ere interesatzen zaizu

 Ez dago ekitaldirik programatuta